Atxilotua, gizon bati lapurreta egiteagatik
Delitu aurrekariak dituen 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak herenegun goizaldean Makarraztegi industriagunean (dantzaleku baten ondoan) gizon bati lapurtzeagatik eta hil egingo zuela mehatxu egiteagatik. Lapurra dantzalekuko segurtasun lang...
Delitu aurrekariak dituen 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak herenegun goizaldean Makarraztegi industriagunean (dantzaleku baten ondoan) gizon bati lapurtzeagatik eta hil egingo zuela mehatxu egiteagatik. Lapurra dantzalekuko segurtasun langileek atxiki zuten Ertzaintza iritsi arte. Atxilotu ondoren, adingabe bat ere identifikatu zuen Ertzaintzak, aurrekoaren konplize izateagatik.

