Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

«Aiako Harriko sutea nahita piztutakoa da»

Pasa den ostiral «nahita eragindako» sutea izan zen Oiartzungo Munanier mendian, Aiako Harriko Parke Naturalean, Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza Ornitologi Elkartea, Haritzalde eta Errenteria-Orereta Bizirik talde ekologistek salatu dutenez. Talde horien esanetan, «ezagunak diren abeltzainek eragin dute sutea». Ekologistek gogorarazi dutenez, Parke Naturalean sua erabiltzea debekatuta dago 1995etik, baina hainbat urtean behin halako kasuak gertatzen dira. Era berean, nabarmendu dute, Munanier mendia eta Aiako Harriko Parke Naturalaren lurren %80a herriarenak direla, ez abeltzainenak: «Herri ondare naturala interes partikularrerako ez erabiltzeko deia egin nahi diegu». Udalari eta Aldundiari «Eraso ekologikoaren» aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Oiartzungo Udalari hainbat neurri hartzeko eskaera egin diete ekologistek. Hasteko, eskatu dute  herriko Abeltzainen Elkartearekin azter dezatela gertaera eta ezagunak diren abeltzain horiek kanporatu ditzatela elkartetik, «haien inpunitatearekin bukatzeko». Horrez gain, Oiartzungo Abeltzainen Errolda eta baimenak berraztertu ditzatela eskatu dute ekologistek, eta Munanierren urte batzuetan zehar abereen bazkatzea debekatu dezatela,  «itxiturak egin eta bertako pagadia berreskuratzeko». Era berean, Aldundiak eta Udalak, mendiaren jabe gisa, Ertzaintzari eta Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzari kasuan parte har dezaten eskatzea nahi dute ekologistek, «delitu ekologiko hau ikertzeko eta errudunak zigortzeko». Ekologisten arabera, azken urteetan Natura 2000 Sarean dagoen Aiako Harrian kudeaketa arazoak areagotzen ari dira, Foru Aldundiak behar diren tinkotasuna eta [...]

admin
Bidasoa
2011/03/15

Pasa den ostiral «nahita eragindako» sutea izan zen Oiartzungo Munanier mendian,

Sutearen ondorengo irudia

Aiako Harriko Parke Naturalean, Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza Ornitologi Elkartea, Haritzalde eta Errenteria-Orereta Bizirik talde ekologistek salatu dutenez. Talde horien esanetan, «ezagunak diren abeltzainek eragin dute sutea».

Ekologistek gogorarazi dutenez, Parke Naturalean sua erabiltzea debekatuta dago 1995etik, baina hainbat urtean behin halako kasuak gertatzen dira. Era berean, nabarmendu dute, Munanier mendia eta Aiako Harriko Parke Naturalaren lurren %80a herriarenak direla, ez abeltzainenak: «Herri ondare naturala interes partikularrerako ez erabiltzeko deia egin nahi diegu».

Udalari eta Aldundiari
«Eraso ekologikoaren» aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Oiartzungo Udalari hainbat neurri hartzeko eskaera egin diete ekologistek. Hasteko, eskatu dute  herriko Abeltzainen Elkartearekin azter dezatela gertaera eta ezagunak diren abeltzain horiek kanporatu ditzatela elkartetik, «haien inpunitatearekin bukatzeko». Horrez gain, Oiartzungo Abeltzainen Errolda eta baimenak berraztertu ditzatela eskatu dute ekologistek, eta Munanierren urte batzuetan zehar abereen bazkatzea debekatu dezatela,  «itxiturak egin eta bertako pagadia berreskuratzeko».

Era berean, Aldundiak eta Udalak, mendiaren jabe gisa, Ertzaintzari eta Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzari kasuan parte har dezaten eskatzea nahi dute ekologistek, «delitu ekologiko hau ikertzeko eta errudunak zigortzeko».

Ekologisten arabera, azken urteetan Natura 2000 Sarean dagoen Aiako Harrian kudeaketa arazoak areagotzen ari dira, Foru Aldundiak behar diren tinkotasuna eta neurriak hartu gabe segitzen duen bitartean: «Ezkutuko ehiza gauez eta elurteetan, ehiztarien mehatxuak, ibilgailu motordunak nonahi, ehiza postu ilegalak, oinezkoen seinalak suntsitzea…».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.