Kromoak trukatzeko deialdia egin dute beste behin, eta bihar kromoak biltzen aritzen dieten guztiak Pelukasen kiosko aurrean elkartzera animatu dituzte. Bilduma berriak agertu direla eta (Adrenaline X, Invizimals, Bob Esponja, Dora la exploradoraren pa...
Espainiako lehenengo mailan dabilen Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales talde kantabriarraren kontrako lehia izango du gaur. Kantabriarrak ez dabiltza oso fin denboraldian, eta azken hirugarren tokian daude sailkapen nagusian. Errenteriarrak, aldiz,...
Bidasoa Bizirik-ek, El Espazio bulegoaren bitartez, formaziorako eta lana bilatzeko bost tailer antolatu ditu datorren asterako. Goizane Alvarez Bidasoa Bizirik-eko presidentean jakinarazi du tailerrak “lan bila daudenen beharren arabera” p...
Hileko bigarren larunbata da gaur, eta oraingoan ere ez du hutsik egin kantu jirak. Eguerdiko hamabietan udaletxearen aurrean bildu dira kantariak, eta euskal kantak abesten aritu dira. Gaurkoan, gainera, udal txistulari bandak girotuta egon da erronda...
SAMARA VELTE / BERRIA (IRUN) Ahotsak ekimeneko sustatzaileetako batzuk argitara atera dute askok galdutzat jotzen zutena: Euskal Herriko ideologia eta txoko desberdinetako emakumeek elkartuta jarraitzen dutela, gatazka politikoan aterabide demokratikoa bilatzeko gogoz. Hala adierazi zuten atzo Irunen (Gipuzkoa), Ahotsak berriro martxan lelopean egindako mahai-inguruan; bertan izan ziren Ainhoa Aznarez PSNko Iruñeko zinegotzi ohia, Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kidea eta Nekane Alzelai eta Onintza Lasa EAko legebiltzarkide ohiak. Elixabete Piñol (EAJ), Kontxi Bilbao (Ezker Batua) eta Duñike Agirrezabalaga (Alternatiba) ere espero zituzten atzoko hitzorduan, baina ez ziren agertu. Antxeta Irratiak antolatu zuen mahai-ingurua. Laurek bat egiten dute: emakume ahotsak inoiz baino beharrezkoagoak dira Euskal Herria bizitzen ari den aldaketa gauzatzerako orduan. «Politikan eta gizartean» emakumeak falta direla uste du Goirizelaiak: «Egoera demokratiko bat nahi badugu, emakumeok parte hartu behar dugu». Urrats zehatzak, ordea, finkatzeko dituzte oraindik. Ekimenak bost urteko ibilbidea beteko du aurki, azkenaldian oihartzunik izan ez duen arren. 2006ko apirilean batu ziren lehenengoz Euskal Herriko alderdi guztietako emakumezko ahotsak —PP, UPN eta UMP salbu—. Elkartzen zituena oinarri hartuta, ozen aldarrikatu zuten jokaleku demokratiko baterako beharra eta euskal herritarren erabakia errespetatzekoa. Esperantzazko testuinguruak lagunduta, hilabete gutxiren buruan milaka atxikimendu bildu zituen proiektuak, eta hainbat herritan ere sortu ziren Ahotsak taldeak. Lasaren [...]
La Herrera zonaldea antolatzeko La Herrera Herrira batzordeak egin duen proposamena herritarren artean sustraitzeko jaia egingo dute hilaren 19an Trintxerpen. Horrez gain, Pasaiako lau barrutietan proposamenaren nondik norakoak zabaltzeko lanean jarraituko dutela jakinarazi dute batzordeko ordezkariek. Atzo Trintxerpen egin zuten agerraldian eman zituzten xehetasun horiek. Otsailaren 19an hasi zuen La Herrera Herrirak herritarren proposamenari atxikimenduak biltzeko prozesua. Hala, asteburu honetatik aurrera, Pasaiako denda eta taberna guztietan dokumentua ikusgai jarriko dutela iragarri dute batzordeko kideek, nahi duenak bere atxikimendua egin diezaion proposamenari. Udalerriko elkarte, talde eta eragileekin ere jarraituko dute proposamen horren gaineko informazioa ematen. Batzordekoek, proposamenaren aldeko “herritarren uholdea” biltzea dute helburu, “La Herrera Pasaiako herritarrok zehaztu eta definitu dugun bezala antolatzeko”. Hala, “bere buruaz harro egongo den herria” nahi dute batzordekoek, “batez ere, herritar guztion artean eraiki dugulako proposamena. Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelo arrakastatsua indartu nahi dugu”. Hilaren 19ko jaia La Herrera Herrirako kideek jakinarazi dute hilaren 19ko jaia antolatzeko garaian herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela, eta horien ekarpenarekin osatu dutela egitaraua. Honakoa da: 10:30ean. Diana. 11:00etan. Erraldoien kalejira. 11:30ean. Haurrentzako tailerrak. 13:30ean. Musika eta txaranga Trintxerpetik zehar. 17:00etan. Pasaiako erakundeen jardueraren erakustaldia. 18:25ean. Zarata ateratzea. La Herrera antolatzeko herritarren proposamenaren aurkezpena. Musika, [...]
Euskal Herriko lehen Hipika Ligako bigarren saioa jokoan izango dute gaur eta bihar Irungo Jaizubiako Klub Hipikoan. Euskal Federazioaren Kopa izango dute jokoan. Probak 09:00etan hasi dira (bihar ere ordu berberean hasiko dira lehian) eta 0,50 metroti...
Inauteriek Trintxerpeko kaleak hartu dituzte. Atzo arratsaldeko eta gaueko ekimenak jendetsuak izan baziren, gaur (larunbata) Pasaiako barrutiko kaleak, Euskadi etorbidea batez ere, jendez gainezka izan da. Izan ere 16:30etik aurrera konpartsen desfilea egiten ari dira bertan: 22 konpartsa parte hartzen ari dira bertan, ehunka parte-hartzailerekin. Jendetza izugarria dago ere desfilea ikusten. Ondoko irudi galeria gaurko konpartsen desfilekoa da. Gaur gauean parranda giroa tabernetan eta elkarteetan egongo da batik bat. Bihar, bakailaoa portuko uretara botako dute, Inauteri berantiarrenei agur esateko. Honakoa da biharko (igandea, 13) egitaraua: 16:30ean. Trintxerpeko konpartsen desfilea. 19:30ean. Errenteria-Oreretako Amulletako Danborraren Kofradiakoak kalera aterako dira. 20:00etan. Bakailaoaren ehorzketa.
Maria Iriarte Etxebeste hondarribiarrak 104 urte bete zituen hilaren 6an. Hori dela eta, Juan Mari Altuna Hondarribiko Udaleko zinegotzia Iriarterekin izan zen lore sorta bat eskaini eta zoriontzeko asmoz. Ekitaldi hunkigarria izan zen eta han izan ziren bere familiartekoak, hainbat belaunalditakoak.
Herriko Etxeak Hendaiako zortzi langileri Lan Domina eman die. Ekitaldia joan den ostegunean egin zuten Herriko Etxean. Honakoak dira langileak: 20 urte lanean egin dituztenak: Amaia Balerdi-Vignasse; Jean Jacques Berra; Christophe Calvo; Françoise Elissalde (Intzurako sindikatua); Frederic Larralde eta Veronique Leroux. 30 urte lanean egin dituztenak: Michel Zamora. 35 urte lanean egin dituztenak: Bernard Laville. Dominak eman ondoren, aperitifa egin zuten. Oroigarriak ematen Jean Baptiste Sallaberry Hendaiako alkatea eta hainbat udal arduradun izan ziren.
Herritar ugari hurbildu dira gaur goizean Merkatuzarren egiten ari diren Stock Azokara. 22 erakustokietan zehar arropa, zapatak, ile-apaindegiko produktuak eta beste zenbait produktu prezio onean erosteko aukera izan dute. Kamisetak 6 euroan, 10ean, 15...
Atzo (ostirala) jaon ziren Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeko jokalariak Ibizara, gaur, bertako taldearen kontra Emakumeen Saskibaloi Ligako 22. jardunaldiko partida dutelako. 19:00etan hasiko da norgehiagoka Santa Eulalia pabilioian. Sailkapen nagusian bidasoarren gainetik doan taldea da Ibizakoa, garaipen batera. Hala, Hondarribia-Irunek gaurko lehia bi puntu baino gahiagogatik irabaziko balu (joaneko partidan 62-64 irabazi zuten baleartarrek Hondartzan), Europan jokatzeko postuetan sartuko lirateke Pepelu Mugikaren neskak. Talde indartsua da Ibiza. WNBAn (emakumeen NBA) jokatu duten bi jokalari dauzka, Thorburn eta Rasmussen; Espainiako selekzioarekin jokatu duten bi jokalari dituzte (Silvia Morales eta Paula Seguí), eta Ingalaterrako selekzioarek in jokatzen duen Butler ere kontuan hartzeko jokalaria da.
Irundarren aurkako partidak jokatuko dituzte gaur Erregional Preferente mailako herriko bi taldeek. Touringek arratsaldeko lauetan ekingo dio lehiari Irun 1902-ren kontra, Gal stadiumean. Sailkapenari begiratuta (Touring laugarren da eta Irun 1902 azke...
Hondarribiko Udalak jakinarazi du datorren astelehenean (hilak 14), 19:00etan eta Arma plazan Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapena aurkeztuko dietela herritarrei. Bertan, datozen urteetako Hondarribia nolakoa izan daitekeen azalduko du Aitor Kerejeta alkateak.
Gaur 16:30etik aurrera Trintxerpeko Inauterietako desfile handia egingo dute. 22 konpartsa izango dira San Pedrotik Trintxerperaino ikuskizuna egiten. Hala, Pasaiako Udaltzaingoak ohartarazi du trafikoan aldaketak izango direla desfilearengatik. Desfil...