Trapu zaharren artea

Egunotan erakusketa koloretsua bisita daiteke Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturgunean, garai bateko usaina duena. Bi emakumek, Isakutu herriko alabak eta Corinne Alsuguren Donibane Lohizuneko dendariak, oihalekin egindako lanak eskegi dituzte ku...

DSC_0080 DSC_0083 DSC_0081

Egunotan erakusketa koloretsua bisita daiteke Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturgunean, garai bateko usaina duena. Bi emakumek, Isakutu herriko alabak eta Corinne Alsuguren Donibane Lohizuneko dendariak, oihalekin egindako lanak eskegi dituzte kulturguneko hormetan. Hilaren  20ra arte ikus daiteke erakusketa, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Isakutu etxe dekoratzailea da, hendaiarra sortzez. Gaztetan Antilletara bidaiatu zuen, eta Tahitin gelditu zen, Raïatea herrian Isakutu izeneko lantegia sortzeko. Orain Pausun bizi da, eta bere lanak hainbat lekutan topa daitezke: azoketan, Hendaiako Les Loulous eta Ttiki saltokietan, Baionan, Donibane Lohizunen…
Bere aldetik, Corinne Alsuguren dendaria da, Donibane Lohizuneko Errepublika karrikako Iban saltokikoa. Garai bateko  itxurako arropa saltzen du, goi mailako materialeak baliatuz eginak.
Isakutuk eta Alsugurenek gauza harrigarriak egiten dituzte arropa zaharrarekin eta parpaila puskekin. Ohikoak ez diren koloreak erabiltzen dituzte (antzinako grisa, kakao kolorea, arana, gerezia…), betiere tinta naturalekin.
Erakusketa harrigarria
Bi emakumeek bezeroen enkarguak onartzen dituzte. Hala, norberak etxean birziklatzeko gordeta dituen trapu zaharrak bi sortzaileei eraman eta, bueltan, sukalderako, komunerako edo egongelarako pertsonalizatutako osagarriak eraman ditzake etxera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.