San Pedroko Udal Zaharren Egoitzako Ludivina Alonsok 100 urte bete ditu gaur, eta halakoetan egin ohi duen bezala, Udalak zoriondu eta oroigarria eman dio.
Antxoko Kantu Jiran irten ohi direnek, entsegua dute datorren asteartean, 19:30ean, Kultur Etxean. Antolatzaileek parte hartzera deitu dute.
Galepertarrak elkarteak bere urteroko barrikotea antolatu du hilaren 26rako. Izena emateko zerrendak elkartearen egoitzan daude. Bide batez, bazkideek txartelak jaso ditzaketela ohartarazi dute zuzendaritzako kideek.
Etzi 21 konpartsek zeharkatuko dute Euskadi etorbidea; etzidamu bertako konpartsak irtengo dira. Bi ezaugarri nagusi dituzte Trintxerpeko Inauteriek; besteak baino astebete beranduago direla beti eta inguruko beste herrietan baino dezente konpartsa gehiago irteten direla dantzan. Aurten bi ezaugarri horiek errepikatuko dira. Bihar hasiko dira Inauteriak, betiko legez, Karmengo Ama ikastetxeko konpartsak girotuta. Baina konpartsei erreparatuta etzikoa da egun handia. 21 konpartsa bilduko dira desfilean. Etzidamu, azkenik, bertako konpartsek dantzatuko dute bigarrenez. Horiez gain, mozorro lehiaketak, afariak, dantzaldiak, eta nola ez, festa agurtzeko, bakailaoaren ehorzketa izango dira. trintxerpeko inauteriak
Seigarrenez, stock azoka egingo dute asteburu honetan, Pasaiako Laurak Bat eta Errenteria-Oreretako Errenkoalde merkatarien elkarteek antolatuta. Gaur goizean egin dute aurkezpena Mikel Duran Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak. Aurten Errenteria-Oreretako hamabi komertziok hartuko dute parte, eta Pasaiako hamarrek (lau Antxokoak eta sei Trintxerpekoak). Guztira, beraz, 22 partaide izango dira. Iparragirrek nabarmendu duenez, lehenengo aldiz, bizpahiru komertzio kanpoan utzi behar izan dituzte tokirik ez zegoelako. Hala ere, ez dute aurreikusten azoka tokiz aldatzea. Aurtengo beste berritasunetako bat kafearena izango da. Sarrerarengatik euro bat ordaindu beharko da, eta horrekin batera kafe bat (hutsa edo ebakia bakarrik izango dira) hartzeko aukera izango du sarrera ordaindu duenak. Horrekin, bisitariak erakarri nahi dituzte. Guztira, 6.000 lagunek espero dute azokan barrena ibiltzea. Barruan pagotxak aurkituko dituzte bisitariek. Izan ere, dendek parte-hartzeko baldintzetako bat da beherapenak %60tik gorakoak izatea. Horrenbestez, prezio merkean modu oneko produktuak erosteko aukera izango da: arropa, oinetakoak, osagarriak… Iparragirrek ohartarazi du dendaren batek %60tik gorako beherapena egiten ez badu zigorra ezarriko diotela. Beste baldintzetako bat da erakustazokako arropak dendako bera izan behar duela. Alegia, ez du balio beste denboralditako arropa saltzeak. Hainbat zerbitzu ere izango dira atea zeharkatzen dutenentzat: umeentzako haurtzaindegia (Txiki Txoko) eta taberna. Ordutegia Ostiraletik aurrera egongo [...]
Gaur sinatu dute Hondarribiko Udalak eta Osakidetzak, Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren kudeaketa aginduari buruzko hitzarmena. Osakidetzak, eragiletasun eta eraginkortasun arrazoiak direla medio, egoki deritzo Hondarribiko udalari uztea Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren exekuzioa. Era teknikoko arrazoiek aholkatzen dute proiektua eta eraikinaren zabaltzea exekuzio unitate bakar modura enpresa berari agintzea. Eraikin berria eraikiko duen esleipeduna Arkilan enpresa da. Orain, Osakidetzak osasun etxearen zerbitzua aurrefabrikatuetako eraikinetan eskaintzen du, behin-behineko moduan. Handitze lanak hasi aurretik, Hondarribiko osasun zentroa Itsas Etxeko lehen solairuan zegoen, auditorioa beheko solairuan, Itsasoko Gizarte Institutua bigarren solairuan eta arrantzalearen etxea hirugarren solairuan. Osasun etxea zaharkituta zegoen, handitzen ari den biztanleriaren beharrei erantzuteko. Bi alderdiek sinatutako akordioaren ondorioz, Itsas Etxea erabat birmoldatuko dute, eta osasun etxearen okupazioa zabalduko dute. Gainera, Osakidetzak ondoko eraikinaren zati bat hartuko du, eta gutxienez 75 metro karratuko gunea gorde beharko dute Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetarako. Zerbitzu berriak ondorengoak izango dira: beheko solairuan; bezeroaren arreta arloa, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoa, lehen solairuan; medikuntza orokorreko 7 kontsulta eta 7 erizaintza kontsulta, bigarren solairuan; 2 pediatria kontsulta, 2 erizaintza pediatrikoko kontsulta, emakumearen arreta arloa, ginekologia eta emagin kontsulta, medikuntza orokor eta erizaintzako kontsulta bat, 2 bulego, bilera aretoa, artxiboak eta IGIko bulegoak, eta [...]
Datozen egunetan Askatasuna eta elkartasuna, pedagogia libertarioak jardunaldiak antolatu ditu La ilusion elkarteak. Etzi Rafael Cid kazetariak Dinamita cerebral: cultura y emancipacion (Garun dinamita: kultura eta emantzipazioa) hitzaldia emango du. A...
Egunotan erakusketa koloretsua bisita daiteke Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturgunean, garai bateko usaina duena. Bi emakumek, Isakutu herriko alabak eta Corinne Alsuguren Donibane Lohizuneko dendariak, oihalekin egindako lanak eskegi dituzte ku...
Euroaginduen kontra bi asteko gose greba egingo dute Intzura auzoan Irati Tobar gazte independentistak, Anaiz Funosas euroaginduaren aurkako kolektiboko kideak, eta Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleek.Herenegun prentsaren aurrera agertu ziren. Bertan, prozedura judizial guztiak bertan behera geratzeko eskatu, eta azken egunetan jasotako elkartasun keinuak eskertu zituzten. Izpuran otsailaren 21etik 27ra itxialdia egin zuten zortzi gazte independentistetatik Tobar da atxilotu ez duten bakarra. Eta hori horrela izateko, Hendaiako Herriko Etxeko ordezkariek emandako babesak zerikusi handia izan du. Herenegun horren beste adibidea eman zen: Tobarri aterpea eman dion Iker Elizalde hautetsi independentistaren etxetik PSko kontseilari nagusi Kotte Ezenarrok eraman zuen gaztea autoz Intzurara. Agerraldian hautetsi abertzaleez eta Ezenarroz gain, PS, PCF edo Front de Gauche alderdietako beste hainbat ordezkari ere izan ziren, baita gaztearen senitartekoak ere. Iker Elizalde Biharko Hendaiako zinegotziak protestaldiaren helburua «euroagindu prozedura guztiak bertan behera uzteko eskatzea» dela esan zuen. «Errepresioaren aroa atzean utzi eta Euskal Herrian zabaldu den prozesu politikoari ekarpen positiboa» exijitu zien Espainiako eta Frantziako estatuei. “Etxeko ateak irekitzea ikaragarria izan da niretzat” Ardura handia duen arren, indartsu dago Irati Tobar. Hitza-ren galderak baraualdia hasi berritan erantzun ditu. Zer moduz zaude? Zein animorekin hasi duzu baraualdia? Oraingoz ondo. Bigarren eguna da [...]
Portuaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu Lezoko Udalak, hil honetako bi larunbatetan eta apirileko lehenengoan egingo dituzte bilerak. Lehenengoa etzi izango da. Haritz Salaberria alkateak azaldu duenez, Pasaiako Portuak Lezoren egoera asko baldintzatzen du: “Masterplanak Lezori eragingo lioke, Gaintxurizketan egin nahi duten plataformak ere. Lezoarron iritzia jasotzeko fororik ez dago”. Horregatik, jardunaldi horiek antolatu dituzte. Foro horretan bi galdera nagusi mahaigaineratuko dituztela jakinarazi du Salaberriak: “Lezoarrok nola ikusten dugu portua? Zer egin nahi dugu bertan?”. Etorkizunera begira Maiatzaren 22ko udal hauteskundeekin bukatuko da aurtengo legegintzaldia eta jardunaldiak antolatzeko garaian hori kontuan izan du Udal Gobernu Taldeak. “Jardunaldietatik ateratzen dena ez da proiektu bat egiteko izango, lezoarren irizpidea zein den jakiteko baizik. Horrelako egitasmoetaz hitz egiten hasten garenean, gauza handietaz hitz egiten dugu eta eguneroko kontuetaz ahatzen gara”, adierazi du Salaberriak. Horrela, legegintzaldiaren hasieran helburua hirigintza plana osatzea izan zela gogorarazi du Salaberriak. Lau urteko epea bukatzeko berriz, bestelakoa da helburua: “Legegintzaldia bukatzeko Lezoko zati baten gaineko hausnarketarekin bukatuko dugu”. Elhuyarrek koordinatuta Lezoko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen sailek antolatu dituzte saioak eta Elhuyarrek koordinatuko ditu. Bilerak etzi, hilaren 26an eta apirilaren 2an egingo dituzte. Guztiak Tomas Garbizu Musika Eskolan izango dira. Hasiera ordua 10:30ean izango da. Gosari txikia ere egingo dute. Herritarrak [...]
Hilaren 19tik aurrera larunbatero mendi garbiketa egiteko bilduko direla jakinarazi du Usoak, Donibaneko ehiztarien elkarteak. 08:00etan bilduko dira Meipin eta handik irtengo dira mendia txukundu eta ehiza postuak datorren denboraldirako prestatzera
Hiru taldek joko dute ostiralean Trintxerpeko Mogambo Aretoan, 21:00etatik aurrera. Boogie Van, The Leaders eta Rollover. Azken hauek beren azken diskoa aurkeztuko dute. Inauteriak izanik, kontzertura mozorroturik joateko eskatu dute antolatzaileek.
Juan Carlos Merino eta Iñaki Galdos, kirol diputatuak Beraun-Kaputxinoetako igerileku berrien gaineko hitzarmena sinatu dute. Horren baitan, Foru Aldundiak 600.000 euroko diru laguntza emango du igerilekuen lehenengo fasea egiteko. Lanak hasiak dira...
Euskal Herriko Pala Txapelketako beste jardunaldi bat jokatu zuten asteburuan Madalensoron. Denetara, hamaika partida jokatu zituzten, lau Hirugarren Mailakoak, beste lau Bigarren Mailakoak eta hiru Lehen Mailakoak. Partida onena, Lehen Mailan Antxordoki II eta Telletxeak eta Otermin eta Aierdi bikoteek jokatutakoa izan zen. Emaitzak 1go Maila: Peluaga-Huegun/Haramboure-Sorhuet: 25-13. Antxordoki II-Telletxea/Aierdi-Otermin: 25-16. Otegi-Santamaria/Antxordoki I-Azpeitia: 11-25. 2. Maila: Kerejeta-Gurrutxaga/Lekuona-Garrutxo: 25-17. Alonso-Arruabarrena/Otxoa I-Muñiz: 25-12. Katalintxo-Izostegi/ Urresti-Garai: 25-15. Huizi-Olaizola/Sarasua-Txapartegi: 25-22. 3. Maila: Urigoitia-Alberro/Satostegi-Txistu: 25-14. Eizagirre-Aranburu/Bidegain-Aristizabal: 8-25. Pagoaga-Pagoaga/Berasategi-Lamarque: 25-19. Regera- Salaberria/Arruti-Murua: 25-13. Hurrengo partidak Larunbata, 09:00etan. Lizeaga-Olaetxea/Zabalza-Cortes (3. Maila). Muneta-Arnedo/ Saizar-Patxi (3. Maila). Telletxea-Martinez/Vicente-Izagirre (2. Maila). Bereau- Juanikorena/Almandoz-Rodriguez (1go Maila). Larunbata, 15:00etan. Larrea-Gomez/Getaria-Olasagasti (3. Maila). Katalintxo-Izostegi/Leunda-Leunda (2. Maila). Unda-Tejada/Haramboure–Sorhuet (1go Maila). Zapirain-Urdanpilleta/Otxoa II-Telletxea (2. Maila). Igandea, 09:00etan. Santesteban-Eizmendi/Otegi-Santamaria (1go Maila). Garmendia-Etxarri/Ballina-Alvarez (2. Maila). Lazkano-Arluzeaga/Ormazabal-Goiburu (2. Maila). Egialde-Agirre/Iradi-Zubimendi (2. Maila).
Irunen grabatuko duten lip dub-a datorren martxoaren 20ean egingo dute goizeko 10:00etatik 13:00etara Oiasso Museo inguruan. Estrategi Bulegoak bultzatutako ekimena, Betti Gotti eta MugiHadi elkarteek koordinatuko dute eta Esne Beltza musika taldearen ...
“Udal Gobernu honen ezezkotasuna tamalgarria da” OiartzunBai taldearen ustez, martxan zeuden proiektuak bertan behera utzi ondoren, ez baita gai izan bizilagunek eskatzen zizkioten gai garrantzitsuenak kudeatzeko. Arau Ordezkatzaileak suspenditu izana kritikatu du berriro OBk. Fronte soziala eta judiziala OBren ustez, Arau Ordezkatzaileak suspenditzearekin bi fronte ireki zituen Gobernuak: fronte soziala eta fronte judiziala. Fronte sozialean, Arauetan jasotzen ziren babestutako etxebizitzen proiektuak galdu izana eta auzoen biziberritzea sartzen ditu OBk: “Gaur badakigu, okerreko erabaki hori hartu ez balute, Arraguan, 332 etxebizitza babestu esleituta edo emanda egongo zirela; eta auzoak, beste hainbat zerbitzuren artean, helduentzako txokoa, gazteentzako lokalak, kirol instalazio berriak, N-1erako irteera berria eta aparkaleku kopuru ederra izango zukeela”. Fronte judizialean, Arauak bertan behera uzteak Udala epaitegietara eraman zuela gogorarazi du OBk eta Udalak kargak jaitsi dizkiela promotoreei, demandak kentzearen truke: “Demanda kopuruari konponbide bat emateko, Ugaldetxoko eta Arraguako promotoreekin akordio batetara iritsi zen Udala, urbanizazio kargak izugarri murriztearen trukean demandak erretiratzeko”. OBk azaldu duenez, lehen Arragua biziberritzeko 23 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ziren eta Gobernu honen proiektuan hamalau: “Lehen sustatzaileak ordaindu behar zituenak orain diru-kutxa publikotik ordainduko dira”. Gainera, OBk zalantzak ditu Arraguako proiektua aurrera aterako den. Ugaldetxon urrutirago iritsi da Gobernua, OBren ustez. “Biziberritzea ia desagertzera eraman du, errepidea [...]
Asteburuan, Andoni Ugalde oiartzuarrak eta Xanet Imaz segutararrak ezin izan zuten Malerrekako Txapelketako finala irabazi Donezteben (Nafarroan). 15-18 galdu zuten Larunbe-Sarasa bikotearen kontra. Hala ere, txapelketa polita jokatu du Oiarpeko bikoteak. Bestalde, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan finalerako txartela lortu dute Antton Aranburuk eta Aitor Odriozolak Helduen Mailan, Oiarpeko beste bikoteari, Ioritz Manterolari eta Ibon Tabernari, 14-40 irabazi ondoren. Maila berean, Mikel Martinezek eta Jon Martinezek ez dute finalera pasatzea, Orioren kontra 29-40 galdu zutelako. Gazteetan, Ander Imazek eta Jokin Hernandezek ere finala jokatzeko aukera izango dute, 40-17 irabazi ondoren. Eta kadeteetan, Andoni Floresek eta Xabier Azpirozek, 40-34 irabazita. Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte, arratsaldean, Irurako trinketean. Antiguako Txapelketan ere ari dira Oiarpeko pilotariak. Asteburuan, Oier Sarastik 21-22 galdu zuen Minaren kontra. Xanistebanetako txapelketa Bestalde, Oiarpetik jakinarazi dute Xanistebanetako Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dagoela. Parte hartu nahi duten oiartzuarrek Madalensoro pilotalekutik pasatu behar dute izena ematera.
Hilaren 28tik aurrera Hondarribiko aireportutik Bartzelonara eta Madrilera hegaldi gehiago izango dira. Egun horretan Iberiaren tokia hartuko du Air Nostrum-ek (Iberiaren barneko enpresa da) Madrilerako hegaldietan, eta prestatu duten eskaintza Iberiarena baino zabalagoa da: eguneko, Madrilera bi hegaldi gehiago izango dira, eta Bartzelonara (aurretik ere Air Nostrum-ek betetzen zuen zerbitzua) bat gehiago. Ondoko koadroan daude hilaren 28tik aurrera izango diren ordutegiak. Alta, Air Nostrum-ek erabiliko dituen hegazkinak Iberiarenak baino txikiagoak izango dira, eta beraz, plazekin arazoak izan daitezke, goizeko lehen hegalditan batez ere. Izan ere, hegaldi horiek dira bezeroek gehien erabiltzen dituztenak. Bruselara Hilaren 27an, bestalde, Bruselara joateko hegaldiak martxan hasiko dira berriz ere. Bi zerbitzu prestatu dituzte asteko, bai joateko zein etortzeko. Ordutegiak Hondarribia-Madril. 07:30; 07:55; 10:00; 12:00; 13:45; 15:00; 17:30; 19:00 eta 20:35. Madril-Hondarribia. 08:30; 10:30; 11:35; 13:30; 15:35; 17:05; 18:45; 19:25 eta 20:00. Hondarribia-Bartzelona. 07:40; 11:15; 14:40 eta 18:15. Bartzelona-Hondarribia. 09:30; 12:55; 16:30 eta 19:55. Hondarribia-Brusela. 10:00 (igandetan) eta 12:00 (asteazkenetan). Brusela-Hondarribia. 12:30 (igandetan) eta 14:30 (asteazkenetan).