Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Emakumeen Eguna dela eta, ekitaldi sorta

Asteartean Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteria-Oreretan hainbat ekitaldi antolatu dituzte ez egun horretarako bakarrik, aste osorako baizik. Datorren asterako antolatu dutenaren nondik norakoen eta adierazpen instituzionalaren berri eman zuten atzo Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak eta Mari Mar Carrillo Emakume Saileko zinegotziak. Peñak nabarmendu zuen oraindik datuek ezberdintasun handiak daudela erakutsi arren, berdintasun eremuan azken hamarkadetan “urrats handiak” eman direla, eta horren adibide dela aste osorako prestatu duten egitaraua. Azken asteetan horretan ibili dira emakumeen parte-hartzea sustatzeko programaren barruan dauden kideak, Berdintasun Kontseilua eta Amalatz talde feminista, eta honako egitaraua atondu dute: Astelehena, hilak 7 19:30: Divorcios en matrimonios maduros; + de 50 años (Dibortzioak senar-emazte helduetan, 50 urtetik gora) hitzaldia, Reina Aretoan. Asteartea, hilak 8 17:30: Emakume Eguneko jaialdia, Galtzarabordako kiroldegian. Honako taldeekin: Euskal dantza (Agurra), Kaputxinos (Las Marines), Erdialdea (Merengea), Agustinak (Noches de Bohemia), Pontika (Bolibood), Cristina (Perdoname), Gabierrota (Sex Boom), Beraun (Mery Popins), Euskal Dantza (Tafallako jaiak eta sorgin dantza), guztiak batera (country-a). Ostirala, hilak 11 18:30: Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren aurkezpen festa, kale kantu eta dantza jirarekin.  Udaletxetik kulturgunera egingo dute ibilbidea. 19:30: Aurkezpen festa Errenteria Hiria Kulturgunean: kontseiluaren logoaren aurkezpena, Mariasun Landa sarien banaketa, musika, dantza, aperitifa… Emakunderen leloarekin, bat Egitaraua berdintasunaren alde egindako [...]

admin
Bidasoa
2011/03/04

Asteartean Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteria-Oreretan hainbat ekitaldi antolatu dituzte ez egun horretarako bakarrik, aste osorako baizik. Datorren asterako antolatu dutenaren nondik norakoen eta adierazpen instituzionalaren berri eman zuten atzo Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak eta Mari Mar Carrillo Emakume Saileko zinegotziak.

Peñak nabarmendu zuen oraindik datuek ezberdintasun handiak daudela erakutsi arren, berdintasun eremuan azken hamarkadetan “urrats handiak” eman direla, eta horren adibide dela aste osorako prestatu duten egitaraua. Azken asteetan horretan ibili dira emakumeen parte-hartzea sustatzeko programaren barruan dauden kideak, Berdintasun Kontseilua eta Amalatz talde feminista, eta honako egitaraua atondu dute:

Astelehena, hilak 7
19:30:
Divorcios en matrimonios maduros; + de 50 años (Dibortzioak senar-emazte helduetan, 50 urtetik gora) hitzaldia, Reina Aretoan.

Asteartea, hilak 8
17:30:
Emakume Eguneko jaialdia, Galtzarabordako kiroldegian. Honako taldeekin: Euskal dantza (Agurra), Kaputxinos (Las Marines), Erdialdea (Merengea), Agustinak (Noches de Bohemia), Pontika (Bolibood), Cristina (Perdoname), Gabierrota (Sex Boom), Beraun (Mery Popins), Euskal Dantza (Tafallako jaiak eta sorgin dantza), guztiak batera (country-a).

Ostirala, hilak 11
18:30:
Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren aurkezpen festa, kale kantu eta dantza jirarekin.  Udaletxetik kulturgunera egingo dute ibilbidea.
19:30: Aurkezpen festa Errenteria Hiria Kulturgunean: kontseiluaren logoaren aurkezpena, Mariasun Landa sarien banaketa, musika, dantza, aperitifa…

Emakunderen leloarekin, bat

Egitaraua berdintasunaren alde egindako urratsen adierazle bada ere, oraindik asko dago egiteko, eta horren adierazle da Emakundek egun horretarako aukeratu duen leloa (Emakumeak aurrera). Berdintasun Kontseiluak ere bat egin du leloarekin, eta egora aldatzeko beharrezkotzat jo du emakumeek aukera izatea gizarteko eremu guztietako erabakiguneetara heltzeko.

Lan horretan, Errenteria-Oreretan egindako bi ekimen goraipatu zituen Peñak: “Batetik, duela 27 urte emakumeen parte-hartzea sustatzeko martxan jarri zen ekimena. Egun, herriko mila emakume gara programa horretan parte hartzen dugunak 11 taldetan antolatuta. Bestetik, berriagoa den Errenteriako Berdintasun Kontseilua; emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alde lan egin nahi duten herritar nahiz elkarteek osatzen dutena”. Azken horretan, hamabost emakumek lan egiten dutela zehaztu zuen.

Adierazpen instituzionala

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ere adierazpen instituzionala atera du Errenteriako Udalak, eta horrekin bat egin dute PSE-EEk, EAJk, EBk, PPk eta Hamaikabatek. Ezker abertzaleak ez du bat egin.

Adierazpen instituzionalean zehazten dutenez, gizon eta emakumeen harreman pertsonaletan eta sozialetan botere oreka mantendu behar da: “Gizarte honek emakume gehiago behar ditu erabakiak hartzen diren arloetan, udaletan, diputazioetan, gobernuetan, unibertsitateetan, enpresetan, sindikatuetan edo patronaletan.

Horrenbestez, Udalak emakumeak boterera eramateko prozesuak babesteko konpromisoa hartu du “boterera eramatea emakumeen bakarkako eta taldeko kontzientzia hartzeko bide gisa ulertuta, modu horretan aukera izan dezaten erabaki prozesuetan, boterea gauzatzeko orduan eta eraginerako gaitasunean euren partaidetza handitzeko”. Era berean, balio aldaketak babestuko dituztela adierazi dute, “emakumeak oztoporik gabe sar daitezen gizarteko erabakitzeko esparruetara”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.