Zaragozan egiten ari diren Espainiako Ikerketa eta Berrikuntzako sarietan parte hartzen ari dira Don Bosco lanbide heziketako ikastetxeko lau ikasle egunotan, eta bi proiektu defendatu beharko dituzte: Hegoi Lopezek eta Adrian Borrerok Internet bidez telekontrolatutako etxea, eta Erlaitz Perezek eta Aritz Ordoñezek RFID txartelen bidez telekontrolatutako robota. Bigarren urtez, ikasleek aurkeztutako proiektuak azken fasera iritsi dira. Egitasmo horiek ikasturtean zehar diseinatu eta garatu dituzte elektronikako ikasleek eta orain beste ikastetxeekin lehiatzera joan dira Zaragozara. Internet bidez telekontrolatutako etxea Proiektua Interneten konektatzen den etxebizitza baten maketa da. Ordenagailu bat bailitzan maketa Interneten konektatzen da kable batekin, eta modu horretan munduko edozein puntutatik konektatu daiteke etxearekin ikasleek diseinatutako webgune baten bidez. Honako ekintzak egin daitezke: etxeko argiak piztu eta itzali, pertsianak igo eta jaitsi, nahiz berogailua eta haize egokitua piztu eta itzali. Webgunearen bidez jakin daiteke etxeko tenperatura zein den, alarma aktibatuta dagoen, eta deskonektatzea komeni den. RFID txartelen bidez kontrolatutako robota Bigarren proiektuan sei besotako robota landu dute. Robotak RFID motako txartela hurbildu ahala aginduak betetzen ditu. Txartel horiek Lurraldebusen erabiltzen diren txartelen antzekoak dira. Egitasmo horren helburua kontrol konplexua duten makinei alternatiba ematea izan da. Txartel horiek behar bezala prestatu gero urritasunena duten pertsonek edo itsuek ere prozesu konplexuak kontrolatzeko [...]
“Sorpresa handiarekin hartu dugu otsailaren 22an alkateak egindako ebazpena. Ez du publizitatu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere ez da agertu. Eta Ondartxoko proiektuaren esleipenaren hasiera onartuta dagoela azaltzen da ebazpenean”,...
Asteartean Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteria-Oreretan hainbat ekitaldi antolatu dituzte ez egun horretarako bakarrik, aste osorako baizik. Datorren asterako antolatu dutenaren nondik norakoen eta adierazpen instituzionalaren berri eman zuten atzo Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak eta Mari Mar Carrillo Emakume Saileko zinegotziak. Peñak nabarmendu zuen oraindik datuek ezberdintasun handiak daudela erakutsi arren, berdintasun eremuan azken hamarkadetan “urrats handiak” eman direla, eta horren adibide dela aste osorako prestatu duten egitaraua. Azken asteetan horretan ibili dira emakumeen parte-hartzea sustatzeko programaren barruan dauden kideak, Berdintasun Kontseilua eta Amalatz talde feminista, eta honako egitaraua atondu dute: Astelehena, hilak 7 19:30: Divorcios en matrimonios maduros; + de 50 años (Dibortzioak senar-emazte helduetan, 50 urtetik gora) hitzaldia, Reina Aretoan. Asteartea, hilak 8 17:30: Emakume Eguneko jaialdia, Galtzarabordako kiroldegian. Honako taldeekin: Euskal dantza (Agurra), Kaputxinos (Las Marines), Erdialdea (Merengea), Agustinak (Noches de Bohemia), Pontika (Bolibood), Cristina (Perdoname), Gabierrota (Sex Boom), Beraun (Mery Popins), Euskal Dantza (Tafallako jaiak eta sorgin dantza), guztiak batera (country-a). Ostirala, hilak 11 18:30: Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren aurkezpen festa, kale kantu eta dantza jirarekin. Udaletxetik kulturgunera egingo dute ibilbidea. 19:30: Aurkezpen festa Errenteria Hiria Kulturgunean: kontseiluaren logoaren aurkezpena, Mariasun Landa sarien banaketa, musika, dantza, aperitifa… Emakunderen leloarekin, bat Egitaraua berdintasunaren alde egindako [...]
Urtero bezala, Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) langileek senidetasun bazkaria egingo dute hilaren 12an (larunbata), Petritegi sagardotegian. Bazkarian, PPAko langileak eta erretiroa hartu dutenak elkartuko dira. Izena emateko azken eguna datorren as...
Oarsoaldeko Zurigorriek Getafera (Madril, Espainia) joateko autobusa antolatu dute. Partida hilaren 14an da, 21:00etan. Athletick-eko eskualdeko lagunartea sortuz geroztik antolatzen duten hirugarren irteera da. Interesatuek Trintxerpeko Arrandegi kale...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Ikastetxeetako Inauteriak hartuko dituzte hizpide, berriemaile bereziekin. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00et...
Magrebeko herriei elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dituzte gaur herritarrak, 19:30etik aurrera. Zumardian jarri dute hitzordua joatea animatzen diren guztientzat.
Udalak eta Ostalaritza Elkarteak Hondarribiko hainbat jatetxerekin antolatutako Israelgo sukaldaritza ezagutarazteko jardunaldiak sortutako kontrako iritzien ondorioz, Ostalaritza Elkarteak jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du. Hainbat elk...
Txirrita plazak duen egoera “tamalgarria” salatu du Ezker Batuak: “Aisialdi gunea izan behar zuena erabat utzita daukate Udal ordezkariek”. Euria egiten duen egunetan lehengo Onbide zinemen orubea lokatzez betetzen dela jakinara...
Emakumezkoen Saskibaloi Liga inoiz baina berdindutagoa dago aurten, izan ere, Hondarribia-Irun, duela bi aste jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokatzen zebilen, eta orain aldiz, Europako postuetara begira dago. Azkeneko bi partiduak irabazi dituzte bidasoatarrek, eta liga bukatzeko sei jardunaldi falta diren une honetan, jaitsiera postuetatik lau garaipenetara daude eta Europatik bira. Europan jokatzeko aukera eskuratzea poztasun handia izango litzateke etxeko taldearentzat. Larunbatean Cajacanariasen aurka jokatuko dute Hondartzan, eta puntu berdinekin daude bi taldeak sailkapen orokorrean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera bi taldeetako bat Europako txapelketan sartzeko borrokatik kanpo geratuko da, eta besteak helburua lortzeko lehiatzen jarraitzeko aukera izango du. Urtea hasi denetik, Hondartzan jokatu dituzten hiru partiduak irabazi dituzte, eta lehenengo lauetako hiru talderi aurre egin diete iada. Vigon ere, 69-77 irabaztea lortu zuten. Ez zen partidu erraza izan, Vigoko Zelta larri ibili baita azken denboraldian, eta irabaztera atera ziren. Pepelu Mujikak, Hondarribia-Iruneko entrenatzaileak gogoratu duenez, «kontzentratuta eta saskiratzeak asmatzen atera ziren kantxara, ondo defendatu genuen baina Zeltari dena sartzen zitzaion». Atxedenaldira lau puntuko desabantailarekin iritsi ziren, eta partiduak irekita jarraitzen zuen. Hirugarren laurdenean fin aritu ostean, 60-59ko markagailuarekin hasi zuten azkeneko laurdena, eta presioan lan eginda, 69-77 garaitzea lortu zuten. Orain mailan jarraitzeko puntuak eskuratuta, helburu berria dauka Hondarribia-Irunek esku artean: Europa. Datorren [...]