Trintxerpeko erretiratuen klubak iaz laurogei urte bete zituzten bazkideak omenduko ditu martxoaren 19an. Guztira 36 bazkideei egingo diete aitortza: 22 emakumeak dira eta 14 gizonak. Omenaldia 12:00etan hasiko da, mezarekin, eta 14:30ean Lintzirinen b...
Portuko Agintaritzaren Mendi Kirol Elkarteak, mendi irteera antolatu du larunbaterako. Zestoako Agido (734 m) eta Sesiarte (757 m) mendiak igoko dituzte. Interesatuek 943 35 18 44 telefono zenbakira dei dezakete ostirala bitartean.
Larunbatean (otsailaren 26a) bukatzen da Pasaiako udal ludoteketan izena emateko epea. Interesatuek egun hori baino lehen 24,05 euro ordaindu behar dituzte. Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Zerbitzua 4 eta 12 urte bitarteko hau...
La Anunciata ikastetxeko sei ikaslek sari bana jaso dute Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Aztertu programaren baitan. Ipuinen eta marrazkien modalitateetan eskuratu dituzte sariak. Azterkosta’10 azpikategoriaren baitan, Cristina Perez Derrigorrezko...
Datorren hilean ekingo dio Udalak 2011ko tasak eta zergak kobratzeari, eta hori dela eta, publiko egin du horiek ordaintzeko egutegia. Informazioa Udalaren webgunean topa daiteke, www.pasaia.net helbidean. Ordaintzeko epeekin batera, zergetarako Pasaia...
Lau hilabeteren ondoren, Allerruren saskibaloi taldeak garaipena lortu du berriz ere. Beasaingo Autorecambios Goiherriren kontra irabazi zuten Bekoerrota kiroldegian lezoarrek: 68-60. Garaipen horrekin, gainera, azkeneko postua utzi dute lezoarrek, bea...
San Gabriel Egoitzako zuzendari eta egoiliariek iragan urtean laguntza eman zuten hondarribiar guztiei eskerrak eman nahi izan diete, eta tonbolako zozketa egin dute, sarituak ondorengoak dira: 325, 628, 645 eta 061. 4.300 euro jaso zituzten iaz, eta p...
Herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte
Irungo Udaleko Hiritarren Zerbitzuko zinegotzi Maite Cruzadok ostiralean jakinarazi zuen Hondarribia kalean TAO express edo TAO azkarra sistema jarri dutela. Cruzadok azaldu zuenez, Hondarribia kalea berritu dute eta ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, merkatarientzako eta herritarrentzako aukerak handituz. TAO azkarra ere merkatarientzako “onuragarria” izango dela jakinarazi zuen Cruzadok. Neurria auzotarrekin eta kaleko dendariekin izandako bileretan adostu dutela esan du zinegotziak: “Helburua da merkataritza jardun azkarra egin behar dutenek horretarako aukera izan dezatela. Noski, auzotarrak ere aukera hortaz balia daitezke, denbora muga berberarekin”. Gestio azkarrak egiteko Horrela, gestio azkarra egiteko beharra dutenek ibilgailua dohainik aparkatzeko aukera izango dute Hondarribia kaleko 11 eta 43 zenbakien artean, propio prestatutako gunean, 15 minutuz gehienez. Sistemaz baliatzeko ezinbestekoa izango da parkimetroan txartela ateratzea, eta bertan matrikula ezartzea. Sistema behin erabilita, hiru ordu pasatu arte makinak ez dio matrikula bereko ibilgailuari beste txartelik emango.
Arrakasta izan zuten herenegun Elorsoron jokatutako Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo txapelketek, bai ikusle aldetik eta baita parte hartzaileei dagokienez ere. 150 lehiakidek parte hartu zuten txapelketetan. Horietako batzuk apirilaren 30eko Espainiako Txapelketarako (Madrilen) txartela lortu zuten. Horien artean Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko kide hauek: Alain Isasak; Alain Basasorok; Naiara Benitezek; Ekaitz Benitezek; Jon Ander Rodriguezek; Gotzon Retegik; Irati Matelok; Josu Otegik; Zuriñe Ostolaizek; Iker Matelok eta Oialeku Falerok. Herenegun Elorsorora hurbildu ziren ikusleek, bestalde, kenpoko modalitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten: Katak, Kobudo, Goshin eta Kumite. Antolatzaileek, azkenik, eskerrak eman dizkiote Oiartzungo Udalari eta Javier Manceras Federazioko presidenteari, kenpoari ematen dioten babesagatik.
Ascuregui elkarteak Benidormera (Valentzia, Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du Aste Santurako. Apirilaren 20an irtengo dira Trintxerpetik, 22:00etan, eta eta 25ean itzuliko dira. Interesatuek 685 77 93 98 telefono zenbakira dei dezakete informaz...
ASVIAMIE elkarteak antolatuta, La plaza de la musika dokumentala emango dute bihar, 19:30ean, Kultur Etxean. Dokumentalak amiantoen kalteei buruz jardun du, biktimen testigantzen bidez. Errenteria-Oreretako gaur egungo musika plazan zegoen Paisa lanteg...
Pilotako eskolarteko bigarren fasea amaitu da, eta Alebin Mailako hiru bikotek eta Gazte Mailako batek parte hartu dute. EPLEtik eskerrak eman dizkiete parte hartu duten guztiei. Hauek izan dira beste partidak: Udaberri txapelketan, gomazko paletan, Re...
Nafarroako Berrioplano herrian Txakurkrosa Oarsoaldea taldeko Iban Angulo lezoarrak irabazi du. Larunbatean eta igandean izan ziren lasterketak Berrioplanon. Larunbateko proban bigarren izan zen Angulo, eta igandean proba irabazi zuen. Bi egunetako ema...
Azken jardunaldian Ereintzak jokoan zeuden bi puntuak eskuratu ditu BM Colindresi 27-30 irabazita. Horrenbestez, hirugarren mantentzen da sailkapenean. Etzidamu Arrateren kontra jokatu du Eibarren, 18:30ean.
1954an jaio ziren lezoarrek kinto bazkaria egingo dute datorren martxoaren 12an (larunbata). Sagarzulo jatetxean bilduko dira otordua egiteko. Joan nahi duenak 50 euro sartu beharko ditu Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan: 3035 01 25 11 125000778...
Jantzi zatarrak, zartagina, mailua eta abestiak. Horiek dira Kaldereroen osagai nagusiak. Urtero-urtero inauteriak iragarriz ateratzen dira hamarnaka lagun desfilean Hungariatik etorritako Kaldereroak direla aldarrikatuz. Hamabi hilabetean behin, 30 urtez. Denbora hori daramate Alabergako Arditurri auzo elkarteko kideak festa hori antolatzen. Aurten, beraz, urtebetetze berezia daukate. Egun oparoagoak dituzte buruan Valeriano Sanchezek eta Jesus Manuel Solinok. Beraiek dira Kaldereroen desfilearen erantzuleak. Sanchezek azaldu duenez, duela 30 urte Udaletik Inauteriak antolatzeko proposatu zioten elkarteari, eta bilkuran Kaldereroak egitea ere onartu zen. Jon Arriaga orduko Hirigintza Batzordeko presidenteari ideia bikaina iruditu zitzaion. Hala, Kresalako kide batekin harremanetan jarri ziren eurek ere festa hori antolatzen zutelako, eta horrela hasi ziren. Sanchezen arabera, orduan Donostian gizonek bakarrik har zezaketen parte desfilean, baina Errenteria-Oreretakoan mistoa egitea erabaki zuten. Lehenengo egun horren oroitzapen ona daukate. Jende askok parte hartu zuela esan dute, baina aurretik lan handia egin behar izan zutela: “Gurdiak muntatu, konpondu, zaldi eta astoentzako burdineriak eskatzera joan ondoko herrietara… lan handia izan genuen”. Hamar edo hamabi lagun ibiltzen ziren guztia ongi muntatzen. Goizean egin behar izaten zen lana gero ezerk ez huts egiteko. Sari txiki bat ere izaten zen parte-hartzaileentzat amaieran: lunch-a. Egun ere ohitura horiei eusten diete. Hala ere, garai horietatik gaur egunera aldaketa [...]
Allerruk ezin izan zituen Dunboa-Eguzki irundarrak gainditu larunbatean jokatutako partidan. Gol bakarreko aldea egon zen markagailuan: 0-1 irabazi zuten irundarrek. Larunbateko partida irabaziz gero, goiko postuetara begira jartzeko aukera zuten lezoa...