Asteburuan Malerrekako (Nafarroa) Txapelketako finala jokatuko dute Andoni Ugalde Oiarzuarrak eta Xanet Imaz Seguratarrak. Larunbatean izango da partida, Doneztebeko pilotalekuan, 16:30etik aurrera. Burlatako (Nafarroa) Larunbe-Sarasa bikotearen kontra...
Madalenei begira egingo diren kultur programetarako diru laguntzak eskatzeko deialdia egin du Errenteriako Udalak. Bihartik apirilaren 30era arte eskatu ahal izango dira Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean. Udaletxean eta webgunean lor daiteke...
Herriko bi taldeek galdu egin dute asteburuko jardunaldia. Aretxabaletak 3-2 irabazi zion Oiartzuni, eta Gamon Naturista Mari Carmen Errenteria-Oreretako taldeak 3-0 Power Rangersi. Oiartzunek 34 puntu ditu eta sailkapeneko bosgarrena da. Power Rangers...
Abaraxkako kideek mahai jolasetan aritzeko aukera izango dute gaur, baita dardoetan eta boloetan ere. 16:30etik 19:30era ariko dira jolasten.
Errenteria Musikaleko klake ikasleek urtero egiten dituzte koreografia libreak, eta aurten hamargarrenez egingo dituzte. Etzi izango dira, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. 10 eta 18 urte arteko 45 ikaslek hartuko dute parte.
OKEko neskek beste garaipen bat eskuratu dute asteburuan: 1-3 irabazi diote Vianes taldeari. Alazne Inziarte, Ane Gaskue eta Ohiana Ferrer izan ziren golegileak. Oiartzuarrak hirugarrenak dira, 38 punturekin.
Martxoko ipuin-kontaketa saioa izango da etzi, 17:30ean Manuel Lekuona Bibliotekan. Lur Kortaren saioa izango da, lau urtetik gorako haurrentzat. Udalak antolatu du ekitaldia, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Urdaburu Mendizale Elkarteak ipar eskiko ikastaroa antolatu du 11 eta 15 urte bitarteko haurrentzat. Hilaren 11an eta 12an izango da Somporten. 60 euro ordaindu behar dira, eta pentsioa (Sabiñanigon), autobusa, eskiko materiala, segurua eta forfaita d...
Joxe Iriarte Bikila. Errenteria-Orereta. Ipar Afrikako basamortuetako haize bortitzak (Simuna edo Riag entinak) zirimolaka hasten denean aurrean harrapatzen duen guztia airean eramaten du edo hareaz estali. Tokiz tokiko berezitasunak dela medio, antzeko zerbait ari da gertatzen lurralde horietako herrietan. Tunezen hasitako herri errebolta eta gero, toki askotan iraultza demokratikoa gauzatzen ari dira diktadurak abailduz eta erreforma sakonak bultzatuz. Iraultza horiek, beti bezala odolez zipriztinduta jaio dira. Herriek odolez ordaindu dute kalea bere egiteaz. Harrigarria izan da ikustea errepresioak hiritarrak kikildu beharrean, ernegatu eta askatasunaren egarria areagotu diela. Une honetan Libian gertatzen ari dena dugu lekuko. Harritzen ez gaituena, baina bai lotsatzen, beren burua demokratatzat duten Europako estatu buruen jarrera da, eta batez ere Europako Batasunarena. Zein doilor zuri eta nazkagarriak dira gure agintariak beren aliatuen aurrean! Ez nago batere pozik ere, gertakizun horiekiko Europako ezkerraren jarrera pattalarekin, Euskal Herrikoarena barne. Ez naiz inozoa eta badakit gurean gauzak nola dauden, eta gure fanetan eta zereginetan itota gabiltzala askotan. Baina, guzti hori ezin da aitzaki izan gure jarrera zuritzeko. Euskal Herriko ezkerrak bere tradizio internazionalistari eutsi behar dio, orain inoiz baino, eta Ipar Afrikako herriekiko elkartasuna adierazi kalean ere. Une honetan Libian gertatzen ari denaz mutu eta geldi geratzea ez du barkaziorik. [...]
Asteburuan jokatu beharreko partida bihar jokatuko dute Saskilagunak eta Easo Berri taldeek. Elorsoroko kantxan zeuden itoginen ondorioz, partida atzeratu egin zuten eta bihar jokatuko dute.
Hilero moduan odol erauzketak egingo dituzte Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen ekimenez. Horrenbestez, bihar Reina aretotik pasatu beharko dute odola eman nahi dutenek edota etzi Beraungo anbulatoriotik. 18:30etik 20:30era izango da ordutegia bi egu...
2010ean Hondarribian izan ziren istripu eta lapurreten balantzea egin du Udaltzaingoak eta Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, %50a jaitsi egin da istripuen kopurua azken lau urtetan. “Datu oso onak dira, Hondarribian dago...