
Bihar, hilak 23, Irungo Kabigorri Ateneoan Argentinako Euskal Herriaren lagunek burutzen ari diren elkartasun astearen harira, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena izenburuko diaporama eta hitzaldia antolatu du Irungo Askapenak, 19:...

Ramon iribarren pasealekuan, Lurgorri aurrean hain zuzen ere, konpontze lanak egin ditu Euskadiko Portuen Zuzendaritzak. “lurgorriko bizilagunen eta bertatik ibiltzen diren zenbait pertsonen iradokizuna jaso genuen, eta Portu Zuzendaritzarekin ko...

Egunkaria-ren aurkako sumario nagusian auzipetuta zeudenak iaz Espainiako Auzitegi Nagusiak absolbitu bazituen ere, auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen du. Zortzi auzipetu daude, horien artean Joxe Mari Sors errenteriarra. Hain zuzen, gaur goizean ager...

La Anunciata ikastetxeko sei ikaslek sari bana jaso dute Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Aztertu programaren baitan. Ipuinen eta marrazkien modalitateetan eskuratu dituzte sariak. Azterkosta’10 azpikategoriaren baitan, Cristina Perez Derrigorrezk...

Olazabal parkearen inguruko hitzaldia eta erakusketa irekiko dute ostegunean arratsaldeko 19:30ean Arma Plazako Interpretazio zentruan. Olazabal parkea, Kultur Etxe berriaren aurrean dagoena da, eta bertan plaza publiko bat egiteko asmoa dauka Udalak. ...

Castejon-en dauden Tren Museora eta Marques de Montecierto bodegara irteera antolatu du Kasiko Zaharra Jubilatuen egoitzak martxoaren 12rako. Izena egoitzaren bulegoan eman behar da otsailaren 28tik aurrera eta 27 euro balio du sarrerak, autobusa eta b...

Iurrita Gune Sozio Kulturaleko kideek salatu dutenez, Udalak alokairua ordaintzeari utzi dio, eta horrek «jadanik martxan zeuden hamaika ekintza eten ditu». Gogorarazi dutenez, Oiartzunen ez dago kultur etxerik eta Iurrita hutsune hori betetzen ahalegindu da azken urteetan: «Iurrita, Oiartzungo gazte talde batzuen elkarlanaren ondorioz sortu zen duela bost urte, Oiartzunen kulturaren alorrean zeuden gabeziak asetzeko asmoz». Hainbat mugimendutako gazteak ziren eta Iurrita «bereganatu» zuten eta «bizia» eman zioten. Iurrita jabetza pribatukoa da, eta Udalak ordaintzen zuen alokairua orain arte. Iurrita Gune Sozio Kultural bihurtu zutenetik, pertsona asko igaro dira bertatik: «Antzerkia, zirkua, musika eta dantza maite dituzten pertsona asko». Baina herriak taxuzko kultur programaziorik gabe jarraitzen duela gogorarazi dute, eta horretan lanean dihardutela. «Aurten ere, Ugaldetxoko jaietan parte hartzera aurreikusita genuen, etxeko taldeen kontzertuak antolatzea, haur jolasak, askariak, kale animazioa…», azaldu dute. Baina Udalaren erabakiaren ondorioz proiektu horiek bat-batean etenda geratu direla kritikatu dute. Iurrita Bizirik Jaialdia Udalaren jarrera kritikatzeaz gain, Iurritako kideek herritarrei jakinarazi nahi diete zer gertatzen ari den. Horregatik pasa den larunbatean Iurrita Bizirik Jaialdia egin zuten plazan: Amona Joxeparen istorioak haurrentzako antzerkia eman zuten; umeentzako zirku tailerra eta flamenko emanaldia ere izan ziren; baita bazkaria eta musika ere. Lanean jarraituko dute Egiten dutena egiten eta herriaren [...]

Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak Kontsumo arduratsua eta euskarria izenburuko hitzaldi-solasaldia antolatu du ostegunerako, otsailak 25, 19:30ean elkarteak Kale Nagusiko 11. zenbakian duen egoitzan. Maider Sagredo Emauseko kideak gidatuk...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyar fundazioaren eskutik, Quark irratsaioa. 11:30ean: Oiartzunen hika laguntzen duen taldea. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. Gainera, Bertsozale elkarteko komunikazio ...