Onik daude Libiara motoan ibiltzera joandako lagunak

Libiako Murzac-eko basamortua zeharkatzera joandako motorzale gipuzkoarrak onik daudela jakin ahal izan du OARSO BIDASOKO HITZA-k. 18 lagun dira guztira eta tartean, oiartzuarrak, donostiarrak, irundarrak eta hondarribiarrak daude. Motorzale oiartzuarren hurbilekoek jakinarazi dutenez,  koordenatuen  bidez senideek badakite motorzaleak beren plana jarraitzen ari direla. Hitz egiteko aukera, baina, ez dute oraindik izan, komunikazioak oso zailak direlako, eta kezkatuta daude herrialdetik irteteko izan ditzaketen arazoengatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.