Oiartzun-Gure Txokoa, areto futbolean

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko Oiartzun taldeak Gure Txokoaren kontra jokatuko du gaur asteburu honetako jardunaldia. Partida jokatzen 16:30ean hasiko dira, Elorsoro kiroldegian. Maila bereko herriko beste taldeak, Power Rangers izenekoak,...

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko Oiartzun taldeak Gure Txokoaren kontra jokatuko du gaur asteburu honetako jardunaldia. Partida jokatzen 16:30ean hasiko dira, Elorsoro kiroldegian.

Maila bereko herriko beste taldeak, Power Rangers izenekoak, aldiz, atzo jokatu zuen asteburuko jardunaldia, Aretxabaletaren kontra. Elorsoro kiroldegian 4-3 gailendu ziren oiartzuarrak.

Sailkapenari dagokionez, Oiartzun laugarren postuan dago  33 punturekin. Power Rangers, berriz, hamabigarren taldea da, 20 punturekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.