2011/2/19

Korrika batzordea asteazkenean bilduko da, AEKn

Euskararen aldeko Korrika 17ko arduradunek jakinarazi dute Irungo batzordea heldu den asteazkenean bilduko dela bigarren aldiz, otsailaren 23an, 19:30ean, AEKren egoitzan (Legia karrika, 6). Informazio gehiago nahi duenak Behe Bidasoko batzordeetako ...

admin

Janari bilketan parte hartzeagatik, eskerrak

Herriko El Watan elkarteak eskerrak eman dizkie oiartzuarrei eta Sahararen aldeko janari bilketan parte hartu duten guztiei. El Wataneko kideek jakinarazi dutenez, jaso duten laguntza handia izan da: “Hamabi tona janari, 8.000 konpresa eta horrez gain, kirola egiteko jantziak”. Era berean, eskerrak eman dizkiete Haurtzaro Ikastolari, Elizalde Eskolari, Alcampo merkatalguneari, Carrefour merkatalguneari, Catelsa enpresako langileei eta Orereta Ikastolari. Elkarteak, gainera, auto bat lortu du eta errefuxiatu kanpamentuetara bidaliko du. Zehatzago esateko, gerran eta minen ondorioz zauritutakoen ospitalera. Autoarekin batera, materiala ere bidaliko dute Saharara: “Hainbat material bildu dugu, batetik, ospitalerako botikak, eta bestetik, emakumeentzako proiektu baterako baliabideak”. Oporrak bakean Bestalde, El Watanetik jakinarazi dute aurten ere Oporrak bakean proiektuari ekingo diotela. Familia berriak behar dituzte udan haurrak etxean hartzeko. Lehenbailehen jakin nahi dute boluntariorik badagoen. Hala, interesdunek 605 71 36 92 zenbakira deitu behar dute.

admin

‘Abertzaleak eta Euskara’ hitzaldia, Basarin

Antxoko Basari Foroak antolatutako Euskararen Herria bide baten bila ekimenaren baitako azken hitzaldia izango da datorren asteartean (hilak 22). Joxe Manuel Odriozolak, Pasaiako Udal Euskaltegiko irakasleak, Abertzaleak eta Euskara hitzaldia emango du...

admin

Oiartzun-Gure Txokoa, areto futbolean

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko Oiartzun taldeak Gure Txokoaren kontra jokatuko du gaur asteburu honetako jardunaldia. Partida jokatzen 16:30ean hasiko dira, Elorsoro kiroldegian. Maila bereko herriko beste taldeak, Power Rangers izenekoak,...

admin

Kultura elkarteei zuzendutako bilera

Errenteriako Udaleko Kultura Batzordeak herriko kultura elkarteei bilerara joateko deia egin die. Bilera datorren astelehenean izango da, hilak 21, Xenpelar Etxean, 19:00etan.

admin

Asteburu honetan ez dute jardunaldirik neskek

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Liga Nazionaleko neskek ez dute jardunaldirik asteburu honetan. Pasa den asteburuan Añorgari 1-0 irabazi ondoren, atsedena hartu ahal izango dute gaur eta bihar. Oiartzuarrak hirugarren postuan daude, 35 punturekin.

admin

La Herrera jendaurrean

La Herrera Herrira Batzordeak gidatutako La Herrera gunerako proposamena jendaurrean jarri dute. Goizeko hamarretan hamarnaka herritar alkateordetzan elkartu dira proposamenaren berri jakiteko. Elhuyarreko Imanol Lazkue moderatzaile bezala, herritarre...

admin

Haurren eta gazteen bizkarreko arazoei buruzko hitzaldia, asteartean

Michel Marmier medikuak haurren eta gazteen bizkarreko arazoei buruzko hitzaldia emango du asteartean herrian. 17:00etan izango da, Sorginzulo kaleko 6. zenbakiko aretoan. Marmierrek adingabekoen bizkarreko arazoei buruz hitz egingo du, zehazki. Cr...

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 19

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan. Bertxoko.

admin

Korrika batzordea asteartean bilduko da, Olagarron

Euskararen aldeko Korrika 17ko arduradunek jakinarazi dute Hondarribiko batzordea heldu den asteartean bilduko dela bigarren aldiz, otsailaren 22an, 19:00etan, Olagarro elkartean. Informazio gehiago nahi duenak Behe Bidasoko batzordeetako arduradun M...

admin

Iraupen eskiko ikastaroa Piriniotan

Donibaneko Itsas Mendi elkarteak iraupen eskiko ikastaroa antolatu du Pont D´Espagnen (Erdiko Pirinioak, Cauterets), datorren iganderako (hilak 27). Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da helduentzat eta 20 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan ikastaro...

admin

Josu Elberdinek meza abestua estreinatuko du gaur Leioan

Gaur Leioako San Juan Bataiatzailea elizan Josu Elberdinek bere Leioako Herri Meza obra estreinatuko du. Bihar Euskal Telebistako lehen katean emitituko dute. Ikus Boga astekarian Elberdini egindako elkarrizketa.

admin

Erraustegiaren finantzazioa salatzeko elkarretaratzea

Lezoko hainbat herritar herrian dagoen Caixaren aurrean jarri dira erraustegiaren finantzazioa salatzeko. Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Caixa eta Banesto erakunde finantzarioak salatu ditu, “Zubietan eraiki nahi duten errausteg...

admin

Mondragonen kontra jokatuko du Saskilagunak-ek, gaur

Mondragon taldea izango du gaur aurrean Saskilagunak taldeak. 16:00etan hasiko dira partida jokatzen, Arrasateko Musakola kiroldegian. Oiartzuarrak lidergoa mantentzen ahaleginduko dira asteburuko jardunaldian. 33 puntu dituzte. Bigarren postuan, berri...

admin

Muniberen kontra jokatuko du Touringek gaur

Munibe taldea izango du aurrean gaur, Erregional Preferente Mailako Touringek. 15:30ean hasiko dira partida jokatzen, Berio zelaian. Errenteriarrak, sailkapeneko laugarrenak dira, 36 punturekin. Munibe berriz, seigarrena da 35 punturekin.

admin

Ander Elosegi txapeldunorde Australiako Openeko finalean

Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi piraguistak bigarren postua eskuratu du Australiako Openeko finalean, C1 Mailan. Tony Estanguet (bi aldiz munduko txapeldun) frantziarrarekin lehia estua izan du, baina azkenean ez du lehen postua lortzerik izan. H...

admin

Herriko bi prostituzio-etxe kudeatzen zituzten pertsonak atxilotu dituzte

Espainiako Poliziak nazioarteko proxeneta sare bat osatzen zuten hamabost lagun atxilotu ditu Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Besteak beste, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako hainbat prostituzio-etxeetan jarduten zuten. Horietako bi prosti...

admin

Eskola 2.0 egitasmoko ordenagailurik gabe, eskolan

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Eskola 2.0 egitasmoko ordenagailuak kendu ditu Sailak berak, Lezoko Herri Eskolatik. Zehatzago esateko duela astebete kendu zituen, instalatu eta egun gutxira. Guztira, 45 ordenagailu ziren. Herri Eskolatik jakina...

admin

Mutilek Hernaniren kontra jokatuko dute gaur

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek Hernaniren kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Gaur arratsaldean jokatuko dute partida, 16:15etik aurrera, Karla Lekuona Ugaldetxoko zelaian. Pasa den asteburuan Pasajesen kontra...

admin
Gehiago