
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 77 euri litro jaso zituen urtarrilean. 2010eko hilabete berean 311 litro jaso zituen, beraz, 2011ko urtarrila 2009koa baino lehorragoa izan da (234 euri litro gutxiago egin zituen).

Tomas Garbizu Musika Eskolako 11 piano ikaslek Andoaingo Piano Txapelketaren VI. ekitaldian hartuko dute asteburuan. Bastero Kultur Etxean izango da txapelketa. Honako ikasleek hartuko dute parte, gaur zortzi audizioa egin zutenek: Danel Serranok; Jo...

Diru iturri eskasak ditu Zintzilik Irratiak, eta urtea egiteko bitartekoak lortzeko laguntza bonuak jarri ditu herritarrek beren ekarpena egin dezaten. Arkaitza eta Txiki tabernetan lor daitezke edota Zintzilikera deituta. Parte-hartzaile guztien artea...

Bihar gauean pertsona berezi baten kontzertua izango da Landaren: Fermin Valencia (Iruñea, 1948). Garai bateko kantak eta gaur egunekoak bilduko ditu emanaldian, beti ere alde soziala eta folklorikoa galdu gabe. 21:00etan hasiko da festa. Zer topatuko dute bihar Landarera joango direnek? Normalean kantatzen dudana: nolabaiteko konpromisoa duten abestiak, euskaraz eta erderaz, eta azken finean, emanaldi entretenigarri bat. Abeslari nafarra naiz, euskal herritarra, eta abesti folklorikoak lantzen ditut; txikitatik jaso ditudan abestiak. Konpromiso soziala duten abestiak lantzen dituzu. Zergatik interesatzen zaizu? Niretzako gauza askoren arrazoia delako. Klase sozial baten barruan nago, eta hainbat gauza lortu ditugu, beste hainbat pairatu ditugu eta erreibindikatzen ari gara. Hortik aurrera, ni konprometitua sentitzen naiz, eta musikaren bidez horretan egiten dut lan. Folklorea ere aipatu duzu. Zergatik da horren garrantzitsua zuretzat herri kantuak errekuperatzea? Txikitatik entzun ditudan abestien eragina izango da ziurrenik, jotarena eta baita euskal kantuena ere, baina batik bat jotarena. Halako kantak edo halako melodia edo musika oso erabilia dago. Lehen zeukan bat-batekotasuna galdu du, normalean, tabernetan, lanean… kantatzen zelako. Nik txikitan entzun nuen hori bildu dut eta beste alde batera eraman dut, askoz modu irekiagoan, eta lehiaketetatik eta horietatik kanpo. Aurreratu daiteke zerbait? Azkeneko abestiak erdi txantxetazkoak eta erdi konpromisozkoak izan dira. Esaterako, [...]

Beraun-Kaputxinoetako igerilekuko lanak hasi dira dagoeneko, eta hori iragartzen duen kartela jarri dute. EB Ezker Batuaren arabera, baina, kartela nahasgarria da, bertan agertzen den irudia hasierako proiektuari baitagokio, eta ez egingo denari: ...

2011ko aurrekontuak ez ditu onartu Udalbatzak. Gobernu Taldeak aldeko botoa eman zuen arren, gainerako alderdiek ez zuten aurrekontu proposamena onartu eta kontrako botoa eman zuten. Xabier Pombo zinegotziak, Ezker Batuaren izenean adierazi zuen, Gobernu Taldearen aldetik «eztabaida gutxi» egon dela, «koherentzia gutxi» eta jarrera horien ondorioak pasaitarrek jasango dituztela. Horrez gain, esan zuen aurrekontu proposamenari osoko zuzenketarik ez diotela aurkeztu, baina bai bestelako 17 emendakin. Miriam Cano zinegotziak, Hamaikabat alderdiaren izenean hitz egin zuen eta EAJren babesarekin. Aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztu diote, besteak beste, argudiatuz , «legegintzaldi osoan informazio falta» izan dutela: «Elkarren arteko komunikazio bideak apurtzen joan dira, konfiantza eta harremanak ez dira batere landu eta horrek akordioei dagokionean blokeo egoerara eraman gaitu». PSE-EEk ere osoko zuzenketa aurkeztu zion proposamenari, eta gaineratu zuen, alkateak martxan jarri behar dituen neurri ekonomikoek «lortu nahi denaren kontrakoa» eragingo dutela: «Plan horren aurreikuspenak ikusita, Udalaren zorpetze guztia, Alkatetzan dagoena dagoela ere, datorren legegintzaldian agertuko da». Gobernu Taldearen izenean Maider Ziganda alkateak adierazi zuen «konfiantza faltaren arduradun denak» direla. Horrez gain, Gobernu Taldeak ez duela proiektu berririk aurreikusi kritika egin zioten gainerako alderdiek: «Egoera zein den ikusita ezin ditugu partida berriak egin, baina horrek ez du esan nahi proiekturik ez dagoenik: Izarra proiektua, [...]

Igandean berriro izango da bigarren eskuko azoka herrian. Liburuak, diskoak, antigoaleko gauzak, arropa… Prezio onean hainbat produktu eskuratzeko aukera izango da. Hileko hirugarren igandean egiten dute azoka, Zumardian, 10:00etatik 14:00etara.

La Magdalena erretiratuen elkarteko kideak batzarra egingo dute datorren asteartean. Hitzordu bikoitza jarri dute: lehenengoa 17:30ean eta hara joan ezin dutenentzako bigarrena 18:00etan. Zuzendaritza berritzea eta 2010eko ekonomia balantzea izango dir...

San Huberto ehiza eta arrantza elkartea bazkide bila ari da. Inguruko bizilagunak elkartetik zarata ateratzen dela salatu dute (nahiz eta elkartetik gezurtatu), eta Udalak intsonorizatzera behartu ditu. Obren gastuei aurre egiteko, baina, bazkideak beh...

Protestaldi ikusgarria egin dute gaur Hondarribiko aireportuan lan egiten duten AENAko hogei langile inguruk. CCOO sindikatuaren deiari erantzunez, 06:00etan errepide ondoko aireportuko belardian kanpamentua antolatu dute, bi kanpin denda txikiz eta mahai batzuez osatuta. Horrekin batera, zuhaitzetik zuhaitzera zihoan pankarta bat eta gasolina bidoiekin egindako pareta bat eraiki dituzte: AENAren aireportuen pribatizazioari ez leloa idatzi dute bidoietan. Espainiako Gobernuak aireportuak pribatizatzeko duen asmoaren harira mobilizatu dira Hondarribiko aireportuko langileak. «Proposamenak egungo sistemaren %49a pribatizatzea proposatzen du, eta gainera ez du argitzen aurreragorako zeintzuk diren asmoak». CCOOeko arduradunek, egungo aireportuen lan egiteko modua ona dela uste dute: «Zerbait ona denean ez dago aldatu beharrik». «Erabat publikoa den eta sarean oinarritua dagoen egungo sistema ona da. Pribilegiatua da Europako eta munduko hainbat aireporturen jarduerarekin alderatzen bada», diote langileek. Elkarretaratzearen deitzaileentzat, «Europako tarifa konpetitiboenak eskaintzen dira Espainiako Estatuko aireportuetan», eta herritarrei euro bakar bat ere kendu gabe, «AENAk bere bideak dituelako autofinantzatzeko». Horregatik, langileek ez dute pribatizazioaren beharrik ikusten, «egungoa ondo doan sistema delako, eta Europak eskaintzen duena baino kostu gutxiagoko zerbitzua ematen dugulako». Hondarribiko aireportua defizitarioa denez, bertako langileak beldur dira pribatizazioarekin itxiko dutelako, edo beste aireportuentzako «apeadero gisa» gera daitekeelako, CCOOekoen arabera.

Pirritx, Porrotx eta Marimots eta laguntxo berriak, Pupu eta Lore, herrian izango dira etzi, hain zuzen, Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizunarekin. Xenpelar AEK-k antolatu du emanaldia, eta jakinarazi duenez, oraindik 40 inguru sarrera geratzen dira. E...

Ttak-ek mahai jolasak eta tailerrak prestatu ditu etziko Kale Ekintzarako. Parte hartu nahi duten haurren16:30ean agertu beharko dute Gurutzeko Bizardia elkartera.

Etzi 17:00etan, lehen aldiz, Madalensoron jokatuko dituzte Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak. Lehenengo haurrak ariko dira: Zubieta 1 (A. Iruretagoiena/A. Arriaga)-Zubieta 2 (Tx. Bordagaray/U. Azpiroz). Gero gazteak: Txost 1 (Tx. Nazabal/A. ...

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzi, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan. 16:00etatik 17:30ak arte hiru pilotaleku horiek ezin izango dituzte erabili gainontzeko erabiltzaileek.

Abaraxkako bazkideek antolatutako eguna izango da gaur ludotekan, 16:30etik 19:30era.

Ehun lehiakidetik gora espero dituzte 10:00etatik aurrera; herritarrei agertzeko deia egin diete

Gaur ireki dute Bizirik Enpresa gunea Puntal auzoko Hendaia kaleko 10. zenbakian. Bertan izan dira Gobernuak Espainian duen delegatua Mikel Cabieces, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea, Goizane Alvarez eta Maribel Lorenzo, Bidasoa Bizirikeko presidente eta zuzendaria. Hauez gain, Hondarribiko eta Irungo Udaleko zenbait zinegotzi ere hurbildu dira inaugurazio ekitaldira. Obra Hondarribiko Udalak Puntala auzoan daukan lokal bat birgaitzea izan da bertan enpresagunea egiteko, aurrrekontua 193.000 eurokoa izan da eta 2010eko Plan E-aren bidez egin ahal izan da. Construcciones Urbe enpresa izan da Puntaleko Enpresagunerako lokala prestatzeko obren arduraduna. «Asmoa hauxe da: Enpresagunea Bidasoa Bizirik erakundeak kudeatzea, eta horrenbestez garapen agentziak aukeratzea gune honetan proiektuak martxan jarriko diren proiektuak. Guretzat erronka zen Hondarribian honelako azpiegitura bat izan ahal izatea hondarribiar ekintzaileentat; irundarrentzat ere bada, eskualdekoa baita» azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Lokalen banaketa eman beharreko zerbitzuaren beharren arabera egin dute; garrantzitsuena bost bulego ezartzea zen, hain zuzen ere, sortzen ari diren enpresa txikiei zerbitzua eskaintzeko. Lokal osoa estali egin dute akustika isolatzeko, ezarri beharreko araudiak betez. Eta kanpoko arotzerian akustika isolamendua hobetzeko beirak jarri dituzte. Bestetik, kontsumo txikiko berogailuak ezarri dituzte; banaka programatzen dira, eskaera eta kontsumoa kontrolatzeko. Enpresaguneak 6 lokal ditu: 4 lokal duela gutxi sortutako enpresak kokatzeko, lokal bat Mondragon Unibertsitateko Bidasoako [...]

2.000 metro koadro inguruko eremua da; garbigune zerbitzua «oraindik hobea» izango dela dio Udalak