Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lur azpiko hirugarren solairuko hondeaketa lanak bukatzen ari dira

Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Irungo Hiri Garapen eta Obren zinegotziak gaur goizean San Juan Plazako lanak bisitatu dituzte. Lanen fase berrian dabiltza egunotan, hirugarren solairuko ustutzean hain zuzen ere, eta dagoeneko lan hauek bukatzen ari dira. Hirugarren solairu honetan, bertakoentzeko aparkalekuak egingo dituzte. San Juan Plazan, lur azpiko hiru solairu egingo dituzte: beheko biak aparkalekuak izango dira; txandatze sistemakoak eta bertakoentzakoak, eta lehenengo solairuak, erabilera kultural eta administratiboak izango ditu, besteak beste, audiotorioa egingo dute. Jose Antonio Santanok Irungo alkateak azaldu duenez, “zirraragarria da ikustea nola itxura hartzen ari den San Juan plaza berria. Irundarrek parte hartu zuten proiektuaren hautapenean eta orain forma hartzen eta errealitate bilakatzen ari da. Lan zailak izaten ari dira, eta irundarrei eskerrak emateko aprobetxatu nahiko nuke, inguruko bizilagun eta  merkatariei batez ere, lanekin izaten ari diren pazientziarengatik». Gaur gogoratu dutenaren arabera, lanek daukaten dimentsio eta zailtasunak kontuan izanda, erritmo egokian doaz. Lanak 2009ko udan hasi ziren, eta oraindik ere beste zortzi hilabeteko lanak gelditzen zaizkie, «datozen hilabeteetan espazioa errekuperatzen hasiko gara, eta inguruko guneak normalizatzen hasiko dira, momentu txarrenak pasa ditugula esan daiteke», gehitu du Miguel Angel Paezek, Hiri Garapen eta Obren zinegotziak. Behin pantaila hormak eta zutabe piloteak eraikita, aparkalekuko goiko lauza [...]

admin
Irun
2011/02/16
Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Irungo Hiri Garapen eta Obren zinegotziak gaur goizean San Juan Plazako lanak bisitatu dituzte. Lanen fase berrian dabiltza egunotan, hirugarren solairuko ustutzean hain zuzen ere, eta dagoeneko lan hauek bukatzen ari dira. Hirugarren solairu honetan, bertakoentzeko aparkalekuak egingo dituzte. San Juan Plazan, lur azpiko hiru solairu egingo dituzte: beheko biak aparkalekuak izango dira; txandatze sistemakoak eta bertakoentzakoak, eta lehenengo solairuak, erabilera kultural eta administratiboak izango ditu, besteak beste, audiotorioa egingo dute.
Jose Antonio Santanok Irungo alkateak azaldu duenez, “zirraragarria da ikustea nola itxura hartzen ari den San Juan plaza berria. Irundarrek parte hartu zuten proiektuaren hautapenean eta orain forma hartzen eta errealitate bilakatzen ari da. Lan zailak izaten ari dira, eta irundarrei eskerrak emateko aprobetxatu nahiko nuke, inguruko bizilagun eta  merkatariei batez ere, lanekin izaten ari diren pazientziarengatik». Gaur gogoratu dutenaren arabera, lanek daukaten dimentsio eta zailtasunak kontuan izanda, erritmo egokian doaz. Lanak 2009ko udan hasi ziren, eta oraindik ere beste zortzi hilabeteko lanak gelditzen zaizkie, «datozen hilabeteetan espazioa errekuperatzen hasiko gara, eta inguruko guneak normalizatzen hasiko dira, momentu txarrenak pasa ditugula esan daiteke», gehitu du Miguel Angel Paezek, Hiri Garapen eta Obren zinegotziak.

Behin pantaila hormak eta zutabe piloteak eraikita, aparkalekuko goiko lauza eraiki zuten, abuztuan eta iraileko lehen egunetan bukatu zituzten aparkalekuaren gaineko lauza egiteko egitura lanak. Lauza hori lur azpiko eraikinaren teilatua eta plaza osoaren etorkizuneko urbanizazioaren oinarria izango da. Lauza hau aurretik egin dituzten pantaila hormetan eta zutabe-piloteetan oinarritzen da. Lanek aurrera jarraitu dute hirugarren solairu bitarteko indusketa lanekin. Hondeaketa lehen aipatutako lauzaren azpitik egiten ari dira, eta goiko lauzaren euskarriaren pilote eta hormak ikusten dira. Gaurko egunarekin, hondeaketa lanak bukatzen ari dira, eta orain bigarren solairuko lurra izango den eta hirugarren solairuko zapaia izango den lauza egiten hasiko dira. Bestalde, lur azpiko lehen solairuan alkateak liburutegi «handi, irisgarri, modernu eta argitsu» baten aldeko apustua egin du. Lehen solairu honen oinarrizko egitura bukatuta dago. Honetaz gain, aparkalekuen sarrera eta irteeretan ere lanean dabiltza, hiru izango dira guztira; Eliza kalean, Prudencia Arbiden eta Leon Iruretagoyenan. Prudencia Arbide kalean, espaloiko lanak bukatu dituzte, eta kale Nagusiarekin lotuko duen urbanizazioko ikutuak bukatzea falta dute.

«Obrak perspektibarekin behatzen badira, jadanik igarri ahal da San Juan berriaren antolamendua. Goiko lauza amaituta dago eta dagoeneko marraztuta daude erdiko pergola eta Prudencia Arbiderako errepidea. Orain azpiko lanekin dabiltza», gehitu du Miguel Angel Paezek, Obren zinegotziak zinegotziak. Dagoeneko hirugarren solairuko bertakoentzako 200 aparkalekutatik 56 adjudikatu dituzte. Irunvin euren datuak eman dituzten 31 eskatzaile gehiago daude, eta laister deituko dituzte adjudikazio berriak egiteko. Honela, 80 plaza inguru adjudikatuko dituzte, eta lehenengo fasea itxiko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.