
LosDeSiempre taldeak kontzertua emango du bihar gauean De Cyne Reyna tabernan. Emanaldia 22:30ak aldera hasiko da. Hiru kideko taldea da, eta Jabi Area izango da perkusioan, Ritxi Salaberria baxuan eta Luis Mari Moreno Pirata gitarran.

Hasi dira jokatzen Euskal Herriko Pala Txapelketa; bigarren jardunaldia jokatu dute

Pasa den astelehenean urtea amaitu aurretik tarifak batzeko lehen pausoa eman zuten EuskoTrenek, Renfek, Lurraldebusek eta Errenteriako, Irungo eta Donostiako autobusek. Besteak beste, lehen bidaiatik Lurraldebus txartelaren erabiltzaileei %25eko desko...

Pasaiako Hamaikabat bilera irekiak egiten ari da. Barrutiz barruti egin ditu batzarrak eta prozesu hori bukatzeko azken bilera, bihar, Antxon egingo du. Hitzordua 19:00etan jarri dute Kultur Etxean. “Ekarpen bakoitzaren balioa azpimarratu nahiko ...

La Herrera Herrira batzordeak bilera irekia deitu du etzirako, 13:00etan Alkateordetzan. Batzordeak herritarren parte-hartzearekin batera egindako hirigintza proposamenari buruzko argibideak emateko eta hura “sendotzeko eta blindatzeko” jar...

Fiskaltzak bi urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du herriko kiosko batean 1.429 euro lapurtu zituelakoan eta kioskoaren jabeari kolpe bat eman ziolakoan. 2010eko azaroaren 2an gertatu zen ustezko lapurreta. Akusatua kiosko batean sartu ...

Zentzumenekin jolastuko dira gaur Abaraxka Udal Ludotekako bazkideak: “Usainduz, dastatuz, ukituz eta entzunez… jolastu!”. 16:30ean hasiko dira jolas saioarekin.

Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Irungo Hiri Garapen eta Obren zinegotziak gaur goizean San Juan Plazako lanak bisitatu dituzte. Lanen fase berrian dabiltza egunotan, hirugarren solairuko ustutzean hain zuzen ere, eta dagoeneko lan hauek bukatzen ari dira. Hirugarren solairu honetan, bertakoentzeko aparkalekuak egingo dituzte. San Juan Plazan, lur azpiko hiru solairu egingo dituzte: beheko biak aparkalekuak izango dira; txandatze sistemakoak eta bertakoentzakoak, eta lehenengo solairuak, erabilera kultural eta administratiboak izango ditu, besteak beste, audiotorioa egingo dute. Jose Antonio Santanok Irungo alkateak azaldu duenez, “zirraragarria da ikustea nola itxura hartzen ari den San Juan plaza berria. Irundarrek parte hartu zuten proiektuaren hautapenean eta orain forma hartzen eta errealitate bilakatzen ari da. Lan zailak izaten ari dira, eta irundarrei eskerrak emateko aprobetxatu nahiko nuke, inguruko bizilagun eta merkatariei batez ere, lanekin izaten ari diren pazientziarengatik». Gaur gogoratu dutenaren arabera, lanek daukaten dimentsio eta zailtasunak kontuan izanda, erritmo egokian doaz. Lanak 2009ko udan hasi ziren, eta oraindik ere beste zortzi hilabeteko lanak gelditzen zaizkie, «datozen hilabeteetan espazioa errekuperatzen hasiko gara, eta inguruko guneak normalizatzen hasiko dira, momentu txarrenak pasa ditugula esan daiteke», gehitu du Miguel Angel Paezek, Hiri Garapen eta Obren zinegotziak. Behin pantaila hormak eta zutabe piloteak eraikita, aparkalekuko goiko lauza [...]

Lab sindikatuak pentsio erreformen aurka manifestazioa egin du

Herriko kontsumo talde bateko kidea da Leo Argote (Errenteria-Orereta, 1983). Taldea duela hilabete gutxi sortu zen, baina orain bertako baserritar baten bila ari dira tratua egiteko. Lur sailen bat alokatzeko ere prest daude, horiek landuko lituzketen nekazari gazteak ezagutzen baituzte. Zeri deitzen diozue kontsumo taldea? Bertako produktuak zuzenean baserritar bati erosteko interesa daukan herritar talde bat izaten da. Normalean barazkiekin hasten da, baina gero har dezakezu haragia, arrautzak… Euren arteko harremana ez da salerosketa soilik izaten, baita planifikazioa elkarrekin egitea ere. Kontsumitzaileek erabakitzen dute zein eredu nahi duten: ekologikoa izan behar duen %100ean edo garrantzizkoagoa den uzta mantentzea. Baserritarrak, berriz, esaten digu nola joan den uzta, galerarik izan den… Baserritar bat behar duzue orduan. Zein baldintza bete behar ditu? Bertakoa izatea, eta gero produktu ekologikoak ekoizten ez baditu, gero ekologikoak egiteko konpromisoa hartzea. Orain Beizamako baserritar batekin gaude, baina bertako baserritar bat lortu nahi dugu. Horregatik hasieran ez zaigu inporta produktu ekologikoak ez ekoiztea ondoren ekologikorantz egiten duen bitartean. Zein pauta bideratzen duzue baserritarrarekin? Oraindik ez gara hasi herrian, baina badakigu nola funtzionatzen duten beste taldeek. Astean behin elkartzen dira baserritarrarekin, eta berak otarrak jaisten ditu. Produktuak beti toki berean jasotzen dituzte, eta ordainketak normalean, hilean behin egiten dituzte. Taldea [...]

Elkarrizketa: Oscar Iglesias (Allerru-Algeposako entrenatzailea) Oscar Iglesias (Antxo, 1973) berriro itzuli da Allerru-Algeposaren aulkira, Javi Mirandaren ordez. Lau urte izan zen bertan eta pasa den denboraldian igoera lortu zuen. Erronka zaila du, areto futboleko Nazional A Mailako hamabost taldeetatik zazpik galduko baitute maila. Zein helbururekin itzuli zara Allerru-Algeposa entrenatzera? Denboraldia hasita dago eta helburua mailaz gozatzea da. Maila handia du Nazional A-k eta mantentzea uste dut ez dugula lortuko, gutxiago liga irabaztea. Ez dugu azkeneko postuan gelditu nahi ezta. Pasa den asteburuan zuzendu zenuen lehen partida (Allerru-Algeposa 3 – Aretxabaleta 7). Zein irakurketa egiten duzu? Lehenengo zatian [3-3 bukatu zen] oso ondo aritu ginen, iazko taldearen antza zuen momentu batzuetan. Baina bigarren zatian, bosgarren gola sartu zigutenean, hondoa jo zuen taldeak… Ordutik aurrera anarkia izan zen. Jende berri askorekin topo egin dut itzuleran eta fisikoki maila baxuan dago taldea. Partidaren irakurketa bikoitza da: baikorra lehen zatian eta ezkorra bigarren zatian. Orduan, alde negatibo horiek zuzentzen saiatuko al zara? Berandu da denboraldia hasita dagoenean. Urtea salbatzea izango da helburua eta ea nola egiten dugun. Azken finean, diru asko utzi du taldeak eta ezin diozu korronteari jarraitu. Mailari eustea zaila da, ezta? Bai. Zazpi talde jaitsiko dira, areto futbola berriro antolatuko dutela. [...]

Mariano Ferrer kazetaria eta Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako GIza Eskubideen Saileko zuzendari ohia, giza eskubideen gainean mintzatu ziren atzo, jendez bete zen Gaztediren lokalean. Eskubide Zibilen zikloaren baitan, Iñaki Lasagabaster katedra...

Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta. Tamalgarria izan zen larunbatean Fanderian ikusi genuena, arrazoi askorengatik. Tamalgarria jokalariek zelaian emandako ikuskizun lotsagarriarengatik. Kolpeak izan ziren euren artean. Elkarrekin ...

Juan Mari Lujanbiok Bubus txakurrarekin batera bigarren postua lortu du Espainako Txakurkros I. Kopan. Txapeldunorde Master-40 kategorian izendatu dute. Txarli Perezek ere federatu gabekoen kategorian bigarren postua lortu du. Patxi Azpiazu, berriz, s...

Errenteria-Oreretako Zumardiak hartuko du egun hauetan Catalunya Caixak Antonio Gaudi arkitektu katalanaren eta berak egindako La Pedrera eraikuntzaren gaineko erakusketa ibiltaria. Erakusketa hamalau metro luze den ibilgailuan antolatu dute,eta lau al...

Juan Olazabal kaleko K2 tabernan Xuban Guerrak Nepalen, Txinan eta Tibeten ateratako argazkiak ikus daitezke. Egunerokotasunaren errealitate gordina azaltzen dute irudiek, batik bat haurrena. Formatu handiko argazkiak dira, eta hilaren amaierara arte e...

Erabilpena handitu dela eta Errenteriako Udalak Beraungo Mikel Odriozola estadioan aldagela berriak jarri ditu. Arrobi-Berri talde zenaren espazio zaharra berritu dute, eta espazio berri bat eraiki dute. Bi aldagela ditu, eta EAT Errenteriako Atletismo...

Enpresari buruz hartzen dituzten erabakietan parte hartu nahi dute langileek; mobilizazioak iragarri dituzte

Touring Kirol Elkarteak ezohiko batzar orokorrera deitu ditu bere bazkideak. Etzi egingo dute, 18:00etan, Morrongileta kaleko bulegoan. Estatutuak aldatuko dituzte Eusko Jaurlaritzaren araudira moldatzeko.

Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Caixa eta Banesto erakunde finantzieroak salatu ditu, “Zubietan eraiki nahi duten erraustegiari 60 milioiko mailegua eman nahi dietelako”. Salaketa horrekin bat eginez, Lezoko herritar talde batek elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 12:00etatik aurrera, Caixak Jaizkibel etorbidean duen bulegoaren aurrean. Koordinakundearekin batera, Gipuzkoa Zero Zaborrek, Greenpeacek, Ekologistak Martxan taldeak eta Eguzkik ere bat egin dute salaketa kanpaina horrekin. Bi banku horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin mailegua negoziatzen ari direla salatu dute. “La Caixaren eta Banestoren webguneetan diotenez, banku horiek ingurugiroarekin konpromiso serioa dute, aldaketa klimatikoaren aurka gogotik ari dira eta energia berriztagarrien finantzatzerakoan aitzindari dira. Hauxe izango da, agian, Zubietako erraustegiak balioko duen 400 milioi euroren zati bat jartzeko konpromisoa hartuko duten bankuen arrazoia”, salatu dute erraustegiaren aurkako mugimenduek. Hala ere, Europako Inbertsio Bankuak “gauzak batere argi” ikusten ez dituela gogorarazi dute eta bere diru partida atzeratzeko arrazoia hori dela diote. “Diru etekinei lehentasuna” La Caixak eta Banestok «etekin ekonomikoei lehentasuna» ematen dietela gaitzetsi dute erraustegiaren aurka daudenek: “Etekinei emango diete lehentasuna, nahiz eta argi dagoen erraustegiak inguru zabal bateko biztanleen osasunean eragina izango duen, baita, abelzaintzan, nekazaritzan eta ingurugiroan”. Hondakin “baligarriak” erretzerakoan CO2 eta NOx gas ugari igorriko direla gogorarazi dute, “aldaketa klimatikoa eragiten duten gasak”. Banestoren webgunean [...]