
(Xanet Arozena OiartzunBai udal taldeko zinegotziaren iritzia) Atez ateko zabor bilketa inposatu zigutenetik zortzi hilabete pasa direnean, hasi da balorazioak egiten gure herriko alkatea. Otsailaren 10eko Hitza-n esaten zuen lehen %30 birziklatzen genuela eta orain %80; biltzen den organikoaren kalitatea %99koa dela, eta abar. Hala ote? Ezin jakin Udalaren eskutik. Udal Gobernuari hainbatetan eskatu dizkiogu datu ofizialak, baina ez dizkigute eman. San Markoko Mankomunitatearen web orrian dauden datuetatik ezezkoa ondorioztatzen da, zaborraren %40 desagertzen baita (100 tona hilero), beraz, Udalak saldu nahi digun %80 hori, %50 eskasean geratzen da. Partzuergoak ez du inoiz Oiartzunen bildutako organikoaren kalitatea eztabaidatu, hara iristen den materia oretsu konpostagaitza baizik. Ezingo da konpostatu iristen den egoeran iristen delako. Hori ere galdetu dugu, alegia, etxeetan behar bezalako ahaleginak egin ondoren hain garbi ateratzen den organiko horrekin zer gertatzen den Lapatxera (Azpeitiko konposta plantara) iristen denerako alferrik galdua egoteko, baina horri ere, erantzun seriorik ez. Zintzilikailuetan denetik aurki daiteke. Arratoiak badaude eta badaki alkateak, herritar batek baino gehiagok esan baitio. Zintzilikailuen inguruan, behin baino gehiagotan, zaborra barreiatuta agertu da. Paperontzietan, errepide bazterretan eta erreka bazterretan zabor poltsak agertu dira. Kiratsa badago etxeetan, baita kalean ere. Hori guztia ukatzea egiari bizkarra ematea da. Berriz ere, alkatea atez atekoa [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gonbidatua: Karlos Aseginolaza, mendi teknikaria. 11:30ean: EHNEko Oier Narbaizaren eskutik, Metaziyan bila atala. 12:10ean:Ramon Vizcaino enpresako egoera aztertuk...