Hainbat partida izango dira asteburuan Madalensoron

Txost Oiartzungo Pilota Taldeak hainbat partida iragarri ditu asteburu honetarako, Madalensoron. Hala, gaur, Gazte Mailako Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko partidak izango dira, 17:00etatik aurrera: Txost 1-Behar Zana 2 eta Txost 3-Behar Zana 1. 22...

Txost Oiartzungo Pilota Taldeak hainbat partida iragarri ditu asteburu honetarako, Madalensoron.

Hala, gaur, Gazte Mailako Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko partidak izango dira, 17:00etatik aurrera: Txost 1-Behar Zana 2 eta Txost 3-Behar Zana 1. 22:00etatik aurrera, berriz, pala partidak izango dira, Udaberri Txapelketakoak (paleta larruz): Txost 2-Urnieta eta Txost 1-Biarritztarrak.

Etzi, igandean, azkenik,  Gipuzkoako Txapelketako joko garbi partidak izango dira, 12:00etatik aurrera: Txost 2-Txost 4 (Haur Mailan), eta Txost 2-Zubieta (Gazte Mailan).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.