2011/2/4

Faustina Santakruz Aranburuk 100 urte beteko ditu bihar

Faustina Santakruz Aranburu oiartzuarrak 100 urte beteko ditu bihar eta horregatik, 12:00etan Oiartzungo Udaleko kideak bere etxera joango dira, lore-sortarekin zoriontzera. Udalak omenaldi txikia egin nahi dio, ez baitu edonork 100 urte betetzen.

admin

Neguko Kontzertua, bihar HMTan

Herri Musikaren Txokoan (Ergoien auzoan) Ministrils del Raval Terrassako (Bartzelona, Herrialde Katalanak) musika taldeak hamabost obraz osatutako kontzertua emango du, bihar. Neguko Kontzertuaren baitako emanaldia 18:30ean hasiko da. Sarrera doan da.

admin

Hainbat partida izango dira asteburuan Madalensoron

Txost Oiartzungo Pilota Taldeak hainbat partida iragarri ditu asteburu honetarako, Madalensoron. Hala, gaur, Gazte Mailako Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko partidak izango dira, 17:00etatik aurrera: Txost 1-Behar Zana 2 eta Txost 3-Behar Zana 1. 22...

admin

Erabilera Planak Irunen euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen duela dio EAJ-k

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren proposamenarekin bat izan arren, Erabilera Plana falta duela azaldu nahi izan du EAJ Udal Taldeak. Talde jeltzaleak hasierartik defenditu du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, eta erabilera dela gehien bultzatu beharreko eremua, eta horretan jarri behar dela indar handiena zehaztu dute. SIADECO enpresak egindako diagnosiak Euskadi mailan egin diren azken estatistikekin bat egiten dute, “nahiz eta euskararen ezagutza mailak hobera egin, erabilerara jotzen den unean, kopurua murriztu egiten da”, azaldu du Maria Eugenia Iparragirrek, taldeko bozeramaileak. “Irun ez da errealitate honetatik kanpo geratzen, are gehiago, bere egoera larriagoa izan daitekeela pentsatzen dugu, ezin baitugu Irungo soziologia zein den ahaztu”, gehitu du. Udal Taldearen ustez, Planak ez zuen administrazioari buruz aipamenik egiten, arlo horrek duen garrantziarekin. Astezkeneko Euskara Batzordean, Irungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aurkeztu zuten. 10etik 6 langilek euskara baldin badakite ere, erabilera 10etik 2ra murrizten da. “Euskararekiko, oro har, jarrera ona erakusten da, baina erabilera da herren geratzen dena”, gehitu du Iparragirrek. “Zuzena iruditzen zaigu arlo bakoizera egokituko den plan bat izatea. Hau da, orain arte Euskara Plana Euskara Arloarena izan da eta hortik kudeatu da. Orain berriz, arlo bakoitzak bere beharren arabera moldatu eta egokituko du eta langile guztiek, lehen ez bezala, plan honen berri [...]

admin

Koplak abestuko dizkiote gaur santu siziliarrari

Gaur Santa Ageda bezpera izanik, makilak eskuetan eta zapia lepoan aterako dira pasaitarrak kalera. Antxon, Alkartasuna dantza taldekoek eta kantu jirakoek deituta, 18:00etan Azokatik aterako dira. Donibanen, Itsas Mendi Elkarteak antolatuta, 18:30ean ...

admin

Pilates ikastaroa, Fanderian

Otsailaren 9tik aurrera, Aulas Kutxaren baitan Pilates metodoaren bidez, gimnasia ikastaroa antolatu dute. Erdiko Erreka bizilagunen elkartearen lokaletan emango dituzte klaseak asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeko 67 euro ordai...

admin

Don Boscoren 50. urteurrena dela eta, omenaldia

Don Bosco GLHBI institutuak 50 urte bete ditu, eta egun handi hori behar den bezala ospatzeko Don Boscoko Lanbide Zentroarekin lotutako pertsonak omenduko ditu: salesiarrak, irakasleak, ikasleak, administrazioko jendea eta zerbitzuetako jendea. Egun os...

admin

Ramon Vizcaino utzi egin duela baieztatu du AIACk

AIAC American Industrial Adquisition Corporation inbertsio funtsak Ramon Vizcaino Oiartzungo enpresako bazkideei baieztatu die utzi egingo duela hor dituen akzioak eta kudeaketa. Ondorioz, lantokia jaberik gabe geratu da, eta egitasmoa salbatzeko pl...

admin

19 urteko gazte bat atxilotu dute, ustez marihuana saltzeagatik

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Errenteria-Oreretan, bi neraberi ustez marihuana saltzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, herriaren kanpoaldean dagoen zelai batean (“droga saltzeko erabiltzen duten tokia”, ad...

admin

Udal gobernuak LZPren gainean izan duen “pasibotasuna” salatu du ezker abertzaleak

LZP Lurraldeko Zatikako Planaren prozeduraren gainean Errenteriako Udal Gobernu taldeak izan duen “pasibotasuna” kritikatu du Oreretako ezker abertzaleak. Gaur eguerdian Karlos Murua eta Santi Angulo zinegotziek adierazi dutenez, udal gober...

admin

Abaraxka: otsailak 4

Wii jolasetan ariko dira Abaraxka ludotekako kideak, 16:30etik aurrera.

admin

Kontxa Murgia gogoan

Oiartzungo Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok Kontxa Murgia omenduko dute, Manuel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitzindariaren ama. Gaur Koldo Izagirre idazleak Castelao, gure bertsolaria hitzaldia emango du Manuel Lekuona Bibliotekan, 1...

admin

Ia hamar urteko kartzela zigorra, narkotrafikoagatik eta lapurretagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat, narkotrafikoagatik eta lapurretagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, akusatuak gizon bati lapurreta egin zion pistola eskuan zuela. Ondoren, Ertzaintzak, Donost...

admin

Agustin Lojoren margolanak Cafe Zubian

Artearen Txokoaren baitan, Agustin Lojoren margolanak jarriko dituzte Cafe Zubiako hormetan. Otsaila osoan zehar ikusi ahal izango dira herriko margolariak eginiko koadroak. Aurretik ere egindako lanak jarri izan ditu kafetegian. Teknikaren aldetik aku...

admin

19 urteko gazte bat atxilotu dute, ustez marihuana saltzeagatik

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Lezon, bi neraberi ustez marihuana saltzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, Lezo kanpoaldean dagoen zelai batean (“droga saltzeko erabiltzen duten tokia”, adierazi dutenez) atx...

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 4

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Eltze tartin. 12:10ean: Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi den Peio Urizar izango da FM 107an. Gaia: Euskal Herriko egoera politikoa. 13:15ean: Tertuli...

admin
Gehiago