2011/2/3

Harresiaren mendebaldeko horma egokituko dute

TEUSA enpresak izango du Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko ardura.  “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluartearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da. Dena den, badirudi Santa Maria ateko lan horiek direla eta, Gernikako Arbolan egindako lanak ahazten zaizkigula, baina han ere lanak egin ziren, izan ere, goiko aldean harriak finkatu ziren eta behean argiak eta fosoa berritu dira”. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, eta Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da. Lanak egiteko epea bost hilabetekoa da. Udal Arkeologoa den Miren Ayerbek adierazi duenez,  “mendabaldeko horman lan hau eginda Hondarribiko Harresiaren bi heren bikain egongo dira. Baina beste herena geratzen da eta zailagoa da kudeatzen eta berreskuratzen, San Nikolas Baluartea eta bertatik Magdalena Baluartera doan zatia, Iturri Berritik Javier Ugarte kalera doana,  alegia. Berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dira. Gure helburua harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz”. Kerejetak gehitu duenez, “argi dago horretan kudeaketa arazoak ditugula, izan ere jabego pribatuak eta etxebizitzak ditugu bertan. Edonola ere, Udala hasia da lurrak berreskuratzen, batetik Elizarekin akordio bat sinatu zuen, eta [...]

admin

Zizelkatutako palen erakusketa, Makutxon

Makutxo tabernan erakusketa berria jarri dute hilaren bukaerara arte: Garikoitz Lasak zizelkatutako palak ikus daitezke.

admin

Basarirekin, Oiartzundik txangoa

Basari elkarteko kideek Oiartzundik zehar txangoa egingo dute otsailaren 5ean

admin

Igandean amaitzen da ‘Lip dub’-erako abestia hautatzeko bozketa

Hilaren 6an amaituko da Irun “modu ezberdin eta dibertigarri batean aurkezteko” prestatu nahi duten Lip dub-erako zein abesti erabiliko den erabakitzeko egiten ari diren zozketa. Asmoa da bideo-klip musikal bat egitea, kanta ezagun bat erab...

admin

‘La vida empieza hoy’ filma, bihar, 17:00etan

Oiartzungo Emakume Taldeak antolatuta, La vida empieza hoy film emanaldia egingo dute bihar, 17:00etan, Karaez kaleko bigarren zenbakian.

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 3

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Disko aurkezpena eta lore atala. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albi...

admin

‘Euskararen Herria bide baten bila’ ekimenaren haritik hiru hitzaldi izango dira

Antxoko Basari Foroak Euskararen Herria bide baten bila izenburupean hiru hitzaldi antolatu ditu datozen hiru asteetarako. Lehenengoa hilaren 8an izango da, Koldo Izagirre idazlearen eskutik. Euskararen heriotza programatua dago hitzaldia emango du, et...

admin
Gehiago