‘Euskararen Herria bide baten bila’ ekimenaren haritik hiru hitzaldi izango dira
Antxoko Basari Foroak Euskararen Herria bide baten bila izenburupean hiru hitzaldi antolatu ditu datozen hiru asteetarako. Lehenengoa hilaren 8an izango da, Koldo Izagirre idazlearen eskutik. Euskararen heriotza programatua dago hitzaldia emango du, et...
Antxoko Basari Foroak Euskararen Herria bide baten bila izenburupean hiru hitzaldi antolatu ditu datozen hiru asteetarako. Lehenengoa hilaren 8an izango da, Koldo Izagirre idazlearen eskutik. Euskararen heriotza programatua dago hitzaldia emango du, eta Autopsiarako frogak bere azken lana izango du aipagai.
Hilaren 15ean, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduaren 30. urteurrenaren harira sortutako Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz dokumentala ikusteko aukera izango da. Ondoren, EHEko kide batekin solasean aritzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Azken hitzaldia hilaren 22an izango da. Joxe Manuel Odriozolak berak idatzitako Abertzaleak eta Euskara liburuan oinarrituta eztabaida gidatuko du.
Hitzaldi guztiak Antxoko Basari Elkartean izango dira, 19:00etan.

