Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

LZPa bertan behera uzteko eskakizuna berretsi du Lezoko Udalbatzak

Urteko lehen ohiko osoko bilkura egin zuen Lezoko Udalbatzak atzo. Zazpi puntu jorratu zituzten zinegotziek. Bi nagusienak hirigintza arloko gaiak ziren. Alde batetik, Lurraldeko Zatikako Planari alkateak jarritako helegitea aztertu zuten. Alegazio horren puntuak azaldu zituen Haritz Salaberria alkateak. Helegitea jartzearen arrazoia azaldu zuen: “Beste baloreen eta jarduera ekonomiko batzuen alde egiten dugu”. EAJko zinegotzi Kepa Garbizuk alkatearen dokumentua “oso berandu” jaso zutela adierazi zuen. Hala ere, bere taldeak alkatearen diktamen hori osoko bilkuratik zergatik pasatu behar zen. “Alkateak egin badu, zergatik pasatu behar da plenotik?”, galdetu zien Garbizuk. “Badirudi gure jarrera behartu nahi duzuela. Guk hasieratik argi daukagu LZParen alde gaudela”, gaineratu zuen zinegotzi jeltzaleak. Bozketan ezker abertzaleko zinegotzien aldeko sei botorekin berretsi zuten alegazioa. EAJko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Hirigintza plana Plenoko hirugarren puntuan Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko hirigintza planaren gaineko erabakia jorratu zuten (Gaintxurizketan eraiki nahi duten industrialdeko 11 hektareak ez onartzea). Erabaki horri auzi-helegitea jartzea berretsi ala ez aztertu zuten. Udal Gobernu Taldeko kideek salatu zutenez, “zati hori ez dute onartu, baina ez digute esaten zer jarri nahi duten bertan. Horregatik jarriko dugu helegitea”. Jon Legorburu Hirigintza zinegotziaren arabera, Gaintxurizketa inguruko hainbat enpresek eta baserrik eraberritze lanak egin nahi dituzte, “baina erabaki horrekin ezin dute, [...]

admin
Bidasoa
2011/02/03

Urteko lehen ohiko osoko bilkura egin zuen Lezoko Udalbatzak atzo. Zazpi puntu jorratu zituzten zinegotziek. Bi nagusienak hirigintza arloko gaiak ziren. Alde batetik, Lurraldeko Zatikako Planari alkateak jarritako helegitea aztertu zuten.
Alegazio horren puntuak azaldu zituen Haritz Salaberria alkateak. Helegitea jartzearen arrazoia azaldu zuen: “Beste baloreen eta jarduera ekonomiko batzuen alde egiten dugu”. EAJko zinegotzi Kepa Garbizuk alkatearen dokumentua “oso berandu” jaso zutela adierazi zuen. Hala ere, bere taldeak alkatearen diktamen hori osoko bilkuratik zergatik pasatu behar zen. “Alkateak egin badu, zergatik pasatu behar da plenotik?”, galdetu zien Garbizuk. “Badirudi gure jarrera behartu nahi duzuela. Guk hasieratik argi daukagu LZParen alde gaudela”, gaineratu zuen zinegotzi jeltzaleak.
Bozketan ezker abertzaleko zinegotzien aldeko sei botorekin berretsi zuten alegazioa. EAJko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten.
Hirigintza plana
Plenoko hirugarren puntuan Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko hirigintza planaren gaineko erabakia jorratu zuten (Gaintxurizketan eraiki nahi duten industrialdeko 11 hektareak ez onartzea). Erabaki horri auzi-helegitea jartzea berretsi ala ez aztertu zuten. Udal Gobernu Taldeko kideek salatu zutenez, “zati hori ez dute onartu, baina ez digute esaten zer jarri nahi duten bertan. Horregatik jarriko dugu helegitea”.
Jon Legorburu Hirigintza zinegotziaren arabera, Gaintxurizketa inguruko hainbat enpresek eta baserrik eraberritze lanak egin nahi dituzte, “baina erabaki horrekin ezin dute, 1987ko hirigintza planaren arabera dauden araututa”.
Garbizuk, bestalde, Aldundiaren erabaki hori “gomendioa” dela esan zuen: “Zerbait eraikitzen hasiz gero, agian gero aldatu egin beharko litzake, plana onartzen dutenean”. Salaberriak, ildo horretan, Aldundiak “gomendioa lege bihurtu” duela salatu du, eta Aldundiaren irizpideak eta Eusko Jaurlaritzarenak bat ez datozela gaitzetsi du. Bozketan auzi-helegitea jartzearen alde azaldu ziren ezker abertzaleko zinegotziak eta kontra, berriz, jeltzaleak.
Memoriaren Eguna
Iazko azaroaren 10ean Memoriaren Eguna egin zuten eta atzoko plenorako PSE-EEk horren gaineko mozioa aurkeztu zuen. Mikel Antxon Arrizabalaga bertan ez izan arren, mozioa aztertu zuten.
Jaione Lekuona ezker abertzaleko kideak adierazi zuenez, Memoriaren Eguna “gezur historikoan eta faltsutzean oinarrituta dago”. Horrez gain, “frankismoaren eta estatuen errepresioa” ezkuatzen duela salatu zuten, baita “gatazka irunkortzen ere”. Gaineratu zuenez, “gatazka gainditzeko eta bakea lortzeko konpromisoa” du ezker abertzaleak eta hori lortzeko Gernikako Akordioaren oinarriak nabarmendu zituen. Mozioaren kontra bozkatu zuten eta EAJk, berriz, alde.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.