Gipuzkoako Garraioaren Agintaritza sortuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak hilaren 14an. Herrialdeko garraioan aurten tarifa bakarra ezartzea izango du oinarrizko lana aipatu agintaritzak. Donostia, Irun eta Errenteria izango dira sistema horrekin hasiko ...
Gaur hasi dituzte Lepanto, Donostia eta Blas de Lezo kaleen artean aisialdirako parkea eraikitzeko obrak. Horrekin batera, ingurua berriritartzeko asmoa du udalak. San Migel-Anaka auzoko erabateko berritzerako aurreneko urratsa da. Obretako udal ordezkari Miguel Angel Paezek lanen garrantzia nabarmendu du, “batetik, parke bat eraikiko delako, eta aisialdirako gune inportantea izango delako, baina baita San Miguel auzoko bersortzearen hasiera ere delako”. Lanen aurrekontua 972.778 eurokoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz-lagunduko ditu, premiazko interbentziozko hiri eremuetarako zuzenduriko Hiriber programaren baitan.
Urteko lehen ohiko osoko bilkura egin zuen Lezoko Udalbatzak atzo. Zazpi puntu jorratu zituzten zinegotziek. Bi nagusienak hirigintza arloko gaiak ziren. Alde batetik, Lurraldeko Zatikako Planari alkateak jarritako helegitea aztertu zuten. Alegazio horren puntuak azaldu zituen Haritz Salaberria alkateak. Helegitea jartzearen arrazoia azaldu zuen: “Beste baloreen eta jarduera ekonomiko batzuen alde egiten dugu”. EAJko zinegotzi Kepa Garbizuk alkatearen dokumentua “oso berandu” jaso zutela adierazi zuen. Hala ere, bere taldeak alkatearen diktamen hori osoko bilkuratik zergatik pasatu behar zen. “Alkateak egin badu, zergatik pasatu behar da plenotik?”, galdetu zien Garbizuk. “Badirudi gure jarrera behartu nahi duzuela. Guk hasieratik argi daukagu LZParen alde gaudela”, gaineratu zuen zinegotzi jeltzaleak. Bozketan ezker abertzaleko zinegotzien aldeko sei botorekin berretsi zuten alegazioa. EAJko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Hirigintza plana Plenoko hirugarren puntuan Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko hirigintza planaren gaineko erabakia jorratu zuten (Gaintxurizketan eraiki nahi duten industrialdeko 11 hektareak ez onartzea). Erabaki horri auzi-helegitea jartzea berretsi ala ez aztertu zuten. Udal Gobernu Taldeko kideek salatu zutenez, “zati hori ez dute onartu, baina ez digute esaten zer jarri nahi duten bertan. Horregatik jarriko dugu helegitea”. Jon Legorburu Hirigintza zinegotziaren arabera, Gaintxurizketa inguruko hainbat enpresek eta baserrik eraberritze lanak egin nahi dituzte, “baina erabaki horrekin ezin dute, [...]
Zaharrak berri. Izenburu hori jarri diote Ttak-eko kideek etziko Kale Ekintzari. Hala, Arraguako aiton-amonek euren bizitza, jolasak, ipuinak… kontatuko dizkiete 6-12 urteko haurrei eta gaztetxoei. Aldeguna elkartean jarri dute hitzordua, 16:30ea...
Pasa den urtarrilaren 31an hasi eta apirilaren 16ra bitartean igerilekuko erronka egiteko aukera izango da Galtzarabordako eta Fanderiako igerilekuetan. Parte-hartzaileek bost erronka egin beharko dituzte 480 luzeetatik hasi eta 3.400 luzeetara arte. A...
La Herrera Herrira batzordeko kideek azken hilabeteetan La Herrera gunerako prestatu duten egitasmoa bihar eguerdian aurkeztuko dute. Ikusmin handia sortu du Pasaian proposamen horrek. 12:30ean egingo dute agerraldia batzordekoek, Trintxerpeko alkateor...
Mailaz igo ahal izateko borrokan jarraitzeko partida garrantzitsua jokatuko du asteburuan Ereintzak. Hain zuzen, Zarautzeko kiroldegian izango du lehia etzi arratsaldean, 19:15ean, Zarautzen kontra. Sailkapenaren goialdean dauden bi talderen arteko bor...
Haurrentza zinema zikloa dela eta, “La princesa prometida” filma eskainiko dute.
Ihoteak prestatzeko eta proposamenak egiteko lehenengo bilera egingo dute bihar, Ihote Taldeak deituta. 19:00etan izango da, udaletxeko bilera aretoan.
Herriko Independentistak Sarea aurkeztuko dute etzi eguerdian, udaletxeko areto nagusian. 12:45ean izango da, eta herritarrei agertzeko deia egin diete sareko kideek. Sare hori hazten laguntzea eta independentziaren aldeko auzolanean parte hartzea erab...
Datorren apirilaren 7an Korrika Trebilutik irtengo da, hamar egun beranduago Donostiara iristeko. Eskualdetik ere pasatuko da. Lezon Korrika Batzordea egingo dute eta astelehenean izango da lehenengo bilera. Oroitzene AEK euskaltegian izango da bilera,...
Touring Amara Berriren aurka ariko da larunbatean etxean. Talde gorritxoak sailkapenean behera egin du, azken bi partidak galduta eta orain, seigarren tokian dago 30 punturekin. Beti Onak, berriz, Allerruren kontra jokatuko du. Azken hori ere, etxean a...
La Herrera gunerako hirigintza proposamena aurkeztuko du bihar La Herrera Herrira Batzordeak. Planoa eta diseinua jarriko dute denon eskura. Joan den azaroan Batzordeak La Herrera antolatzeko herritarren proposamena aurkezteko, eztabaidatzeko eta txost...
Miren Mendarte margolariaren lanak Gaztelu ostatuan ikusteko aukera dago martxoaren hasierara arte. Koadroek freskotasun handia daukate, egile gazte batenak izango baliran, baina 80 urte dauzka Mendartek.
Pasaiako Eusko Alkartasunak (EA) begi onez jaso du Gobernu Taldeak landu duen 2011rako aurrekontuen proposamena. Krisiaren baitan kokatu dute proposamena, eta nabarmendu dute lau barrutietarako inbertsioak mantenduko direla, gizarte alorreko gastua ez ...
Matrikulazio epea irekita dute Haurtzaro Ikastolan, hilaren 11ra arte. Kanpaina horren baitan, hitzaldia eta ate irekien eguna antolatu dituzte. Hitzaldia gaur izango da, bertan 2009an jaitako haurren gurasoek ikastolaren proiektua ezagutu ahal izango ...
Oreretako ezker abertzaleak pasa den ostiraleko plenoan Oiartzungo bidesariaren gaineko mozioa aurkeztu zuen. Bertan, bigarren gerrikoa erabiltzen ez dutenek bidesaria ez ordaintzeko hainbat neurri proposatzen zituen, baina azkenean, atzera bota zuten....
Atzo asteazkenean Jesus Rodriguezen Entre el cielo y la tierra saioarekin hasi ziren Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak antolatzen dituzten Olerki Topaketak. Gaur arratsaldean (osteguna), Jorge Oteiza eskultorea...
Baginaren bakarrizketak obra antzeztuko dute Amaia Kultur Zentroan otsailaren 5ean, larunbatarekin, Txalo produkzioen eskutik eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Eve Ensler feministaren (AEB) obra zenbait elkarrizketetan oinarrituta dago, eta emakumeak haien sexualitatearekiko sentitu izan eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea du helburu. Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek (Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai) ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei. Irribarretarako eta poesiarako uneak uztartuko dira, baita probokaziorako tarteak ere. Gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da -1996an idatzitakoa-, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten du, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azatzen du emakumeen sexualitatea. Irunen larunbatean taularatuko dute, 20:00etan, Amaian.
Luis Mariano lirika elkarteak antolaturik, abesti napolitarrek oastutako emanaldia antolatu dute iganderako, otsailaren 6rako, Amaia Kultur Zentroan. Besteak beste honako abesti ezagunak entzun ahal izango dira: Core ingrato, Torna a Surriento, Santa L...