
Gizarte Politikako eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Sailaren eskutik, Lezon eguneko zentroa jartzeko doako lagapena egitea onartu zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lezoko Udalak Auñamendi kaleko 10-12 zenbakietako behe solairuko 319 metr...

Abaraxkako kideek antzerkia egingo dute, txotxongiloekin, 16:30etik 19:30era.

Oiartzunen grebaren eragina nabaria da. Industrialdeetako enpresa gehienak geldirik daude. Niessen enpresan, esaterako, erabatekoa izan da geldialdia. Hezkuntzan, irakasleen eta langileen gehiengo zabal batek bat egin du deialdiarekin, Udalean bezala. Bestalde, komertzio gehienak itxi dituzte, txikiak behintzat. Alcampo merkatalgunea, ordea, irekita dago (Mamut barneko galerietako dendak eta tabernak itxita daude, baina ez merkatalgunea bera). Garraioan, Herribuseko autobusak eta EuskoTren zerbitzu minimoak eskaintzen ari dira. Piketeekin, gertakaria Ertzaintzak jakinarazi duenez, herriko enpresa bateko ateari kalteak eragin dizkiote piketeek eta hainbat autotako gurpilak zulatu dituzte. Arratsaldean, eskualdeko manifestazioa Eguerdian Donostian izan da herrialdeko manifestazioa. Oarsoaldea eskualdekoa, berriz, arratsaldean izango da. 18:00etan aterako da Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzatik.

Aralarrek, Europako Parlamentuan duen ordezkaritzaren bitartez, kanpo kaiaren proiektuak legedia betetzen ote duen galdetu dio Europako Batzordeari. Horrez gain, “Penintsularen iparraldeko gunea, ekologikoki aberatsenetakoa, babestearekin osagarr...

Igandean, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak XXII. urteurrena ospatzeko jaia egingo du. Programa eguerdiko 12:30ean hasiko dute Portuko elizan, eta jarraian 14:30ak aldera bazkaltzera joango dira Ardora jatetxera. 2010an zehar 80 urte bete dituzten bazkid...

Euskal gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrak jarraipen handia izaten ari da Lezon. Herrigunean, esaterako, dendak eta tabernak itxita daude eta Udalean erantzuna erabatekoa da. Industrialdean, berriz, aparkalekuetan autoak aparkatuta dauden ar...

Pasaian erantzuna izaten ari da hainbat sindikatuk deitutako greba orokorrak. Udala erabat itxita dago, baita Portua ere. Trintxerpen eta San Pedron ia erabatekoa izan da erantzuna; denda txikiek, tabernek eta establezimenduek pertsiana botat...

Euskal abestiz eta dantzaz beteko da hilaren 30eko eguerdia Irungo erdialdean. Meakako Adixkideak dantza taldeak antolaturik, denentzako kantu eta dantza saioa egingo dute igandean, 12:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Kantuak: Ehia, ehia; Kontrapas;...

Pasaiako PSE-EEren iritziz, Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldataz azpitik dabiltzan pertsonek, eta era berean, Pasaian erroldatuta daudenek “lehentasunezko tratua” izan behar dute amarralekuei dagokienez. Iritzi hori Portu Agintarit...

La Anunciata ikastetxeak indarkeria ezaren eta bakearen eskola eguna ospatuko dute bihar Erlijioen arteko elkarrizketa bakearen alde lelopean. 12:15etatik aurrera ikastetxeko jolastokian elkartuko dira ikasleak eta irakasleak prestatutako ekintzak egit...

Euskal Herriko III. Mus Txapelketaren baitan, bihar, Antxoko Basari Elkartean kanporaketa egingo dute 21:30ean. Parte hartu nahi duenak saioa hasi baino lehenago elkartetik pasatu beharko du. Horrez guztiaz gain, mus txapelketan parte hartuko duen bi...

Bixi-Bixi Elkarteak mendi irteera antolatu du iganderako. Donibane Lohizunetik hasi eta Pasai Donibanerainoko bidea egingo dute. Txangoan parte hartu nahi duenak, 10 euro ordaindu beharko ditu eta parte hartu nahi duenak Itziar tabernan izango du zerre...

Silvia Mendibilek egindako Otxoan dokumentala Arma Plazako interpretazio zentroan eskainiko dute larunbatean 12:00etan eta 17:30ean, eta igandean 12:00etan bi hizkuntzetan eta dohainik. Otxoan janari denda txikia da, bertan saltzen dutenaz gain, giza h...

Hondarribian, gaurko hainbat sindikatuk deitu duten greba orokorra nabaritu da eta pikete informatiboek euren lana egin dute. Ertzaintzak zaintza lanak egin ditu Txipalu inguruan, eta baita gasolindegian ere. Industrian, Txiplau inguruko enpresen erdia itxita daude eta eraikuntza lanak ere geldirik daude. Komertzioen %50a aldiz, itxita daude goizetik eta Eroski Hondarribiko saltokirik handiena itxita dago. Hezkuntzan, ikastetxeetako irakasleen eta langileen gehiengo zabal batek bat egin du deialdiarekin.

Goizeko hamarretan abiatu dira pikete informatiboak herriko komertzioei grebaren gaineko informazioa banatzeko. Biak herrian barrena ibili dira goizean zehar batzuk autoz eta besteak oinez. Iztieta aldera ere joan dira, eta han irekita zeuden hainbat banketxeetan izan dira. 11:30ean, berriz, Xenpelarren bildu dira 12:00etan Donostiako manifestazioan egoteko. Hiru zutabeko manifestazioak irtengo dira hiriburuko hainbat txokotatik eta horiek 12:30ean Bulebarretik aterako den manifestazioari batuko zaizkie. 16:00etan, berriz, autokarabana irtengo da Gaztelutxotik. Oarsoaldeko manifestazio nagusia herrian izango da. 18:00etan irtengo da Zumarditik. Jarraipen zabala Sindikatuek emandako datuen arabera, herriko komertzioetan greba jarraipen zabala izaten ari da. Dendaren bat ikusi da pertsiana erdi irekita, baina gehienbat ate itxiak eta botatako pertsianak nagusitu dira ELAk, LABk, EILASek, Hiruk eta EHNEk egindako greba deialdiari bat eginez. Industrialdeetan, berriz, jarraipena “ia erabatekoa” izan dela jakinarazi dute. Tailerren bat irekita ikusi den arren, gehienak itxita egon dira. Herriko erdialdean, berriz, Papresa ez da erabat itxi. Hori bai, langileen %75ek egin dute bat greba deialdiarekin. Industrialdeetan bezala, ikastetxeetan ere “ia erabatekoa” izan da jarraipena grebara deitu duten sindikatuen esanetan. Udalari dagokionez, “jarraipen handia” izan duela adierazi dute. Ezker abertzalea: “Langileen aurkako neurri basatiak bultzatzen ari dira” Grebari batu zaienen artean dago Oreretako ezker abertzalea, eta greba egiteko arrazoien artean [...]

Oiartzungo gazte independentistek ere gaur greba egiteko deia egin dute. Hona gazteen oharra: “Oiartzungo Gazte Independentistok ezezko borobila ematen diogu Espainiako Estatuak indarrean jarri nahi duen pentsioen erreformari. Sistema kapitalist...