Bixi-Bixi Elkarteak sei orduko mendi irteera antolatu du iganderako

Bixi-Bixi Elkarteak mendi irteera antolatu du iganderako. Donibane Lohizunetik hasi eta Pasai Donibanerainoko bidea egingo dute. Txangoan parte hartu nahi duenak, 10 euro ordaindu beharko ditu eta parte hartu nahi duenak Itziar tabernan izango du zerre...

Bixi-Bixi Elkarteak mendi irteera antolatu du iganderako. Donibane Lohizunetik hasi eta Pasai Donibanerainoko bidea egingo dute. Txangoan parte hartu nahi duenak, 10 euro ordaindu beharko ditu eta parte hartu nahi duenak Itziar tabernan izango du zerrenda.
Autobusa 08:00etan irtengo da Bixi-Bixi Elkartetik eta Donibane Lohizuneraino (Lapurdi) eramango ditu parte hartzaileak.
Mugak apurtuz… zubiak eraikiz!! lelopean  eta “estatuek ezarritako mugak gaindituz, Euskal Herria herri bakar eta osoa” dela aldarrikatuz, Donibane Lohizuneko (Lapurdia) plazatik abiatuko dira, Ziburu, Sokoa eta Hendaia zeharkatuz.
Ondoren, txalupa hartu eta Hondarribira iritsiko dira, hamaiketakoa egin, eta Jaizkibelgo dorreetatik Donibaneraino helduko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.