Lau Haizetara Euskaldunon elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, Gabonetako bertso saioa izango da, igandean, Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta hara joateko sarrera beharko da. 3 euro kostako ditu eta 16 urte...
Ezker Batuko (EB) Errenteriako alkategaia Jose Manuel Ferradas izango da. Ferradasek jakinarazi duenez, momentu honetan prestatzen ari dira programa, eta proposamen “sinesgarriak eta aurrera eramangarriak” egingo dituztela azaldu du. Udal j...
Urte bukaera eta urte hasierarako programazio berezia prestatu du Zintzilik Irratiak. Zintzilikeko arduradunek esan dutenez, artxiboetan hainbat eta hainbat audio artxibo pilatzen hasiak zituzten, eta horiek berreskuratu ondoren, urtero egin dituzten albisteen laburpenak eta presoei buruzko saioa bereziak batuko dizkiete. Hala, 13:00etan eta 20:00etan saio berezi horiek entzuteko beta izango da FM 100ean eta webgunean. Honakoa da programazioa: Larunbata 25: Bertsolari Gazteen Txapelketa 2010. Xenpelar Saria. Finala. Igandea 26. Anfonso Sastre eta Gordillo, Marinaledako Alkatea: En defensa de la humanidad. Hitzaldia. Astelehena 27: Zine Txiroa: Red Tinku. Bolibiako Nekazari Mugimendua. Asteartea 28: Pedro Prieto eta El Cénit del Petróleo. Asteazkena 29: Independencia. De reivindicación histórica a necesidad económica, Nekane Juradoren liburua. Eusebio Lasaren hitzaurrea. Osteguna 30. Eskualdeko Euskal Preso Politikoen errepasoa. Estatuen jarrera. Elkarrizketa. Ostirala 31. 2010eko Erretegien bilduma laburtua. Larunbata 1. Mikel Amoros: La zona gris. Ondoren, Munduko jakintsurik tontoena antzerkia irratira moldatuta. Igandea 2. Ordenantza zibikoa. 58-0 taldearen hausnarketa kide baten eskutik eta Udal politikaren hausnarketa Karlos Murua eta Santi Anguloren eskutik. Astelehena 3. Arrats kolektiboa. Gizarte zerbitzuen euskal legearen azterketa eta Osasun mentala eta kartzela. Asteartea 4. Hondakinen kudeaketaren gainean jardungo dute. Emakumeen Mundu Martxako hitzaldia: Elikadura subiranotasuna. Asteazkena 5. Hitzaldia: Sobre la verdad. Agustin Garcia Calvo [...]
Sabecoko langileek lau hilabete daramatzate lana erregulatzeko espedientearen baitan, eta gaur euren egoeraren berri emateko protesta egin dute Niessen merkataritza zentroan. Gaurkoan, gainera, laguntzaile berezia izan dute: Olentzero. Gabonak gainean...
Kalean da Haurtzaro Ikastolaren Txinpart aldizkariaren 48. alea. Atal ugariz osatuta, Haurtzaro Informatzen izenekoa da lehena: Batzar Nagusian jorratutako gaiak; ekintza estraeskolarrei buruzko infomazioa; Patzuergoak Karrikan duen txokotik bidalitako...
Egun berezi hauetan ere, Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek euskal presoen eta iheslarien egoera gogorarazi nahi dute. Hala, Gabonetan ere «euskal presoak eta iheslariak etxera!» aldarrikatuko dute. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bihar, Olentzerorekin abestera aterako dira. Etzidamu, igandean, Martuteneko espetxera martxa egingo dute. Hilaren 31n, bestalde, koplak kantatuko dituzte eta urteko azken ostiraleko kartelada egingo dute. Urtarrilaren 8an, azkenik, Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute. Manifestazioak Egin dezagun urratsa! Eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira! leloa izango du. Dagoeneko ohiko tokietan daude autobus zerrendak. Egun horretan, urtarrilaren 8an, autobusa 15:30ean aterako da Manuel Lekuona Bibliotekatik. Herri denda, plazan Bestalde, AAMtik gogorarazi dute, herri denda jarri dutela urtero legez, «herritarrek materiala erosi ahal izateko». Atez Ateko Informazio Bulegoa dagoen lokalean jarri dute, plazan. Bihar da bertako produktuak erosteko azken eguna: 17:00etatik 20:00etara. Egitaraua Bihar, hilak 24. Olentzerorekin abestera auzoz auzo, 16:30ean Doneztebe plazatik aterata. Etzidamu igandea, hilak 26. Martuteneko espetxera martxa, 11:00etan Egiatik abiatuta. Datorren ostirala, hilak 31. 18:00etan, Doneztebe plazan koplak kantatzera. 19:00etan urteko azken kartelada berezia. Urtarrilak 8. Bilbora.
Estu, baina gobernu taldeak Pasaiako Udalaren plan ekonomiko finantzarioa aurrera ateratzea lortu du. Kontra PSE-EE eta PP agertu dira, baina gainontzeko taldeak abstenitu egin dira (EB, H1 eta EAJ), eta plan ekonomikoa onartu dute gobernu taldearen ...
Dagoeneko erabakita daude Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketako finalak: nesketan, Amaia Agirre eta Oihana Korta V ariko dira elkarren kontra. Mutiletan, berriz, Jon Gelbentzu eta Imanol Otegi. Egunetako egitarauari dagokionez, Xanisteban Eguna aipatutako finalekin hasiko da. Ondoren, 14:30ean, gazte bazkaria egingo dute Girizia elkartean (txartelak salgai daude Amazkarren eta Makutxon). 17:00etan, triki-poteoa egingo dute herrian zehar. 19:00etan, Arditurriko bidegorria antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, udaletxeko areto nagusian. 21:00etan, eguna bukatzeko, kontzertuak izango dira Kontzejupean: Arrabots (erromeria) eta We&Dem (Bob Marley-ren bertsioak). Egun guztian zehar, bestalde, Oiartzun Irratiak Entzulearen Eguna ospatuko du. Giriziak, Kataxulok eta Ttur-tturrek antolatu dute Xanisteban Eguna, Udalaren laguntzarekin.
Azken hilabeteak lanean eman ondoren, Olentzeroren Laguntzaileek dena prest dute Olentzero herrian hartzeko. Hala, bihar izango da Olentzeroren etorrera, txikienen gozagarri, 17:30ean, Doneztebe plazan.
Oporrak hartu aurreko azkeneko partida jokatuko dute bihar Ohorezko Erregionalean OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek. Zumaiako izango dute aurrean etxetik kanpo. 15:30ean hasiko dira partida jokatzen, Aita Mari zelaian. Sailkapeneko bosgarren postuan...
Errenteriako Udalbatzak Euskara Aholku Kontseilua martxan jartzeko bidea ireki du gaur, kontseilu hori martxan jartzeko araudia onartu baitu. Udal talde guztien onarpena jaso du gai zerrendako bigarren puntuak; alegia, Errenteriako Udaleko Euskara Aholku Kontseiluaren araudia onartzeko proposamena aho batez atera da aurrera. Ohiko udalbatzarra izan da gaurkoa, nahiz eta ohi baino astebete lehenago egin, baina Gabonak direla eta, aurreratzea erabaki dute. Gabonen eraginez, gaurko gai zerrendak hiru puntu baino ez zituen. Ohi bezala, alkatearen, zinegotzi ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenen berri ematen hasi dute udalbatzarra. Ondorengo puntuan eman dute aholku kontseiluaren berri eta eztabaidara pasatu dira. Talde guztiek eman dute beren oniritzia. Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak “euskara sustatzeko tresna erabilgarritzat” jo du. Maite Peña EAJko ordezkariaren esanetan, “garaia da” Errenteriako Udalean ere euskararen aldeko plan estrategiko bat egiteko. Santi Angulo ezker abertzaleko zinegotziak ere planaren alde azaldu da, baina eskatu du Euskara Aholku Kontseiluan gainontzeko kontseiluetan gertatzen dena ez gertatzea. Hala ere, pozik agertu da ezker abertzaleak egindako hainbat ekarpen onartu direlako eta herritarren parte-hartzea sustatuko delako. Maite Peña Euskara zinegotziak eman du kontseiluaren berri. Euskara sustatzeko Udalak emandako pausoen baitan kokatu du plana. Kontseiluak, batetik, herritarrak inplikatzeko balioko duela nabarmendu du Peñak, eta bestetik, euskararen sustapena eta [...]