Lau Haizetara Euskaldunon elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, Gabonetako bertso saioa izango da, igandean, Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta hara joateko sarrera beharko da. 3 euro kostako ditu eta 16 urte...
Lau Haizetara Euskaldunon elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, Gabonetako bertso saioa izango da, igandean, Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta hara joateko sarrera beharko da. 3 euro kostako ditu eta 16 urtetik beherakoek doan sartzeko aukera izango dute. Honako bertsolariek parte hartuko dute: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Oihana Bartra, Josu Oiartzabal, Unai Agirre. Kepa Isasi ariko da gaiak jartzen.