Sabecoko langileak, Olentzerorekin
Sabecoko langileek lau hilabete daramatzate lana erregulatzeko espedientearen baitan, eta gaur euren egoeraren berri emateko protesta egin dute Niessen merkataritza zentroan. Gaurkoan, gainera, laguntzaile berezia izan dute: Olentzero. Gabonak gainean...
Sabecoko langileek lau hilabete daramatzate lana erregulatzeko espedientearen baitan, eta gaur euren egoeraren berri emateko protesta egin dute Niessen merkataritza zentroan. Gaurkoan, gainera, laguntzaile berezia izan dute: Olentzero. Gabonak gainean ditugula eta, Olentzeroren abestia kantatu dute, baina langileen bertsioarekin.