Bidasoaldean Gernikako Akordioa gizarteratzeko webgune berria ireki dute. Besteak beste, Gernikako Akordioa lau hizkuntzetan irakurri daiteke bertan, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
Oiartzungo Udalak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Kutxarekin, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barruan dauden beste 39 herrik bezala (batzuk Gipuzkoako Kutxarekin sinatu dute hitzarmena eta besteek Euskadiko Kutxarekin). Hitzarmenaren bidez,...
Gipuzkoako Txapelketako finalean, seniorretako Bigarren Mailan, bigarren postua eskuratu dute Mikel Martinez eta Jon Irastorza Oiarpeko pilotariek. Saiatu arren, ezin izan dute Zumaia gainditu. Partida gogorra eta polita izan zen, baina 14-22 bukatu zen, Oiarpekoen kontra. Hala ere, Oiarpeko bikoteak datorren urtean Gipuzkoako Lehen Mailan jokatzeko txartela eskuratu du. Finalerdiak, alebinetan eta haurretan Gipuzkoako Txapelketan, baina alebinetan eta haurretan, zorte ona izan dute Oiarpeko pilotariek finalerdietan. Alebinetan, banaka, Oiarpeko Imanol Ugaldek 1-2 galdu zuen Oiarpeko Ekain Etxeberriaren kontra. Garaipena etxean geratu zen, beraz. Etxeberriak lortu du txapelketako finalera sailkatzea. Bestalde, haurretan, Iker Mujikak (Oiarpe) 2-1 irabazi dio Txapagaini eta finalerako txartela lortu du. Alebinetan zein haurretan, Oiarpeko bi pilotariek asteburu honetan jokatuko dituzte finalak. Trinketeari dagokionez, Gipuzkoako helduen lehian, bi partida irabazi eta bi galdu dituzte Oiarpeko pilotariek. Aingeru Loperena (Oiarpe)-Usurbil: 11-40. Ioritz Manterola (Oiarpe)-Antigua 2: 40-9. Iñigo Ugalde (Oiarpe)-Orio: 18-40. Eta, azkenik, Antton Aranburu (Oiarpe)-Loiolatarra 4: 40-21.
Galtzaraborda auzoko bizilagunak kexu dira, hiru aste daramatzate argirik gabe: “Gabonetako argiak jarri dizkigute, baina argindarrik gabe”. Udalak arazoa ez duela konponduko ziurtatu dute, eta hori salatzeko kandelak eta karteltxo bat ja...
Eguberriko festak direla eta, abenduaren 24an eta 31n Herriko Etxea arratsaldez itxia egongo da. Halere, hautesle zerrendetako izen-emateetarako, urteko azken egunean Erregistro Zibila irekita izanen da, 13:30etik, 17:30era.
Beste taldeen proposamenak aintzat hartu gabe, bi aste lehenago udal gobernuak proposaturiko aurrekontuen zirriborroa onartu zuen PSE-k atzo ospatutako udalbatzan.Horretarako, bi zinegotzi abertzaleren falta baliatu zuen PSE-k. Bata, ezker abertzaleko Victoria Mendoza zinegotziaren ordezkoa, Hauteskunde Batzordeak onartu ez zuena -EAE-ANV legez kanpokoa izendatu eta gero-. Bestea, hilaren 15ean zinegotzi aktari uko egin zion Aralarreko zinegotzi Aritz Lekuonarena, haren ordezkoa inskribatzeko astirik ez baita egon. Horrela, hamabi zinegotzirekin gehiengo osoa ziurtatuta zuen PSE-k, eta emaitza hori bera izan zuen aurrekontuen bozketak, PP-k (4 zinegotzi), EAJ-k (beste 4), ezker abertzaleak (2), eta Ezker Batua-Berdeak eta Aralarrek osatutako aliantzak (1) kontra bozkatu zutelako. Ezohiko gehiengo hori baliatu zuten sozialistek udal gobernuak prestatutako kontuak aurrera ateratzeko. Zirriborroak 69,3 milioi eurko aurrekontua proposatzen bazuen, horixe bera da asteleheneko udalbatzan onartutakoa. Miguel Angel Paez mintzatu zen PSE-ren izenean. Pozik agertu zen aurrekontuak “urtea amaitu aurretik” onartu direlako. “Egonkortasuna ematea eta lasaitasuna sortzea, hori dakar aurrekontuak” iritzi zuen Paezek. Akordioetara iristeko “borondate eza” salatu zuen Juana Bengoetxea Partido Popularreko ordezkariak. “Egin beharreko esfortzua egin dugu” argitu zuen PPko zinegotziak, “baina gobernuak ez du beste taldeen ekimenik onartu nahi izan, ez du kontsentsurik bilatu”. Jeltzaleak kontra EAJ-k gastuaren murrizketarik gabeko zenbakiak direla leporatu zion PSE-ri. “Iaz Finantza Plan [...]
Herriko Etxeak, Besta Komiteak eta Endaiarrak pilota elkarteak bat egin dute aurreneko aldiz Hendaian erremonteko zirkuitu profesionaleko finalurreko bat antolatzeko, buruz buruko Martiko VI. Txapelketaren barruan. Partida hilaren 26an izango da, igand...
San Silvestre egunean ez, baina San Esteban egunean, igandean, herri lasterketa egingo dute Antxon. Aurtengoa Eguberriko Lasterketaren lehenengo aldia izango da. Probak bost kilometroko distantzia izango du. Hiru maila izango dira: Juniorrak, Seniorrak...
Trintxerpeko Illunbe Abesbatzak bihar kontzertua emango du San Pedroko parrokian. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Kontzertu oparoa emango dute, guztira hamalau obra interpretatuko dituzte Manuel Beltranen zuzendaritzapean.
Itsas Gela elkarteak Gabonetan ez aspertzeko moduko egitaraua prestatu du. Lau egunez tailerrak, ikus-entzunezkoak eta jardunaldiak egingo dituzte Mater ontzi museoan. Azterkosta programaren baitan itsasertzak ezagutuko dituzte, eta datorren asteartean Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Ekitaldi guztiak doan dira, datorren asteko osteguneko tailerra izan ezik. Haurrek 4 euro ordaindu behar dute, eta helduek sei. Izena emateko 619 81 42 25 zenbakira deitu edo itsasgela@itsasgela helbidera idatzi behar da. Bisita gidatuak Mater ontzia ezagutzeko bisita gidatuak ere eskainiko ditu Itsas Gelak. Ohi bezala, astearteetan eta ostegunetan 17:00etan eta 18:00etan izango dira bisitak, eta larunbatetan eta igandetan 12:00etan eta 13:00etan. Hilaren 27an eta urtarrilaren 3an (biak astelehenak) 17:00etan eta 18:00etan egingo dituzte bisitak. Datorren larunbatean, urtarrilaren 1ean eta 6an, aldiz, Mater ontzia itxita egongo da. Egitaraua Hilak 23, osteguna 10:00etatik 13:00etara. Jaizkibelgo erdialdeko itsasertzera oinezko txagoa egingo dute, Azterkosta programaren baitan. Hilak 28, asteartea 11:00etatik 13:00etara. Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Itsasoko bizitza aztertzen tailerra prestatu du Itsas Gelak sei urtetik gorako gaztetxoentzat. 19:00etan. Jaizkibelgo ur azpiko bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Mater ontzian. Hilak 30, osteguna 11:00etatik 13:00etara. Marinela egun batez tailerra prestatu dute sei urtetik gorakoentzat. Hilak 30, osteguna 11:00etatik 13:00etara. Jaizkibel ezagutzen jardunaldia. Jaizkibelgo ondare naturala ezagutzeko lanea ari diren erakundeen [...]
Pasaiako Udalak euskararen plan estrategikoa deritzon ekimena jarriko du abian. Horren baitan, hurrengo hamar urteetarako euskara indartzeko lan ildoak eta estrategiak bildu nahi ditu. “Udalak ez du bere plana diseinatu nahi. Gizarteko eragile ...