Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

2011ko kontuak onartu ditu PSE-k beste talde guztien kontrako bozkarekin

Beste taldeen proposamenak aintzat hartu gabe, bi aste lehenago udal gobernuak proposaturiko aurrekontuen zirriborroa onartu zuen PSE-k atzo ospatutako udalbatzan.Horretarako, bi zinegotzi abertzaleren falta baliatu zuen PSE-k. Bata, ezker abertzaleko Victoria Mendoza zinegotziaren ordezkoa,  Hauteskunde Batzordeak onartu ez zuena -EAE-ANV legez kanpokoa izendatu eta gero-. Bestea, hilaren 15ean zinegotzi aktari uko egin zion Aralarreko zinegotzi Aritz Lekuonarena, haren ordezkoa inskribatzeko astirik ez baita egon. Horrela, hamabi zinegotzirekin gehiengo osoa ziurtatuta zuen PSE-k, eta emaitza hori bera izan zuen aurrekontuen bozketak, PP-k (4 zinegotzi), EAJ-k (beste 4), ezker abertzaleak (2), eta Ezker Batua-Berdeak eta Aralarrek osatutako aliantzak (1) kontra bozkatu zutelako. Ezohiko gehiengo hori baliatu zuten sozialistek udal gobernuak prestatutako kontuak aurrera ateratzeko. Zirriborroak 69,3 milioi eurko aurrekontua proposatzen bazuen, horixe bera da asteleheneko udalbatzan onartutakoa. Miguel Angel Paez mintzatu zen PSE-ren izenean. Pozik agertu zen aurrekontuak “urtea amaitu aurretik” onartu direlako. “Egonkortasuna ematea eta lasaitasuna sortzea, hori dakar aurrekontuak” iritzi zuen Paezek. Akordioetara iristeko “borondate eza” salatu zuen Juana Bengoetxea Partido Popularreko ordezkariak. “Egin beharreko esfortzua egin dugu” argitu zuen PPko zinegotziak, “baina gobernuak ez du beste taldeen ekimenik onartu nahi izan, ez du kontsentsurik bilatu”. Jeltzaleak kontra EAJ-k gastuaren murrizketarik gabeko zenbakiak direla leporatu zion PSE-ri. “Iaz Finantza Plan [...]

admin
Irun
2010/12/21
Beste taldeen proposamenak aintzat hartu gabe, bi aste lehenago udal gobernuak proposaturiko aurrekontuen zirriborroa onartu zuen PSE-k atzo ospatutako udalbatzan.Horretarako, bi zinegotzi abertzaleren falta baliatu zuen PSE-k. Bata, ezker abertzaleko Victoria Mendoza zinegotziaren ordezkoa,  Hauteskunde Batzordeak onartu ez zuena -EAE-ANV legez kanpokoa izendatu eta gero-. Bestea, hilaren 15ean zinegotzi aktari uko egin zion Aralarreko zinegotzi Aritz Lekuonarena, haren ordezkoa inskribatzeko astirik ez baita egon. Horrela, hamabi zinegotzirekin gehiengo osoa ziurtatuta zuen PSE-k, eta emaitza hori bera izan zuen aurrekontuen bozketak, PP-k (4 zinegotzi), EAJ-k (beste 4), ezker abertzaleak (2), eta Ezker Batua-Berdeak eta Aralarrek osatutako aliantzak (1) kontra bozkatu zutelako.
Ezohiko gehiengo hori baliatu zuten sozialistek udal gobernuak prestatutako kontuak aurrera ateratzeko. Zirriborroak 69,3 milioi eurko aurrekontua proposatzen bazuen, horixe bera da asteleheneko udalbatzan onartutakoa. Miguel Angel Paez mintzatu zen PSE-ren izenean. Pozik agertu zen aurrekontuak “urtea amaitu aurretik” onartu direlako. “Egonkortasuna ematea eta lasaitasuna sortzea, hori dakar aurrekontuak” iritzi zuen Paezek.
Akordioetara iristeko “borondate eza” salatu zuen Juana Bengoetxea Partido Popularreko ordezkariak. “Egin beharreko esfortzua egin dugu” argitu zuen PPko zinegotziak, “baina gobernuak ez du beste taldeen ekimenik onartu nahi izan, ez du kontsentsurik bilatu”.
Jeltzaleak kontra
EAJ-k gastuaren murrizketarik gabeko zenbakiak direla leporatu zion PSE-ri. “Iaz Finantza Plan bat behar zela defendatu genuen eta denborak arrazoia eman digu. Baina iazko aurrekontuarekin alderatuta, aurtengo kontuetan ez dugu gastuaren murrizketarik ikusten”, azaldu zuen Maria Jesus Iparragirrek. Hainbat arloei buruzko irakurketan gobernuarekin “bat ez” datozelako, kontrako bozka eman zuten jeltzaleek.
Peio Gaskon ezker abertzalearen ordezkaria ere kexu agertu zen: “Kanpainiako mitin bat entzutera etorri gara, San Migel-Anakaren, trenbide eremuaren, aurrenkontuetan ageri ez diren gaien gainekoa”. Langabeziak gora egin eta gero, Ongizate saileko aurrekontua murriztea “ulertzen ez” duela gaineratu zuen Gaskonek.
Ezker Batua-Berdeak-Aralar taldeko Manuel Millanek “inbertsioak eta zerbitzuak eragozten dituen aurrekontua” onartzeko udal gobernuak “errodilloa” erabiltzea kritikatu zuen. Udal gobernuak “inoiz bat onartu ez duelako”, aurten emendakin partzialik ez aurkeztea erabaki du EB-Aralarrek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.