San Juan plazan daude

irun.harrerasarea

Migratzaileak eta Harrera Sareko kideak, atzo, San Juan plazan.

Asteazken arratsaldetik, Irungo Harrera Sareak kanpalekua du jarrita San Juan plazan, Irunen erdi-erdian. Lakaxita hustu ondoren, iniziatibaren asmoa da erakundeek bidean diren migratzaileen harrera sistemak dituen gabeziak azaltzea, “orain arte pertsona horiei arreta era prekarioan eman zaie, Irungo Harrera Sareko kideen elkartasun laguntzarekin. Horregatik, honakoa eskatzen jarraitzen dugu: harrera integrala. Eta horretarako bitarteko material zein humanoak jarri dira. Eta horien ardura erakundeek dute”. San Juanera laguntzera joateko deia egin diete herritarrei.

Sareko kideek nabarmendu dute azken orduetan Irungo Udalak behin-behinean ezarri dituen laguntza medioak balekoak direla, “baina zeharo murritzak dira bere burua harrera hiritzat duen Irun batentzat. Hotzaren protokolorako errekurtsoa zabaldu dute, eta horren bidez 24 pertsonak aterpean lo egin dezakete. Baikor baloratzen dugu hori, baina berrio diogu, ez da inolaz ere nahikoa”.

Migratzaileei harrera egiteko errekurtsoak badaudela esan du sareak, baina ez dutela zerbitzu integrala ematen. Hori egiteko jarri dute San Juanen gunea. Aldi berean, erakundeei gaiari aurre egiteko bat-batekotasuna eta mantsotasuna leporatu diete, eta Martindozenean gosariak eta bazkariak ematekoak ziren arren, “prebisio faltagatik” hori atzo oraindik ez zela bideratu adierazi du sareak. Eta aldi berean, emakumeei eta adingabeei eman beharreko arretari buruzko kezka agertu du sareak: “Pertsonen trafikoa egiten duten sareentzat objektibo ezin hobea dira. Pertsona horiek atentzio berezia behar dute”.

Lotutako albisteak:

+ Lakaxitatik, Ospitale Zaharrera eta Martindozeneara.

+ Harrera Sarea “nazkatuta” dago, kalera doaz.

 

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend