Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lakaxitatik, Martindozeneara eta Ospitale Zaharrera

Atzo Lakaxita desmuntatu ondoren, Martindozenea eta Ospitale Zaharraren artean pasatu zuten gaua Anakako gunean zeuden bidean diren migranteek.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/10/11
irun.elkarretaratzea

Atzo, Ospitale Zaharreko elkarretaratzean.

Lakaxitako bidean diren migranteen gunea hustu zuten atzo. Gainezka egin du guneak, ezin zituzten bertan egoki artatu Irungo Harrera Sareko kideek, eta eremua kentzeaz gain, Irungo Udalari konpromisoa eskatu zioten pertsona horiei irtenbide egokia emateko. 18:00etan elkarretaratzea egin zuten Ospitale Zaharraren parean, Lakaxitako eremua bertan jartzekoak ziren, kale gorrian. Alta, Irungo Udalak jakinarazi duenez, Ospitale Zaharrean 24 plaza egokituko ditu hirira etorri diren pertsonei harrera egiteko; bertan lo egiteko eta afaltzeko aukera izango dute soilik migranteek. Eguna ezingo dute han igaro. Neurria ez da nahikoa Irungo Harrera Sarearentzat. HITZAk jakin duenez, Lakaxitan zeuden migrante gehienek Martindozenean hartu zuten aterpe atzo. 9 bat izan ziren Ospitale Zaharrera joan  zirenak. Azken horiek Irunen gelditzeko asmoa dute. Behin-behineko neurria da Irungo Udalak proposatu duena. Irtenbide azkarra. Eta horrekin ez daude ados Irungo Harrera Sareko kideak. Atzoko elkarretaratzean esan zutenez, Martindozenea da tokirik egokiena errefuxiatuak jasotzeko —bertan baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten migranteak hartzen dituzte,. bost egunez gehienez—, “Ospitale Zaharreko neurria, Martindozenea egokitu bitartean behin-behinekoa bada, ados egon gaitezke, erdibideko erabakia da. Baina guk borrokan jarraituko dugu Martindozenean arreta integrala izan dezaten bidean diren migranteek”. Argudio hori, udalari maiz adierazitakoa dela esan zuten Harrera Sareko kideek, udala erakundeen arteko mahaian plantea zezan, Martindozenea egokitzeko behin betiko neurriak hartzeko. “Errepikatuko dugu. Ospitale Zaharreko hotzaren protokoloaren gunea zabaltzea ez da inolaz ere nahi duguna. Martindozenea egokitzea da gure helburua”. Bertan migrante denek, baldintzarik gabe, egon daitezela nahi dute. Lakaxitan Harrera Sareak hainbat jarduera egiten zituen egunez migranteekin. Horiek Ospitale Zaharrean egiten jarraituko dutela adierazi zuten sareko kideek, “ikus gaitzatela. Ikus dezatela herritarrek zer ari den gertatzen. Udalak ikus dezala zer ari den gertatzen. Udala ez da Lakaxitara gerturatu; behin bakarrik izan ziren han, uda bukaeran. Ez dugu alarma soziala sortu nahi. Hau gertatzen ari da. Lakaxitan egiten genituen jarduera guztiak Ospitale Zaharrean egingo ditugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.