Lakaxitako egoera "jasaneziganatik", bidean dauden pertsonen kanpamentua Gizarte Ongizate ondora
Lakaxita gunetik Gizarte Ongizate sailaren egoitzara mugituko dute bidean diren migranteentzat egokitutako harrera eremua. Herritarren laguntza eskatu dute.
Irungo Harrera Sareak gaur goizean desegingo du Lakaxita gunean ezarrita zuen bidean dauden pertsonak artatzeko gunea. 10:00etan hasiko dira desmuntaia egiten. Gune hori hiriko beste toki batean jartzea erabaki dute, Gizarte Ongizate sailaren bulegoen parean (Urdanibia kalea, 6.Ospitale Zaharra). 18:00etan hasiko dute harrera kokaleku berriaren muntaia, eta herritar orori deia egin diete laguntzera joateko, babesa emateko. Lakaxitako egoera “jasanezinagatik” hartu dute erabakia, pertsonak babesteko gune inprobisatua izanda eta migranteen emaria ikusita eskas gelditu dena, “ez ditu beharrezko baldintzak betetzen”. Irungo Harrera Sarearen ustez erakundeak dira bidean dauden pertsonei erantzuna eta irtenbidea eman behar dietenak, horretarako dituzten baliabideak erabiliz eta gutxiengo baldintza duinak bermatuz. “Baldintza haiek egungo egoera konpontzen denean lortuko da, hau da, Martindozeneatik kanpo geratzen den pertsona ororen sarrera integrala baimentzerakoan. Toki honek, Irungo Harrera Sareak eskatu dituen baldintzak erabat betetzen ditu”. Lotura duten albisteak: