Osinbiril eta Behobia arteko kamioi trafikoa kontrolatzea eskatu dute

Udaleko ordezkaria, auzo elkarteetako kideekin.

Behobia eta Artia auzoko bizilagunen elkarteek, Irungo Udalarekin batera, Osinbiril eta Behobia inguruan kamioiek eragindako trafiko arazoekin amaitzea eskatu dute.  AP-8 eta hiriko hainbat sarreratan ohiko bilakatu dira auto pilaketak, eta ondorioz, Irun helmuga ez duten kamioi ugarik zeharkatu behar izaten dituzte hiriko errepideak. Udaleko ordezkari Cristina Labordak 2010etik Osinbiril eta Behobia arteko GI-636 eta Juan Thalamas Labandibar kaletik Irunen helmuga ez duten kamioiek zeharkatzeko debekua dutela gogoratu du.

Era berean, Udaltzaingoak Gipuzkoako Foru Aldundiari Katea eta Behobia bitarteko saihesbidea handitzeko eskaera egin ziola gogoratu dute, eta aldundiak proposamena bertan behar utzi zuela. Horregatik guztiagatik, Osinbiril eta Behobia arteko kamoi trafikoa kontrolatzeko beharra nabarmendu dute udaletik (hilabete honetan indartuko dute, Ertzaintzarekin elkarlanean), eta bestetik, kamioiek bertatik pasatzeko duten murrizketa hori handitzea eskatu dute auzo bizilagunen elkarteek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend