Hondarribia, erdalduna

Hondarribiko hiru euskal hiztunetik batek ez du euskara erabiltzen. Hondarribiarren %60a euskalduna da, baina %25era ez da iristen euskara erabiltzen dutenen kopurua. Soziolingusitika Klusterrak irailaren 23tik urriaren 4ra arte burututako kale neurketan jasotako datuetako bat da, herritarrek bere hizkuntzarekiko duten konpromisoa adierazten duena. Erdalduna da Hondarribia. Datuek diote.

Hondarribiko Udalak eskatuta egin du neurketa Soziolinguistika Klusterrak, Euskal Herriko VII. Kale Neurketaren barruan. Ostegunean ikerketaren emaitzen berri emango dute Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Belen Urangak aurkeztuko ditu datuok, eta denetarik izango da, positiboak eta ez direnak. Positiboen artean, hamar herritarretik sei euskaldunak direla, eta kopuru hori asko hazten dela gazteen artean. Baina gazteak dira, hain zuzen ere, euskara gutxien erabiltzen dutenak, %11,3.

Osteguneko hitzaldia irekia izango da, edozein joan daiteke. Are gehiago, joatea komeni da. Bati baino gehiagori aurpegia gorrituko zaio, baina udalak kale neurketa eskatu izana berri ona da, egoera iraultzeko neurriak hartzeko abiapuntua izan daitekeelako. Hala nahi izanez gero, noski. Herritarrak [batzuk] dagoeneko hasi dira egoeraren larritasunaz jabetzen, eta mugitzen, eta horren adibide da Blagan Euskara Elkartea sortu izana.

Ostegunean, euskararen erabileraren kale neurketaren ondorioak aurkeztuko dituzte Kultur Etxean. Hondarribia erdalduna dela adieraziko dute datu horiek, izatez euskalduna dela, baina ekinez, erdalduna.

Soziolinguistika Klusterrak datuak jaso baino ez du egin. Besteoi dagokigu hurrengo neurketaren emaitza hobea izatea.

Parte hartze prozesuko taldeetako bat

Erabileraren aldeko mezua, olinpiadetan

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend