4x4 bat, uretara
Ontzi bat uretan utzi, eta arrapala berriz ere gora igotzen ari zela, beherantz irristatu da autoa uretara iritsi arte. Ez da zauriturik izan.
Autoa, Bidasoa ibaian. Argazkia: Hondarribiko Gurutze Gorria
Gaur arratsaldean, 4×4 ibilgailu bat Bidasoa ibaira jauzi da, Bidasoa etorbideko arrapala batetik irristatu ondoren. Autoaren barruan bi pertsona zeuden, baina euren kabuz atera dira 4x4tik, ez da ezbehar pertsonalik izan. Autoa ontzi bat ari zen eramaten itsasora bertako arrapalatik; ontzia uretan utzi ondoren, autoak ezin izan du malda igo, eta uretarantz irristatu egin da, atzeraka.
Bertatik pasatzen ari zen udaltzain batek gertatutakoa ikusi, eta laguntzera joan zaie autoan zeudenei. Onik, baina hotzez zeudela ikusita, Gurutze Gorriko kideei abisua eman, eta azken horiek mantak eman dizkiete autoan zeudenei lehortzeko.