
Mintzapraktika saioak bueltan dira
Euskara praktikatzeko saioetan izena emateko epea irekia dago jada. Astean behin izan ohi dira saioak.

Abotsanitzen deia: "Uste duguna baino hurbilago gaude, lan egin dezagun batera!"
Jaien balorazioa helarazi du Abotsanitzek, eta Alardean tentsioa sortzeko jarrerak egon baldin baziren ere, herritarrek "lasaitasunez" erantzun zietela nabarmendu du. Alkate dekretuaren aurka HAOSEk ezarritako helegitearen jarraipena egingo du.

"Azken bi urteetan 1996tik 2023ra baino aldaketa gehiago eman dira Alardean"
Hondarribiko jaien balorazioa egin du Hondarribiko Udalak. Alardean aurrerapausoak ematen ari direla ikusi arren, HAOSEren jarrerarekin kritiko azaldu da.

Jaietako udal gobernuaren jarrera deitoratu du EAJk
Jeltzaleak herritarrekin oso eskertuta baldin badaude ere, gogor kritikatu dute udal gobernuak Alardearekiko eta jai gunearekiko duen jarrera.

Puxika eta zezen artean, gaztetxoenak izan dira jaiak hasten lehenak
Hondarribiko jaiek pregoi txikiarekin egin dute eztanda, ofizialki oraindik hasi ez diren arren. Haur eta guraso andana elkartu dira udaletxeko arkupeen inguruan puxika eta konfetiarekin jolasean, zezen puzgarriengandik ihesean hasi aurretik.

Gazako genozidioa lapikokadaz salatu dute Irunen
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratze zaratatsua egin zuten atzo Irunen. Euskal Herriko beste hamaika txokotan ere antolatu zituen elkarretaratzeak eragileak.

Energia komunitatean parte hartzera deitu du udalak
Urrian ekingo dio udalak energia komunitatea sortzeko prozesuari, eta informazio saio ugari antolatu ditu hiritar, auzo elkarte eta jarduera ekonomikoetako eragileekin elkartzeko.

1936ko okupazioa oroituko du Irunek
Irailaren 5ean 89 urte beteko dira "tropa kolpistek Irun okupatu zutenetik", eta Irungo Udalak eta elkarte memorialistek zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Etorbidearen zubiaren memoriak partekatuko ditu Antxeta Irratiak
Faxistek Iruni su eman ziotenetik 89 urte igaro direla baliatuz, irailaren 2tik 7ra egongo da ikusgai 'Deserriratuen memoriaren zubia' erakusketa. Gainera, egun horietan zehar "erbesteari buruzko memoriak" biltzen dituen podcasta zabalduko du irratiak.

Jaizkibel Konpainiaren kufijak agortu dira jada
Irailaren 8an kufija palestinar zapiarekin desfilatzeko elkartasun kanpaina abiatu du Jaizkibelek. Gehiago ez dituzten arren, norberaren kabuz lortzen saiatzeko deia zabaldu dute.

Psiloaroa: "hilabete bat, sei aste, bost kontzertu"
Urritik azaro bukaerara arte bost kontzertuko egitaraua antolatu du Psilocybek. Euskal Herriko nahiz nazioarteko taldeek parte hartuko dutela iragarri du.

Bertako produktuen kontsumitzaile berriak sortzeko, sukaldaritza tailerra
'Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerrak' dinamika martxan jarri dute Gipuzkoako Azoken Sarea lantaldeak eta Hondarribiko Udalak. Urriaren 4an izango da tailerra.

Emakumeentzako defentsa pertsonalerako ikastaroak emango ditu BATek
Wushu eta metodo tradizionalak uztartzen dituen diziplina da, eta baliagarria da "arrisku egoerei aurre egiteko".

Badatoz Amute-Kostako jaiak!
Urriaren 3tik 4ra bitartean izango dira auzoko jaiak, eta zenbait jarduera antolatu ditu auzo elkarteak.

Aireportu barrutik argazkiak egiteko aukera
'Euskal Spotting Weekend' ekimenaren barruan, Hondarribiko aireportuan ohi baino gehiago barneratzeko aukera dute gaur argazkilariek. Bizkaia eta Arabako aireportuetan ere jarduera bera egiten ari dira asteburu honetan.

Bigarren etxebizitzen errekargua eta ibilgailu ekologikoentzako hobariak Hondarribian
Bigarren etxebizitzen gaineko OHZ errekargua eta ibilgailu ekologikoentzako hobariak onartzeaz gain, udal tasak eguneratu eta Hondarribia Lantzenen likidazioa ere onartu du udalak.

112. udal aldizkaria kalean da
CBA izan du gai nagusi azken aldizkariak. 20.000 ale banatuko ditu udalak etxeetan, eta interneten ere irakurgai dago.

Maddalen Arte Guneko komisarioa izateko hautagaitza deialdia zabalik
Datorren urteko arte guneko erakusketa egitaraurako komisarioa hautatzeko deialdia zabaldu du udalak, eta abenduaren 1era arte aurkeztu daitezke hautagaitzak.

Txiki eta Otaegiren erailketaren urteurren ekitaldirako autobusa Bidasotik
Hilaren 27an egingo du Sortuk Iruñeko Anaitasunan. Hondarribia eta Irunetik autobusa aterako da.

210 tona hondakin eta 21.100 baso berrerabilgarri Hondarribiko jaietan
Hondarribiko jaien balorazioa osatu dute Txinzer eta Hondarribiko Udalak. Hondakinak ongi bereiztea oraindik erronka den arren, herritarren jarrera eskertu dute.

