Emakumeek patriarkatuaren aurka egunero egiten duten "lasterketa luzea" irudikatu dute bidasoarrek, eta matxismoaren eta faxismoaren kontrako borrokan, aliantza feministak sortzearen beharra aldarrikatu dute.
Martxoaren 8a "aurpegi zuriketarako" erabiltzea leporatu diete alderdi politikoei, instituzioei eta enpresariei, eta gaurko egunaren "izaera iraultzailea" aldarrikatu dute.
Udalak eta hiriko zenbait talde feministek deitutako elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian San Juan plazan. Alderdi guztietako ordezkariak izan dira bertan.
Hirugarren urtez antolatu du Emeki emakume elkarteak Sare Morea Osatzen egitasmoa. Hiru ikastetxeetako ikasleek zintzilikatu dituzte Hondarribiko emakumeak ardatz dituzten lanak.
Bihar kalera irtengo dira eta mobilizazioa egingo dute San Juan plazan, 13:00etan. Zapalkuntza guztiekin bukatzeko gizarte berri bat aldarrikatuko dute, besteak beste.
Komunikatuarekin Irungo elkarretaratzeetara eta manifestaziora joateko deia egin dute. "Feminismo indartsu, inklusibo eta eraldatzaile" batetiko konpromisoa ere berretsi dute.
Lakaxita gaztetxea espazio segurua izateko xedez, egungo protokoloari «antifaxismoa» gehitzeko prozesuari ekin diote. Segurtasun eredu utopikoetan murgildu du asanblada Ara!Gorputzek.
Otsailean heldu zion Sara del Riok (Donostia, 1996) Hondarribiko Udaleko Berdintasun teknikari izateko erronkari, konpromiso eta ilusio handiarekin. Berdintasun diagnostikoaren xehetasunak eman ditu.
Emakumearen asteak bilduko dituen jarduerak aurkeztu zituzten, baina aldi berean, urte osoan zehar egiten dituzten ekintza guztiak "bizirik mantentzeko indarra" jarriko dutela adierazi zuten Emeki elkarteko ordezkariek.
Berdintasun sailak sortu zenetik urtebete igaro da. Orain artean egindako lanketen errepasoa egin eta II. Berdintasun Plana idazteko bidean ondu duten diagnostikoa aurkeztu zuten atzo.
Emakumeen Egunean manifestatzea ezinezkoa zaienez, aldarrikapenerako gune propioa sortu dute. Zaintzaren sarean "funtsezkoak" direla aldarrikatu dute eta "merezi" duten "errekonozimendua" eta "duintasuna" eskatu dituzte.
Maria Jose Noain Maura hondarribiarrak 'Las mujeres en la historia del arte' liburua argitaratu du. Artearen historian zehar emakume artistek izan duten presentzia landu du.
'Ez ikusezinak, ez esplotatuak, etxeko langile antolatuak' aldarri pean irtengo dira San Juan plazara, 16:30ean. Izan ere, martxoaren 8an "ezinezkoa" zaie borrokarako kalera irtetea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.