Bidasoko Hitza

Jarri paretan HITZAren 2019ko egutegia

Mahaiko egutegiaz gain, aurten, paretan jartzeko egutegia egin du OARSO BIDASOKO HITZAk. Lehenik eta behin harpidedunei eman zaie egutegia, baina orain, nahi duenak jaso dezake egutegi hori OARSO BIDASOKO HITZAren egoitzan: Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko Irun kaleko 8. zenbakian dago orain HITZA. Lekuz aldatu gara.

egutegia.azala

Urteko 365 egunak hilabetez hilabete jartzeaz gain, argazki bereziekin osatu du egutegia Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak. Hala, kirola gaitzat hartuta, Oarsoaldeko nahiz Bidasoko hainbat kirolari edo kirol talde esanguratsurekin osatu dugu hamabi hilabeteen bilduma.

Beheko estekan sakatuz gero, egutegiaren PDF bertsioa ikus daiteke. Eskutan izan nahi baduzu, pasa zaitez HITZAren egoitzatik. Gogoratu, egoitza aldatu dugula: Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko Irun kalean gaude, 8. zenbakian.

+ HITZAren 2019ko paretako egutegia (PDF artxiboa).