
80 plaza eskainiko dituzte 2015 eta 2018 urteen artean jaiotakoentzat, eta 20 pertsonako lau txanda antolatuko dituzte uztailean.

Venezuelatik Bidasora burujabetzaren aldarria zabaltzeko helburuarekin, eta bertako herritarren «benetako egia» kontatzeko Venezuelan izan ziren martxoan hiru bidasoar.

Maiatzaren 23an, jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute eta askotariko erritmoak izango dira, nazioarteko figura ezagunek eta bertako talentuak uztartuta.

Imanol Gilek bi domin irabazi ditu 60 metroan eta erreleboetan, zilarra eta urrea, hurrenez hurren; Isabel Hernandezek, berriz, laugarrena izan zen 60 metroan.

Gaur aurkeztu dute apirileko eta maiatzeko kultur ekitaldien programazioa, eta musika, dantza eta bestelako jarduerak izango dira protagonista datozen egunotan.

2025eko datuak jaso dituzte, eta guztira 19 segundo inguruko 91.101 dei jaso zituen zerbitzuak iaz, azken urteotako batazbestekoaren gainetik.

Pasa den astean, udalak hartutako erabakiaren aurrean PSE-EEk eta EAJk Euskal Jiraren antolakuntza aldebakarrera bereganatzeko erabakia gaitzetsi du EH Bilduk.

Irungo Udalak berriki iragarri du bere gain hartuko duela 2026ko Euskal Jira antolatzeko ardura. EAJk, bestalde, laguntzeko prest dagoela iragarri du.

Pasabide berri baten bitartez Katea auzoko bi aldeak lotuko dituen Elizatxo etorbidearen lehen fasea esleitu dute.

GEBehatokiak, CCOO sindikatuak eta Zabalaren familiak hainbat pausu emango dituzte elkarrekin, hilketaren 50. urteurrena dela eta. Espainiako Gobernuari biktima gisa aitortzeko eskatu diote.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

2025eko datuek erakutsi dute terma erromatarrek duten bisitarien kopurua hirukoiztu egin dela, eta horrek Oiasso museoa indartzen lagundu du.

Euskal kultura eta dantzak ez du udan etenaldirik izango, Kemenek beste urte batez udalekuak antolatuko ditu uztailaren 13tik 17ra.

Txingudiko Elkarte Feministak antolatuta, emakumeen egunerokoan presente dagoen autoexijentzia aztertuko du datorren ostegunean.

'Commerce Lab'-ek apirila eta ekaina bitarte, tokiko komertzioak hainbat arlotan trebatzeko saio teoriko-praktikoak antolatuko ditu.

Larunbatean, hilak 11, Aurreratu eta Quistes Tarlov elkarteek sinadura bilketa egingo dute Urdanibia plazan, 09:00tatik 14:00tara.

Larunbaterako iragarrita dagoen eguraldia dela eta, bi auzoen konexioa baliatuko duen obren hasieraren jaia bihar arratsaldera aurreratu dute.

Bertso saioa hilaren 26an izango da 14:00etan, eta Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsotan arituko dira.

Uztailean lau txanda egingo dituzte 3 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta astero naturgune bat bisitatuko dute taldeek.

Martxoaren 23tik ikusgai dago CBAn, eta udalak aurreikuspenak bete ditu eta dagoeneko 1.300 hiritar baino gehiago joan dira.