Zorionak, Kukai. Segi horrela
Artearen alorrean egiten direnak neurtzea, kuantifikatzea, epaitzea zaila da. Oso zaila. Subjetibotasunaren indarra da hori, norberaren iritziarena, informaziotik, emozioetatik eta hezkuntzatik datorren iritziarena. Badira datu objektiboak, bai; ikusleen kopuruak, edozein emankizunek izan duen saio kopurua, ikuskizuna bukatutakoan publikoak ematen dituen txaloen minutu kopurua… Artearen munduan sortzaileen lana aitortzeko sariak daude. Zineman, musikan, literaturan, dantzan… Adituek […]
The post Zorionak, Kukai. Segi horrela appeared first on Oarsobidasoko Hitza.
Artearen alorrean egiten direnak neurtzea, kuantifikatzea, epaitzea zaila da. Oso zaila. Subjetibotasunaren indarra da hori, norberaren iritziarena, informaziotik, emozioetatik eta hezkuntzatik datorren iritziarena. Badira datu objektiboak, bai; ikusleen kopuruak, edozein emankizunek izan duen saio kopurua, ikuskizuna bukatutakoan publikoak ematen dituen txaloen minutu kopurua…
Artearen munduan sortzaileen lana aitortzeko sariak daude. Zineman, musikan, literaturan, dantzan… Adituek ematen dituzte sarien irizpideen barruko botoak, alorrez alor jakitun direnek alegia. Errenteria-Oreretako Kukai Dantza Konpainia zorioneko dago, alde subjektiboak eta objektiboak bat egin dutelako esateko ondo ari direla, «segi horrela» bat da aste honetan Bartzelonan jaso dituzten bi Max sariak, arte eszenikoen sariak: antzezle zerrenda onenaren saria, eta lan eszenikorako musika konposizio onenaren saria, Sabin Bikandik sortutako musikari esker. Horiek denak, eta askoz gehiago, Gelajauziak lanean ditu bilduta konpainiak.
Kulturan talentua behar da. Ezinbesteko baldintza da pertsona sortzaileak barruan duena kanpora ateratzeko, kanpokoengan sentsazioak, emozioak sortzeko. Baina talentuak lana, formazioa, zorroztasuna ere behar ditu. Eta ilusioa, gogoa, handinahikeria helburuetan eta ez estiloan edo izateko eran. Umiltasunean sortu, elkarlanean, ondokoaren talentua baliatzen jakin, ideiak uztartzen asmatu, eboluzionatu, aske aurrera egin.
Hori eta gehiago da Kukai. Ziur bi Max sari horiek hautsa hartuko dutela dantza konpainiaren entsegu aretoan. Jaramon gutxi egingo diete dantzariek, seguru, aurrera begira dutelako jarrita objektiboa. Segi horrela Kukai, jauzika, jira-biran, kalean, antzokian, pozik sentsazioak konpartitzen.
The post Zorionak, Kukai. Segi horrela appeared first on Oarsobidasoko Hitza.