Futboleko Ohorezko Mailako taldeak ligako azken partidan lortu du salbazioa aurten ere. Usurbilen kontra jokatzen zuten berdeek eta gerora argi geratu zenez, garaipena behar zuten. 3-1 irabazi zuten, dena emanda.
Alde Zaharretik hasita, Behobiaraino. Kateatik, Larreaundira. Auzo guztietan irabazi ditu PSE-EEk Irungo udal hauteskundeak. Ia auzo guztietan, erraz gainera. Bigarren postuetan lehia izan da, hiriko datu orokorrean bezala, Si Se Puede Irun eta EAJren artean. Honakoak dira auzo guztietako bozkak.
Aurpegi berriak Irungo udalbatzan. 25 zinegotzi berri daude atzotik aurrera hirian, batzuen aurpegiak ezagunak dira aurretik ere pleno aretoan hautetsi bezala egondakoak direlako, baina beste batzuek berriak dira. Honakoak dira 25 aurpegi horiek:
Jeltzaleek hamar zinegotzi eskuratu dituzte. Abotsanitz bigarren geratu da, hiru zinegotzirekin, eta EH Bildu hirugarren, birekin. PSE-EEk hautetsi bat galdu du eta PPk ozta-ozta gainditu du bozen %5a.
2011n baino alde handiagoarekin irabazi ditu PSE-EEk hauteskundeak Irunen. EAJren eta Si Se Puede Irunen arteko berdinketa teknikoa gertatu da bigarren postuan, eta EH Bilduk eta PPk behera egin dute.
EAJk irabazi ditu foru hauteskundeak herrian, baina udal bozetan baino 400 boto gutxiagorekin. EH Bildu bigarren geratu da eta Podemos hirugarren.
Gehiengo osoz gobernatuko dute jeltzaleek Hondarribian hurrengo lau urteetan, eta gainontzeko alderdiei oposizioko lana egitea egokituko zaie.
Udalerako hauteskundeetan 9.405 boto, eta aldundikoetan 7.245, ia 2.200 gutxiago. Horiek PSE-EEk udal nahiz batzar nagusietarako hauteskundeetan lortutako emaitzak. 'Santano efektua', nabarmen
Orotara, 8.259 herritar hurbildu ziren atzo hauteslekuetara bozkatzera, duela lau urte baino 438 gehiago. Abstentzioa %37,55ekoa izan da, puntu eta erdi baxuagoa.