Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Telmo Basterretxea: Krisia eta olinpiadak

2014/04/12
Telmo Basterretxea Olinbpiadak TBko kideak ondoko gogoeta egin du Hondarribiko Herri Olinpiaden, eta krisiaren artean. Hona, hitzez hitz, hondarribiarrak esandakoa: “Hondarribiko olinpiaden fenomenoari buruz bueltaka aritu gara azken aldian, beste jende askoren artean, dokumentalaren gidoia egiten ari garenok ere. Gidoi berri baten premiak problematika desberdinak aztertzera eramaten ari gaitu, batez ere dokumentalaren hasierako funtsa jendea olinpiadetan parte hartzera animatzea baitzen, eta ikusi denez soberan lortu da jada. Orain arteko gidoian garaiko irudi, bideo eta dokumentuak eta garaiko parte hartzaileen elkarrizketetaz baliatuz, hasierako olinpiadei buruzko nondik norakoak jakiteaz aparte, duela 25 urteko Hondarribia nolakoa zen ere erakutsi nahi genuen; 1980-90. hamarkadako Hondarribiko gizartearen kontextua aztertzea hain zuzen. Diskusioak gora eta behera (“poteak” gora eta behera), 1980.hamarkada eta egungoa konparatzen ibili gara eta kuriosoak diren hainbat gauza atera dira ideia zentral honetatik habiatuz: olinpiaden fenomenoa ez da kasualitatea kontextu baten kausalitatea baizik; Hondarribiko Herri Olinpiaden berpiztea krisi kontextu bategatik ematen da. Jendeak oso aspertuta edo oso beldurtuta egon behar du elkar ezagutu nahi izateko. Zerk mugitzen du jendea ez bada asperdura edo beldurra? Zerbait sortu nahi bada lehenik eta behin norberak aspertuta egon behar du; asperturik ez bagaude, ez dugu sortzeko beharrik izango. Bestetik, jakina denez, beldurraren —eta min bortitz baten— aurrean hiru erreakzio ematen dira: 1. shockean gelditzea (petrifikatua); 2. ziztu bizian korrikan alde egitea; 3. organizatzea (arraroena). Asperturik eta beldurturik al gaude? Dirudienez. Esan bezala 1980.hamarkadako eta egungo krisia konparatzetik konturatu gara olinpiadak krisi garaian sortu eta berpiztu direla, bai Hondarribian eta baita beste herrietan ere. Hondarribian 1996an eman ziren azkenekoak eta pasa den martxora arte ez dira berriz ere egin. Jakina denez, 1990. hamarkadan eman zen suspertze ekonomikoa (egungo estafaren hazia) bi kotxe garajean, hipotekak 50 urtean ordaintzeko, ordenagailu berriak, telebista berriak, izateko aukera eman zigun; kredituak eta kredituak izateko aukera hain zuzen. Batzuek diote aldaketa generazionala izan zela aurreko olinpiaden desegitearen arrazoia. Beste arrazoi askoren artean bat besterik ez da. 1990. hamarkadan saldu ziguten etorkizun fantastiko faltsua ez al genuen gutako askok sinetsi? Geroa konponduta badaukagu zertarako ezer sortu? Nire ustez 1990. hamarkadan etorkizun oparoaren ilusioak beldurra poz bihurtu zuen, eta asperdura entretenimendu hutsa. 2008ko krisiarekin gauza aldatu egin da eta gure ordezkariekin geneukan adostasuna desegin da. Egia da bizi garen tokian gutxiago sumatzen dela gainontzeko estatuan baino; eskubia eta ezkerra identifikatzeko, bederen, gai gara… oraindik. Gazteok etorkizun latza daukagu. Europako Iparraldeak bahitu egin gaitu eta gure herritik joatera behartu gaituzte. 1990. hamarkadako ilusioa deskubritu egin da eta ez dago B planik. Sakrifikatu egin gaituzte. Shock-ean gaude. Askok bere buruari galdetzen diote, Auschwitz-ko espetxeratuak nolatan ez zuten iraultza egitea lortu? Borreroak askoz gutxiago ziren eta haiek milioiak! Edo Indian, adibidez, nolatan nekazariak ez dira biltzen eta miseriatik ateratzeko iraultza bat egiten? Bi kasuetan estrategia berbera da. Gizakiabanakoari gizaki egiten gaituen hori —nortasuna, sinbologia, ohiturak, gizalegea… giza eskubideak— ukatzen digutenean, Medusaren txaluparen antzera, biziraupen hutsera kondenatzen gaituzte, kanibalismora hain zuzen. Ez gaitezen inozoak izan; hortara eraman nahi gaituzte. La doctrina del shock dokumentalean Naomi Klein-ek ezin hobeto azaltzen du gizakia animalizatzeko estrategia nola eta nortzuk jarri duten martxan. Hain latza dugu etorkizuna? Bai, ez badugu ezer egiten. Ez dut esango Olinpiadak herriaren iraultzaren seinale direla, ezta gutxiago ere. Olinpiadak sintoma bat besterik ez da, sinale bat; esaten da garaiko olinpiadak arrantzaleen paroia zela eta egin zirela; irailetik hasi eta otsailera arteko tartea. Gaur egun, nortzuk hartzen dugu parte olinpiadetan? Unibertsitate eta batxilergoko ikasle asko dago (gehienak ustez), baina mugagabeko geldialdian dauden gazte asko ere bai, “nini-ak” hain zuzen. Kontatu itzazu eta konturatuko zara ez garela gutxi. Olinpiada duintasunaren eta pozaren garrasia da: “Aspertuta eta beldurtuta izango gara, baina hemen gaude!”.” Telmo Basterretxea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.