Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Babacar Welleri zor dioguna

Uxoa Anduaga Berrotaran
2026/10/29

Babacar Welleren erailketak arnasarik gabe utzi gintuen. Gertakariaren krudeltasunak atsekabe handia zabaldu zuen eta, ezinbestean, azalpenak eta erantzunak jasotzeko beharra ere bai.

Baina albiste batzuk laster desbideratu zuten arreta beste norabaitera, eta Babacarren heriotza argitzen lagundu beharrean, haren bizitza epaitzeko bidea zabaldu zuten. Horien artean egon ziren Libertad Digital, zeinak «12 atxiloketadun senegaldar» gisa aurkeztu zuen Babacar; edota El Correo, azpitituluan Babacarren aurrekariak nabarmendu eta «delitu ibilbide luzea» zuela adieraziz notizian. Babacarren bizitza espediente batera mugatzeak irakurleon begirada baldintzatzea zekarren: haren heriotzaren aurrean galderak egin beharrean, haren iraganari buruzko susmoak zabaltzen baitzituzten. 

Erakundeen azalpenek ere ez zuten lagundu. Bingen Zupiriak adierazi zuen ez zuela inolako zalantzarik agentearen jardunean «ez zela dolurik egon», baina gaineratu zuen: «Ez dut errugabetzen, ez inkulpatzen, hori justizia auzitegiei dagokie». Adierazpen aldrebesak, zinez. Epaitzea auzitegiei zegokiela esan arren, agentearen aldeko balorazioa aurreratua baitzuen ordurako. 

Alta, halako adierazpenek agerian jarri zuten sarriegi ukatzen ditugun inertzia arrazistak. Jatorriak eta polizia espedienteak pertsona estali zuten, eta bazirudien zer bizimodu izan zuen epaitu behar genuela lehenik, gero haren heriotzak zenbat axola zigun erabakitzeko. Justizia eskatzeko eskubidea bizimodu eredugarria izanaren ordaina balitz bezala. 

Mezu hauek lagunduta, herritarron arteko eztabaida ere bandoen logikan korapilatu zen: Babacarrentzat justizia eskatzea polizia kolektiboaren aurka jotzea ote zen edo ez; poliziaren egitekoa zalantzan jarri behar ote zen edo ez; Babacar tirokatzea saihestezina izan ote zen edo ez. Eta, akaso horregatik (edo ez) Babacarren aldeko kontzentrazioetara hurbildu zirenen babesa eta berotasuna bezain nabarmena izan zen agertu ez zen gehiengo handiaren hutsunea. 

Eta hutsune hori ez al zen izango, eztabaidak eztabaida, funtsean Babacarren heriotza «besteen» zorigaitz gisa bizi izan genuelako? Beste jaioterri, beste abizen, beste diru iturri, beste gaixotasun, beste bizimolde, beste azal kolore, eta finean,  «gu«-taz «beste» zelako? Baina «beste» egitea ez da desberdintasuna seinalatzea soilik, gurekin bizi denari gure artekoa izatea ukatzea ere bada. Herri berean bizi arren, batzuk bertakotzat eta besteak beti kanpokotzat hartzea.

Doreen Massey geografoak (2005) zalantzan jarri zuen leku bat aurretik bertan zeudenen jabetza delako ideia. Haren ustez, herriak ez dira behin betiko osatutako eremuak, askotariko bizitzek eta harremanek etengabe osatzen dituzten elkarguneak baizik. Hortik begiratuta, hona datorrena ez da lehendik egina dagoen herri batean sartzen; bere eguneroko bizitzarekin, lanarekin eta harremanekin, herri hori egiten ari da. Eta nola ez da, bada, hala izango, hain «gurea» den arrantzak senegaldarren lanari esker bizirik jarraitzen duenean.

Bertan lehenagotik egoteak ez liguke eman behar herria zer den eta norena den geure kabuz erabakitzeko eskubiderik. Nekez adostuko genuke hondarribiar guztiok zer dugun komunean, eta, hala ere, geure arteko desberdintasunek ez digute herrikide izatea kentzen. Hona etorri direnei ere ez liekete kendu behar. Ez dagokigu guri Babacar Welleri herritartasuna ematea; bai, ordea, bere «bestetasunetik», «gu»-a osatzen zuela aitortzea. Hemen egon baitzen, hemen bizi eta hemen nor izan, eta haren oroimenak ere hemen behar du tokia. Hori ere zor diogu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.