Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

«Horren arren», EHU

Uxoa Anduaga Berrotaran
2026/05/26

Beti lotu egin dute pobreak diren pertsonak lapurtu gehiago egiten dutenak direnak eta ez du españan nazionalitatea diren pertsonei buruzko daturik». Unibertsitatean eskolak ematen ditugunon artean gero eta ohikoagoa bihurtu da euskaraz adierazteko zailtasun asko dituzten gazteak topatzea. Horrelako esaldiek, ulertuak izateko irudimenetik baino enpatiatik gehiago behar dutenek, salbuespen exotiko izateari utzi diote, zoritxarrez.

Ikusi ditut estualdian bi esalditan behin gaztelaniara salto egin gabe euskarazko elkarrizketa bati eusteko gai ez diren ikasleak. Eta lasaituta, euskarazko adiera ezin bilatuan balizko erdarakada bat, edo are, momentuan asmatutako esamolde batek, egoeratik salbatu dituelako. Azken urteetako zerrendara gehitu ditut amistadeen kedada bat, lagunarteko topaketa bat aipatzeko; erasoak kometitu, erasoa egin esateko; edo horren arren, gaztelaniazko a pesar de ello-ren itzulpen gisa.

Azkenaldian, baina, gaztelaniak euskañolari lekua irabazten ari diolakoan nago, eta euskal adarrean matrikulatuta dagoen ikasle batek bere eskubide linguistikotzat hartzen du euskaraz egiten zaion galdera bati gaztelania hutsean erantzutea. Ikasleek muturra okertu didate euskaraz zuzendu zitezen eskatu diedanean, eta hizkuntza aldatzen hasi direnean inguru laban eta ezezagun batean mugitzen nabaritu ditut, mendi bidezidor bateko sastraka artean galduta. Haserre. Gaztelania ez da soilik erabileran irabazten ari, zilegitasunean ari da nagusitzen, batez ere. 

Izan ere, ikasle askorentzat euskara ez da eguneroko jardunerako lanabesa, traba baino; euskaraz idaztea aparteko etxeko lan bat gehiago delako. Talde lanean jarri ditudanean gaztelaniaz dihardute; sortze prozesuak, eztabaidak eta idazketa gaztelaniaz egiten dute, eta entregatzen duten azken emaitza, euskarazkoa, itzultzaile neuronal batek berridatzitako bertsioa da. Zuzena, aseptikoa eta urruna.

Garrantzitsua da, ordea, egoera katramilatsu honen jomugan ikaslea bera baino erakundea jartzea, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ez baitu hau kudeatzeko hizkuntza politika zehatzik, ez araudirik, ez lanabesik. Honek ezinbestean pentsatzera garamatza unibertsitate publiko batek bere herriko hizkuntzaren sustapenean bete beharko lukeen paperaz; une honetan ikasle eta irakasleok dugun edo ez dugun kontzientzia linguistiko partikularraren bizkar uzten delako unibertsitatearen euskalduntze proiektu kolektiboa. 

Batetik, irakasle bakoitzak erabakitzen duelako euskaraz adierazteko gaitasuna bere irakasgaiaren ebaluazio irizpideetan sartu ala ez. Bestetik, euskara maila duin bat lortzeko ardura ikasleen gain geratzen delako erabat. Irakasleek ez dutenez hizkuntza-gaitasuna ebaluatu ohi, ikasleek ez dute pizgarri akademikorik unibertsitateak eskaintzen dituen hizkuntza zerbitzuak erabiltzeko (ikastaroak, mintzalagun programak, eta abar) eta norberaren borondatearen mende geratzen da euskara ikastea.

Erakundearen utzikeria hau are mingotsagoa egiten zait beste datu bat gogoan hartuta: gutxieneko euskarazko kreditu (ordu) kopuru bat gainditu duten ikasleei unibertsitateak C1 mailaren baliokidetza aitortzen die, eta horrek, automatikoki, EAEko erakunde publikoetan C1 maila egiaztatzetik salbuesten ditu. Hasiera batean, logikoa dirudi. Inork ez luke zalantzan jarriko Parisko Sorbona Unibertsitatean lau urtez ikasi duen ikasle batek frantsesa ongi menderatzen ez duenik. EHUn, ordea, askotariko arrazoiak direla medio, hau bera ezin da kasu guztietan bermatu. 

Azken asteetan jakin dugu unibertsitatearen izena aldatu dutela eta UPV/EHU izatetik bere euskarazko siglak erabiltzera pasa dela: EHU. Bejondeizuela. Ea hizkuntzen lokatzetan gaudenok ere aldaketa hori hautemateko zorterik dugun laster.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.