Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Beldurrik gabe

Itziar Gomez Sarasola
2026/09/21

Uda bukatzear dugu eta Mundua ezer gutxi aldatu zaigu. Bazter askotan mina eta samina. Eta bitartean, festek Euskal Herriko bazterrak zipriztindu dituzte, batzuetan errealitate gordina samurtzeko eta besteetan, errealitate bera gordintzeko. Tamalez, festek sexu erasoak ere ekartzen baitituzte.

Eta bai, udalek gero eta protokolo gehiago ezartzen dituzte. Baina festak amaitu eta balantzea egiten denean, «sexu erasoak murriztu egin dira» esan eta lasai geratzen da zenbait. Sexu eraso bat lapurreta baten mailan egongo balitz bezala. Gero eta gehiago kezkatzen naute sexu eraso horiek; batez ere biktimek, eta nola ez, eragileek.

Zergatik eta zein unetan erabakitzen du gizonezko batek emakumezko bati eraso egitea? Munstro irudikatzen ditugu, baina pertsonak dira. Gure artean ditugu; ardi narruz mozorrotutako otsoak. Eraso eta eraso artean etxera joango dira, amari irribarre egingo diote edo bikotekideari muxu eman; «Ondoloin, maitea». Auskalo.

Hala ere ez dut eragiketa sinple bat egin nahi, gizartea ez da banatzen gizonezkoen eta emakumezkoen artean; alegia, zakila dutenen eta alua daukagunen artean. Ez gara bi bando. Ez dut sinetsi nahi joera naturala denik zakilarekin pentsatzea.

Eta ez. Ez zaituztet gizon guztiak epaitzen, ez zaituztet denak zaku berean sartzen, nola ba! Baina esnatu! Gai potoloak jorratzen jarraitu behar dugu; errespetua, askatasuna, berdintasuna, justizia lantzen segi etxean, eskolan eta kalean. Ezin dugu amore eman borroka honetan. Gure alabak kalera irteten direnean, gauez ibiltzen direnean, bakarrik bidaiatzen dutenean, beti gaude haiei norbaitek zeozer egingo dioten beldur.

Nire kasuan, duela 36 urte izan zen. Hondarribirantz nindoan errepide bazterretik korrika. Txirrindulari bat gerturatu zitzaidan; «¿Tienes hora?» Galdetu zidan. Nik begirada erlojura zuzendu eta une horretantxe bi esku nabaritu nituen nire titietan. Mutila nola hala bultzatu eta aurrera jo nuen, gertatu zitzaidana ezin irentsi hurrengo egunetan. Duela hamar urte, alaba Jaizubiako paduratik zihoan eta paretik zetorren gizon bat gainera bota zitzaion, lortu zuen hura saihestea eta aurrera egitea. Bilobak lau urte ditu eta zer esan behar diot? Ez joateko bakarrik korrika egitera? Ez irteteko gauez? Gizon horiek ez zituzten atxilotu, hor arituko dira beren bizitza egiten, izango dira mediku, irakasle, artista edo politikari. Baina nahikoa da! Edozein eraso, komentario edo txiste matxistaren aurrean ez gaitezen isilik geratu. Batu gaitezen denoi dagokigun borroka honetan ere. Aldarrika dezagun ASKATASUNA denontzat, beldurrik gabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.