Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Kirolak politikarik ez?

Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez
2026/07/15

Bero, bero jotzen du eguzkiak, eta bero dator giroa. Joan dira sanjoanak, joan San Pedro eta sanmartzialak. Sanferminak ditugu etxetik hurbil Lesakan, edo Pasai Antxon. Beste ospakizun txikiagoak ez ditugu falta, tartean izan dugu Oiartzungo Poesia Eguna, letraz, argiz, zuhaitzez, harremanez eta jan-edariz dotore jantzia. Ospakizun egun horretan, hainbat sortzaile eta poeta nabarmenek, luze joko bailuke banaka aipatzea, Arizmendienea izan dute jokaleku.

Errezeloa dut, hala ere, ospakizunaren jokaleku nagusia ez ote den ari lerratzen gero eta gehiago irudira, eta dena delako tokitik pantaila konexiora, eta jira pantailatik kalera. Pantailatik datozen ospakizunen artean puri-purian da futbol mundiala. Ez da joan oraindik, eta espero bezala, Espainia eta Frantzia aitzinera doaz sailkapenetan. Espainiakoan, ohikoa izaten da euskal herritarren presentzia. Estatuak ez du askatuko nazioarteko monopolio sinbolikoa.

Bitartean, txoria kaiolan da, Euskal Herriak betoa eta inposizioa du, Europako OCR lehiaketan, Irunen, izan duen bezala. Ez, ordea, Israelek. Ekialde Hurbileko taldeak, herri mobilizazioei esker, OCRn talde gisa atera ez bazen ere, hainbat parte-hartzaile estatu genozida horren kamiseta soinean atera ziren. Euskal selekziokoa zeramatenak, berriz, deskalifikatuak izan ziren. Hego Euskal Herriko parte-hartzaileek nahitaezkoa zuten Espainiako kamiseta erostea: 50-60 euroko zigor pedagogikoa. Demokrazia sinbolikoa?

Bada printzipio orokor bat: gizarte ondoeza zabalduta dagoenean, aktibatu gerrak, Jainkoa eta banderak, eta futbola. Dantzak ez ditu frantsesak egiten, ezta espainiarrak ere, baina futbolak… pixka bat bai. Bere lidergoari buruzko krisi betean, jakin izan da Donald Trumpek Gianni Infantino FIFAko presidenteari deitu ziola Amerikako Estatu Batuetako goleatzaile bati erakutsitako txartel gorria baliogabetzeko. Bada, efektua izango du, eta urtebetez atzeratu zaio zigorra. 

Herrialde horretako independentzia deklarazioaren 250. urteurrenean, Trumpek zaharrak berritu ditu, eta bere moldera egokitu. Espainian, ez da horren zaharra bere nortasun inperialistaren 1898ko krisia, Kubako eta Filipinetako koloniak galduta. Aberri mehatxatua aldarri, Alfontso XIII.a errege espainiarraren erregimenak eskuz lotu nahi izan zituen euskal herritarrak, katalanak eta langile mugimendua Marokoko edo Rifteko Gerran. Elementu sinbolikoa ere hor zegoen: Kristo erregeren estatuak hedatu zituzten, Cerro de los Angeles oroilekua sorrarazi Madrildik hegoaldera, Espainiaren ustezko puntu geografiko erditsuenean. Futbolean, Alfontso XIII.ak koroatua (1915), Real Union etorri zen Irunen, baita beste erreal batzuk ere. Gaurko artikulurako axola didan horretan, Marcha Real Espainiako ereserki nazionala ofizialdu zuten 1908an (Franco Franco, que tiene… nahiko ezaguna), gaur arte. 

Botere inposatzaile hori kalean da, atzera datorkigun diskurtso batez jantzia. Normala izan behar dena definitzen du (Michel Foucault filosofoa gogora ekarriz), eguneroko harremanetarako gizarte adostasun berri bat: normala da, eta demokratikoa, espainiar kamiseta janztea, eta nahi izatea gure selekzioak irabaztea, selekzio nazionalak (irabazle aterako da, bide batez, ostalaritza…!). Gainbehera dira kristoak, orain Oyarzabal delako euskañola baitugu heroi eta akuilu, kamiseta gorria jantzita, eta dagokionean Marcha Real entzuten paparra harro puztua. Kirolak ez baitu politikarekin zerikusirik, ez horixe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.