
Bonuarekin autoa hamabi orduz aparkatu ahal izango da 1,69 eurotik hasita. Horrela, ohiko tarifarekin baino %70 meerkeago aparkatu ahal izango da. Bestalde, ibilgailu elektrikoek %30eko deskontua izango dute autoak kargatzerakoan.

Bosgarren postua lortu du Hondarribia Arraun Elkarteak Kontxako sailkapen orokorrean. Ligako azken bi estropadak dituzte aurrean.

Datorren asteazkenerako, hilak 16, aurreikusitako kaleratzea bertan behera utzi dute eta eskerrak eman dizkiete ondoan izan direnei.

Baserritarren egunaren baitan bete egin da Zumardia goi-goizetik. Barazkiak eta jaki goxoak erosteko aukera izan dute herritarrek, baita abereak laztandu eta baserriko makineria begiratzekoa ere.

Datorren astean, hilaren 16tik 19ra, hiriaren memoria eta Bidasoa ibaiarekin lotura estua duten proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte.

Bart, istiluak izan dira Itsas Etxean; pankarta bat zabaltzen saiatu dira bi pertsona, eta Udaltzaingoa zein Ertzaintza gogor oldartu zaizkie.

Abanikoa eta ura lagun, jaki zein paisai ederrez gozatu ahal izan dute adinekoek kiroldegian egin duten bazkarian.

Hamarnaka gazte bildu dira txosnagunean musikaz, bazkariaz eta lagunarteaz gozatzeko.

Hondarribia eta Irun Donostiako Ospitalearekin lotzen duen autobus zerbitzuak 10 minutuko aldaketak izango ditu aurrerantzean.

Palmira Dualek bere gurasoek bizi duten egoera ikustarazteko agerraldia egin du; etxegabetzea datorren astearterako aurreikusita dago.

Oraina arte ordezko ibilgailu batekin egin du autobusak zerbitzua, baina bihar jada behin behinekoa jarriko da martxan. Otsailetik 17.686 bidai egin dira zerbitzuan.

Lau tailer egingo dituzte urritik azarora bitarte, eta komunikazioa, inprobisazioa, Adimen Artifiziala eta artea landuko dituzte. Adinekoei zuzendutako doako ikastaroak dira eta jada irekita dago izena emateko epea.

Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, autorik gabeko hamarnaka jarduera antolatuko dituzte hilaren 17tik 21era bitarte.

Kultura proposamenez beteriko urtea izan da; 66 jarduera egin dira, horietatik asko musika emanaldiak eta ikuskizunak.

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Arma Plaza Fundazioak "erregistro artistiko gidatua" egingo du datorren urriaren 3an. Herritarrek herriko testurak kalkatu eta koaderno batean estanpatuko dituzte; helduei zein familiei bideratutako tailerra da.

Uztailean sortutako alderdi politiko berriak udal hauteskundetarako "oso ongi altuko hiria" lortzeko eginbeharrak aurkeztu ditu.

Urriaren 15era arte zabalik egongo da; nekazaritza elikagaiak saltzeko postuen kasuan, urriaren 30era arte luzatuko da.

2026-2027 ikasturtea hasteko jardueraz beteriko programazioa eskainiko dute Martindozenea eta Artiako gaztelekuetan.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteak pottokak gertutik ezagutzeko jarduerak antolatuko ditu goizean zehar, Jaizubia Zaldiketa Eskolan.