
Hondarribia eta Irun Donostiako Ospitalearekin lotzen duen autobus zerbitzuak 10 minutuko aldaketak izango ditu aurrerantzean.

Palmira Dualek bere gurasoek bizi duten egoera ikustarazteko agerraldia egin du; etxegabetzea datorren astearterako aurreikusita dago.

Profesionalen eskutik hausnartuko dute herriaren kultura ondareak zer-nolako garrantzia duen hiriko arkitekturan zein memorian, besteak beste. Irailaren 22an eta 23an izango da ikastaroa, gaztelaniaz eta euskaraz, eta izena eman behar da aldez aurretik.

Aurtengo 'Zapatero'-a ere handia izan da, oso. HITZAk ez du Jaizkibel konpainiaren arratsaldeko desfilea ere galdu nahi izan.

Desfilea amaitu berritan, HITZAk alderdi politikoen eta erakundeen hitzak jaso ditu, eta denek urtetik urtera Jaizkibelek duen babesa nabarmendu dute.

Irudi esanguratsu eta ederrak utzi ditu aurtengo desfileak. HITZA goiz-goizetik izan da Hondarribian, emakume eta gizonak harro desfilatzen jaso ditu kamerarekin.

Jaizkibelen desfilean inguruan, aurretik eta ondoren, keinu esanguratsuak izan dira gaur goizean.

Jaizkibel konpainiak hasi du Hondarribiko festetako egun handieneko bidea. Duela 30 urte Alardean sartzen saiatu ziren emakumeek ireki dute, duela hiru hamarkada bezala, bidea.

Hunkituta eta pozez jaso du Urrezko Intsignia Ioseba Amunarrizek. Udaletxean egin diote omenaldia, senideez eta arraun munduko lagunez inguraturik. Hondarribiko patroiak "urte luzez egindako lana eta erakutsitako konpromisoa" nabarmendu dute.

Haur danborrada 11:00etan abiatu da eta giro itzela jarri du herriko kaleetan zehar. Gero, 12:00etan, aurtengo omendu Ioseba Amunarrizek txupinazoa bota du.

Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteak pottokak gertutik ezagutzeko jarduerak antolatuko ditu goizean zehar, Jaizubia Zaldiketa Eskolan.

Soroetako frontoian egingo duten murala margotzeko gonbidapen irekia egin dute, irailaren 14tik 16ra, 16:30etatik 20:00etara. Muralak "auzoaren eta herriaren izaera" islatuko du.

Etzi, hilak 12, 10 eta 12 urtez azpiko taldeek saio berezia eta irekia izango dute Amuteko kirol gunean, 11:00etatik aurrera.

Merka2dasoak hilaren 20an bigarren eskuko bizikleten azoka antolatuko du; bizikleta bat salgai jartzeko aurretik izena eman beharko dute.

Datorren asteartean, hilak 15, landareei eta baratzei buruzko aholkularitza zerbitzua izango da Baratze parkean, 18:00etatik 19:30era.

Katea auzoko igogailuak Errotazar kaleko 11., 13. eta 15. atarietarako eta ondoko plazarako sarbide segurua eta zuzena bermatuko du.

Datorren urriaren 4an izango da Bidasoa ibaian zehar egiten den Txingudi Korrika lasterketa, Hendaian hasi eta Hondarribiraino. Bestalde, antolakuntzak bat egin du Donibane Lohizuneko Donibaneko Bost lasterketarekin; honako hau irailaren 20an izango da eta 5 kilometrokoa da.

Tania Fornieles aktorea izango da irakaslea. Urritik abendura bitarte izango dira klaseak, ostegunero 18:00etan. Ikastaroa helduentzat da eta gaztelaniaz da.

Larunbateko lasterketan 283 korrikalarik parte hartu dute, eta horietatik 252 iritsi dira helmugara. Haurren Guadalupe Txiki lasterketan, berriz, 129 korrikalari irten dira.

2026-2027 ikasturterako udal liburutegian aisialdirako doako jarduerak izango dira; izen emateko epea asteazkenetik hilaren 18ra izango da.