Albisteak

Haurtxokoetan izena emateko epea, hastear

Hiriko bost haurtxokoetako izen-emateak irailaren 1etik 7ra egin behar dira. Orotara, 363 toki eskainiko dira, eta aurten, lehenengoz, behar bereziak dituzten haurrentzako hiru toki eskainiko dira.

Guadalupeko Igoera, lasterketen denboraldi berria hasteko

Larunbat honetan lehiatuko da lasterketaren XLV. ekitaldia, 10:30etik aurrera. Aurrez, 09:30ean, Guadalupe Txiki gazteen lasterketa egingo da. Horrez gain, lasterketa bonuak eskuratu daitezkeela gogorarazi du BATek.

Helene Gebara Mendibil izango da Jaizkibel Konpainiako kantinera

Jaizkibel Konpainiak datorren irailaren 8an kantinera gisa nor ariko den aukeratu du jada.

Arrantzale auzoa

Arrantzaleko auzotarrekin bildu da udala, "denboran luzatu den bizikidetza arazoa aztertzeko"

Udalak dei egin die auzoa aisialdirako erabiltzen duten horiei, "ordenantza betetzeaz gain, espazio publikoa kontzienteki eta errespetuz erabil dezaten".

Berritasunekin dator aurtengo Guadalupeko Igoera

Aurrekoetan ez bezala, goizez egingo dute aurtengoa. Irailaren 2an izango da, eta oraindik izena eman daitekeela gogorarazi du BATek.

Ondarroan izango du lehia Ama Guadalupekoak

Eusko Label ligaren barruko XXXIX. Bandera-Cikautxo SN jokatuko dute larunbatean.

Udaltzainek baliabide gehiago izango dituzte aurrerantzean

Hogei kamera berri jarri dituzte hiriko zenbait gunetan. Baliabide berriez gain, taldea indartzeko asmoa du udalak.

Hondarribiko Grand Slamean, jardunaldi erabakigarriak

Ostiralean laugarren jardunaldia jokatuko dute Jostaldi pilotalekuan. Finalerdietara nor iritsiko den eta nola jokatuko duten erabakiko da.

Gaurko beroaldiari aurre egiteko gomendioak eman ditu udalak

Gaurko iragarri dituzten tenperatura beroei aurre egiteko gomendioak eman ditu udalak. Udaltzainak kalean izango dira, jardunbideen berri ematen.

Haurren Daborrada Hondarribiko Jaiak 2015

Haur Danborradan parte hartzeko izena eman daiteke jada

Jaietarako bi aste eskas falta diren honetan, Amute/Kosta auzo elkartea motorrak berotzen hasi da. Irailaren 4 eta 5ean entseguak egingo dituztela iragarri dute.

Aurten ere Gabonetako erakusleiho ederrenek saria izango dute

Hondarribiko Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketan izena eman dezakete herriko establezimenduek dagoeneko. Hiru sari banatuko dituzte, abenduaren 20an emango dute emaitzaren berri.

Energia eskuragarriaz eta ez kutsatzaileaz aritu dira Eskola Foroan

Herriko ikastetxeetako ikasleak alkatearekin eta zenbait zinegotzirekin bildu dira, Eskolako Agenda 2030ean egiten ari diren lana aurkeztu eta galderak egiteko.

Bidashopek larunbat honetan egingo du desfilea

Pelegrin de Uranzu kaletik irtengo da Irungo merkatarien desfilea eta Zabaltza plazan bukatu.

Bakearen usoa jarri dute udaletxeko balkoian

'Gerrarik ez-ez gerrari' mezuarekin batera jarri dute bakeren usoa udaletxeko balkoian. Urriaren 27an onartuko mozioaren ondorioa da.

Hiriko kirol kluben behar guztiak kontuan hartzea nahi du EAJk

Erabilera askoko pabiloiaren gainean "gai garrantzitsu dezente" zehazteke daudela deitoratu dute. Hiriko kirol kluben egoerari beste aldera ez begiratzeko eskatu dute.

Txingudi Errugbik maila erakusteko asteburua du aurretik

Bi talde nagusiek, Biok Txingudik eta Zaisa Txingudik sailkapenean gora egiteko baliatuko dituzte asteburuko partidak.

'Nazioa gara' Bilboko mobilizaziorako, autobusa Irun eta Hondarribitik

Azaroaren 18an, larunbat honetan egingo da mobilizazioa eta "kalera irteteko milaka arrazoi" daudela azaldu du EH Bilduk.

Itsaslurrek Neguko Jardunaldien barruan antolatutako bertso saioa. Irudian, 2016koa.

Bertso afaria egingo dute Itsaslur elkartean

Larunbatean hitzordua izango dute herriko bertsozaleek. Bihar arte eskura daitezke sarrerak.

Gehiago